Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko zapalkuntzak ez betikotzeko tresnarik? Amaia Apalauza Ollok euskarara ekarri eta 2023an Katakrakek argitaratutako Transgresioa irakasgai liburuan, bell hooksek galdera horien eta beste hainbaten inguruan hausnarketa egiten du, saiakera eta elkarrizketak tartekatuta.
Hooksen haurtzaroan, Ameriketako Estatu Batuetan hezkuntza segregatua zenean, bere maistra guztiak beltzak ziren. Horrela izendatzen ez zuten arren, pedagogia iraultzaile antikolonialista garatzen zuten eta, testuinguru horretan, eskolara joatea plazera zen hooksentzat. Arraza-integrazioarekin, ordea, ikastetxe zurietan eskolak borrokarako espazioa izateari utzi zion, eta aurreiritzi arrazistak sendotzeko eta obedientzia ikasteko leku bihurtu zen. Hezkuntzak kontrahegemonikoa izateari uko egin zion. Hauxe da liburuak iradokitzen duena: azaleko keinu progresistatik ihes egitea eta, horren ordez, pentsamendu kritiko sakon bat eraikitzea, funtsezkoa baita hezkuntza askatzailea eratzeko.
Hemen ere, askotan, aniztasunaren irudi polita sortzea izaten da helburua, baina ez da erraza erresistentziarako pedagogia askatzailea topatzea. Horretarako, hooksek dioenez, irakasleek pedagogia konprometitua praktikatu beharko lukete. “Praxia” eskatzen du horrek, alegia, praktika eta hausnarketa aldi berean egitea klasean bertan zein klasetik kanpo. Baina, zoritxarrez, garai hartan eta oraindik ere, ez da irakasleak autorrealizatuak izatea eskatzen. Izan ere, hezkuntza sistemak oztopatu egiten du irakasleen autorrealizazioa.
Liburu hau eraldaketa sozialean aritzen den edozein pertsona edo kolektibori gomendatzen diogu. Guri, Bestiak liburutegiko kideoi behintzat, iruzkinak, asanbladak eta harremanak garatzeko gakoak eman dizkigute hooksen hitzek. Animatzen zaituztegu pentsamendu kritiko liluragarria ezagutzera.
Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024
Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025
Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024
Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]
Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024
-----------------------------------------------------------
Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]