Euskara ikasi eta erabiltzen hasi nintzenean, berehala jabetu nintzen euskaldunentzat haietako beste bat gehiago bilakatu nintzela (gasteiztar euskaldun berria izanda azken bagoietakoa, baina barruan). Nire artean pentsatzen nuen Euskal Herria herri ederra zela; etimologikoki euskararen herria da, eta euskalduna, berriz, euskaraduna. Baina ez soilik etimologikoki: euskaldun batek beste pertsona bategatik “euskalduna da?” galdetzean, “euskaraz ba al daki?” galdetzen da. Horregatik, euskararen herria nahiko herri abegikorra iruditu zait beti: berdin da nondik zatozen, euskara ikasten baduzu euskalduna zara.
Estatu nazioak ez dira hain abegikor, eta hizkuntza ikasita ere badira etorkin familietan bigarren, are hirugarren, belaunaldiak beren burua frantses hartzen ez dutenak (espainiar edo frantses zuri askok ere herrikide hartzen ez dituztelako eta estatuaren beraren arrazakeriagatik).
Ez dut uste, beraz, euskararen munduan gaztelaniaren edo frantsesaren munduan baino arrazistagoak garenik, eta ez dut uste Nerea Fillatek ere hala uste duenik. Baina, El Salto-n egin zioten elkarrizketa hartatik “badira euskararen mundutik datozen politika zenbait nahikoa arrazista eta baztertzaileak direnak” esaldia hartu eta, Twitterren ‒maixiaketa da lege‒ festa hasi zen.
Badira gauza batzuk konpondu beharko genituzkeenak arrazializatuak eta pobretuak diren pertsonek euskararen mundurako pasaportea (euskara ikastea) errazago lortu dezaten
Niri esaldiaren atzean gordetzen diren gauzak interesatzen zaizkit, eta ez esaldi huts horrekin debate sakonagoa estaltzea. Eta bai, badira gauza batzuk konpondu beharko genituzkeenak arrazializatuak eta pobretuak diren pertsonek euskararen mundurako pasaportea (euskara ikastea) errazago lortu dezaten. Bi aipatzearren:
Bat, herri batean baldin badaude bi eskola, eta batean nagusiki etorkin familia diruz ez oso aberatsak eta bestean “herriko” familien ume zuriak badaude, banaketa arriskutsua da publiko espainol doakoa vs euskaldun “itunpekoa”. (Gai horrekin beti gogoratzen naiz Gabriel Arestirekin, frankismo sasoian ere umeek euskaraz ikasteagatik kuota bat ordaintzearen kontra zegoena).
Bi, helduek euskara ikasteagatik euskaltegia ordaindu behar badute (nahiz eta zenbait baldintzetan gero diru hori itzuli etab.), galdetu ahal diote beren buruari zergatik gaztelania edo frantsesa guztiz debalde diren eta euskara ez.
Euskaldunok ez badugu unibertsaltasun eta doakotasunaren aldeko borroka egiten, eta “onartzen” badugu gauzak “horrela daudela” (2024an!), euskara (Euskal Herria) merezi ez duen kuota batekin lotzeko arriskua dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]