Gure ardura

DOM CAMPISTRON

Emazteen eskubideen aldeko egunaren bezperan idazten ari naizenez zutabe hau, zenbait gogoeta heldu zaizkit burura. Aitzinamendurik izan dela ez da dudarik (azkenetarik izan daiteke Frantziako Gobernuak abortua konstituzioan sarrarazteko erabakia), baina kezkatzekoa ere badugu, Simone de Beauvoirek zioen bezala, krisi uneetan bereziki emazteen dretxoak direlako lehenetarik erasotzen direnak. Haur klaseetan, ohargarri da ikasleek barneratu dutela politikoki zuzena den berdintasun diskurtsoa. Bizkitartean, eleen ondoan, jokamoldeak ez dira erabat aldatu, aire hartze denboran: mutikoek eremuaren bi herena okupatzen dute, futbolarekin edo pilotarekin, neskak soka saltoan ari direlarik aterpean. Egia da, halere, neska batzuk ausartzen direla mutikoekin ibiltzen; alderantzizkoa, nekeago da. Ezagutzen dudan irakaslegai batek egin saio esperimental batean, hauxe idatzi zuen ume batek: “Lehen baino zailago da mutiko izatea”. Erranaldi hori bi zentzutan har daiteke: gero eta nekeago zaie, gizonezkoei, beren maskulinitate zapaltzailea erakustea, eta hori seinale ona da; edo ez da erraz gizontasun klixeetatik kanpoko ibilmoldea onartzea, mutikoa edo gizona zarenean. Hain zuzen ere, iruditzen zait trufagarriagoa dela, jendartean, soka saltoan ariko den mutikoa, xuriketak hedatuko dituen gizona, negar eginen duena, egur mozten edo enbrage aldatzen ariko den neska baino, sentiberatasunik agertuko ez duen emakumea baino.

Azken datu orokorrek diote sexismoak gora egin duela, bereziki gazteengan. Frantziako Emazte eta Gizonen arteko Berdintasunaren Goi Batzordeak 2024ko urtarrilaren 22an plazaratu txostenaren arabera, matxismoa indartzen ari da: emazteen askatasunari buruzko pasibotasuna, gorrotoa eta ukatzea gorantz doaz. Zer egin? Familiak hobeki hezi, emazteen presentzia erregulatu eta portaera jasangaitzak zigortu, du erantzuten txostenak. Sekulako erronka, bistan dena, egitura publikoendako, eta gu bakoitzarendako.

Urrun gara, hemen, idazkera inklusiboari buruzko ohiko eztabaidaz: literaturari esker du irudikatu aterabidea Kim de l’Horizonek

Eredugarri iruditzen zait, adibidez, Alemaniak 2022ko Deutscher Buchpreis sari ospetsuaren bidez sariztaturiko queer eleberri bat, Kim de l’Horizonen Blutbuch. Obra horretan, autoreak bere familiaren genealogia femeninoa egiten du, goretsiz bere amatxi, etengabe konparatzen duela itsas fluidoari. Hizkuntza harrigarria asmatzen du idazleak, genero neutroa markatzeko kode bat erabilita, estilo berritzaile txundigarrian. Urrun gara, hemen, idazkera inklusiboari buruzko ohiko eztabaidaz: literaturari esker du irudikatu aterabidea Kim de l’Horizonek. “Nehoiz ez genioke Goncourt saria emanen horrelako ausart bati!”, zioen, oro har, kritika frantsesak, aski lan izan zuelarik Annie Ernaux omentzeko, Nobel saria erdietsi zuelarik. Beren ardurak ez dituztela erakundeek denetan hartzen…

Arrunt beste gisa batez, emazteen defendatzeko norbanakoaren ardurak bultzatu du, parte, Bea Salaberri idazlea Mesfida zaitez eleberria plazaratzera, Txalaparta argitaletxean. Hamar bat urtez ondu duen epopeia domestiko horretan, nehoiz ikusgarritasunik izan ez duten emazteei protagonismoa eskaintzen die, hau da, ETA laguntzen engaiatu zirenak, Iparraldean, erakunde kideak aterpetzeraino, isiltasun handienean. Liburua martxoaren 6an atera denez Ortzaizeko Menta liburutegian egin aurkezpen ofizialean, ez dut irakurria, eta, dena den, lagunaren obraz erran nitzakeen ele goxoak susmagarriak lirateke –adiskidearen lana kritika ezina daitekeelako...–. Ez dut dudatzen, haatik, frankok irakurriko duzuela nobela hori, eta autorearekin lagun ez izanagatik ere gozatuko duzuela, gure historia hurbila zorrozki finkatzen duelako, generoez haratagoko memoria kolektiboan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


Eguneraketa berriak daude