CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

  • Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu, hain modu eraginkorrean, erregai fosilak arriskurik gabe erabiltzen jarraitu ahal izateraino? Hori da Carbon Dioxide Removal (Karbono Dioxidoaren Kentzea) teknika  –mundu mailan CDR akronimoz ezaguna– egiteko gai omen dena. Edo beharbada ez.

Kanada Alberta probintzian bioenergian oinarrituriko zentral elektrikoa. Ekoizpen horrek
Kanada Alberta probintzian bioenergian oinarrituriko zentral elektrikoa. Ekoizpen horrek "isurketa negatiboak" sortu arren –atmosferara isurtzen duen CO2 kopurua baino gehiago lurpean harrapatzen baitu–, energia beharren adinako biomasa ekoizteko lur azalera erraldoiak behar ditu. Argazkia: Wikimedia / CC-BY-SA
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Atmosferatik karbonoa kentzeko, lurreko eremuetan garatu daitezken aukeren artean, bi dira nagusiki aurkitzen ditugunak: batak bioenergia karbono harrapatze eta metatzearekin zerikusia du, nazioartean ingelesezko BECCS akronimoz ezaguna. Sistema horrekin, biomasa askoko landare bat hazten da lehenik, gero zentral termikoetan elektrizitatea sortzeko erretzen da, eta erretze horrek isurtzen duen CO2 gehiena harrapatzen da, azkenik lur azpian metatzeko. Harrapatze "geologiko" hori iraunkorra izanez gero, finean CO2a atmosferatik kentzea lortzen da, elektrizitatea ekoiztearekin batera. Karbonoa kentzeko bigarren aukera nagusia, oihanen landatzea edo birlandatzea da –A/R akronimoz ezaguna–, baldin eta egurra ez bada gero erretzen birlandatu gabe.

IPPCren (Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea) hirugarren lantaldeko azken txostenean, aztertu dute zenbat CO₂ kendu litekeen atmosferatik BECCS eta A/R sistemekin: lehenarekin 11,3 eta bigarrenarekin 10 Gt (mila milioi tona) CO2 urtean. Kopuru oso esanguratsuak dira, kontuan hartuta 2023an munduan 37,4 Gt CO₂ isuri zirela. Hau da, isuri horien %57 harrapatuko genituzke, edo bertzela erranik: isuriak %43 murriztea lortuko bagenu "net zero" helburu famatua lortuko genuke. Hori, gehienezko potentzial edo kopurutan oinarrituz gero. Batez bertzeko balioak, aldiz, 5,9 eta 3,9 Gt lirateke BECCS eta A/R sistementzat.

Hala ere, helburu hori ez genuke albo kalterik gabe lortuko, eta IPCCk ez ditu zehazki horiek aztertu. Hain zuzen albo kalte horietako batzuk erraldoiak lirateke eta karbono dioxidoa kentzeko CDR teknikak erabiltzeko asmoak birpentsatu beharko genituzke. Hala dio Science aldizkarian berriki argitaratu duten Sustainability limits needed for CO2 removal (Behar diren jasangarritasun mugak CO2 kentzeko) artikuluak.

erraldoia Miscanthus × giganteus bioenergiarako hazi daitezkeen espezieetarik bat da, urtean biomasa asko sortzen duelako eta horretarako ur eta nutriente guti behar dituelako. Argazkia: Wikimedia

Isuri guziak harrapatzearen prezioa

Lan horren egileek diote IPCCk aztertu dituen balizko klima ibilbideetan BECCS eta A/R egitasmoek inplikazio esanguratsuak izanen lituzketela giza jardueretan eta elikadura segurtasunean. Baina IPCCk ez ditu ibilbide horiek sakonki aztertu ingurumen eraginen ikuspuntutik, baizik eta muga tekniko eta ekonomikoen arabera soilik.

Hori horrela, orain arte ez zen oztopotzat jotzen 29 milioi kilometro koadro lur bertze modu batean erabiltzea, bioenergiarako landareak hazteko edo zuhaitz landaketekin estaltzeko kasu. Azalera hori Europar Batasunaren azaleraren ia zazpikoitza da, eta aldaketa horrek 300 milioi pertsonaren elikadura segurtasuna kolokan jarri lezake. Jasangarritasun arazoak –landa eremuei bertze erabilera bat emateak edo biodibertsitate galerak ekar ditzaketenak– agerikoak lirateke BECCS eta A/R sistemek hurrenez hurren urtean 1,3 eta 3,8 Gt harrapatzea lortuz gero: hau da, berotegi efektuan eragin esanguratsuren bat lortu baino askoz gutxiagorekin, jadanik kalteak sortuko lituzke.

Enpresa handientzat erraza da landaketen bidez erregai fosilen erabilera konpentsatzeko kopuruetara iristea; gero publizitatea egiteko baliatzen dute hori

Ikerketarekin argitaratu duten prentsa-agirian irakur daitekeenez, IPCCren iritziz prezio onargarrian egingarria den CDR maila horrek arriskuak sortzen dituela laborantzan, giza-jardueretan eta biodibertsitatean, gure planetan ez baita lur aski CO2a neurri horretan harrapatzeko. Egileen ustez biodibertsitatea, ur gezaren erabilera eta elikadura-segurtasuna izan beharko lirateke CDR egitasmoei mugak ezartzeko irizpideak.

Arazoari serioski ekitea, gerorako utzi

Orain arte, hainbat estaturen klima estrategietan CDR teknikak eta batez ere zuhaitz landaketa proiektuak nabarmendu dira, merkeak direlako eta azkar garatu daitezkeelako. Science-ko artikuluaren egileetako bat den Melbourneko unibertsitateko Kate Dooleyk dio, enpresa handiek eskala handiko landaketa horiek iragartzen dituztela bereziki, horien bidez erraza baita erregai fosilen erabilera konpentsatzeko kopuruetara iristea, eta gero publizitatea egiteko baliatzen dutela hori.

Baina CDR baliatzea etengabeko erregai fosilen erabilera konpentsatzeko, ezin da zilegi izan Dooleyren iritziz. Hala, gobernuen klima estrategietan ondo banatuta eta gardentasunez azalduta egon beharko lirakete bi eremu: alde batetik isurketa murrizteko xedeak, eta bertzetik CO2 harrapatzekoak. Gainera, azkeneko hori ahalik eta gutxien sostengatu beharko lukete, eta aldiz, ekosistema naturalak babestu eta berrosatzea izan beharko luke helburu nagusia.

Genetika bidez aldaturiko zuhaitz landaketa bat Iranen, bere laugarren urtean. Horrelako landaketak baino oihan anitzen babestea eta berrosatzea lehenetsi behar dira, klima eta biodibertsitate helburuak bateragarriak izan daitezen. Argazkia: Wikimedia

Artikuluaren egile nagusietakoa den Pariseko IDDRI garapen jasangarrirako institutuko Alexandra Deprezek, berriz, azpimarratu du gobernu eta industria askok CDR proiektu handiak bultzatzen dituztela, isurketak azkarki murrizteko ahaleginak gerorako uzteko aitzakia izan dezaten. Baina horrek atzerabiderik gabe giltzatu gaitzake 1,5 graduko mugatik gorako berotze globalean, eta era berean biodibertsitate galera emendatuko luke, Kunming-Montreal gailurretako helburuak kolokan jarrita –hori gabe ere, helburuak betetzetik urrun garela kontuan izanik–.

Hiru aholku eman dituzte egileek egoera hori saihesteko. Bat, “zintzotasun” estandar altuak ezarri CDR merkatuan, soilik erabili daitezen saihestu ezin diren hondar-isurketentzako. Bi, estatuak derrigortu, ez bakarrik isurketen murrizketen eta CDRen xedeak ezberdindu ditzaten, baita isurien murrizketa maximizatu, CDR erabilera minimizatu, teknika horiek zer konpentsatzeko erabiltzen diren azaldu, eta CDR proiektuak landa eremuetan ahalik eta kalte gutxien eragiteko pentsa ditzaten ere. Eta hiru, klima eta biodibertsitatearen gobernantzak bateragarri bihurtu, oihanen babesa finantzatu eta, landaketa hutsak baino, oihanen berrosatzea lehenesteko. Hori dena lortzeko, CDR proiektuen gizarte- eta ingurumen-eraginak neurtzeko adierazleak beharko lirateke euren ustez.

 Orain arte ez zen oztopotzat jo 29 milioi km² lur aldatzea, bioenergiarako landareen hazteko edo zuhaitz landaketaz estaltzeko

Konpentsazioei dagokienez, David Ho Hawaiiko unibertsitateko ozeanografoak arazoa horrela laburbildu du: kontua ez da CDR gehiago beharko dugula erregai fosilak aski azkar erabiltzen uzten ez baditugu, kontua da erregai fosilak aski azkar erabiltzeari utzi ezean, akabo zibilizazioa. CDR hutsala da ez badugu drastikoki erregai fosilen menpekotasuna murrizten. CDR teknikak hondar-isurketak bakarrik konpentsatzeko erabili behar dira, ez luxuzko isurketak.

Arazoari garaiz eta serioski ekin ezean, zenbat trilioi diru gastatu beharko dira mende erdi barru, XX. mendean dohainik gozatzen genituen klima eta ekosistemen sendotasuna berrosatzen saiatzeko?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Loiuko aireportuan ekintzaile saharar bat atxikita daukate duela 10 egunetik

Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Zehar Errefuxiatuekin elkarteak Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko... [+]


Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko obren arriskua salatu du Ekologistak Martxanek

Erakunde ekologistatik kezkatuta ikusten dute Barakaldo eta Erandio arteko zubia eraikitzeko itsasadarraren hondoko 87.000 metro kubiko; dragatzearen iragarpena. Diru publikoaren xahutzea, arduragabekeria eta agintarien planifikazio falta salatu ditu, baita obrak... [+]


Jolastoki berdeagoak Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan, klima aldaketari aurre egiteko

Ingurumena, bioaniztasuna, uraren gestioa eta haurren beharrak oinarri hartuta, ikastetxeetako patioak aldatzeko proiektu kolektiboa jarri dute martxan Pirinio Atlantikoetan; Euskal Herriko lau herrik hartuko dute parte. Iruñean ere, itzal eta landare gehiago izango... [+]


Zer da artaldea? (Gerturatze bat)

Astebete pasatxo eman dut artaldeaz hausnarrean. Lehenago ere eskaini izan dizkiot tarteak artalde kontzeptuari ematen zaion erabilerari, baina orain dela astebete izandako elkarrizketak berritu du hari buruzko hausnarra eta paper honetara ekarri nau.


2024-07-01 | Jakoba Errekondo
Tomate anderea eta presa kontuak

A zer lanak ematen dizkigun! Txoratzen gaitu tomateak (Solanum lycopersicum). Artaxoakoa dela, edo Tuterako Itsusia, edo Aretxabaletakoa, edo Erandiokoa, pikoluzea, gerezia dela, madari tomatea dela, Igeldo, mendigorria, transgenikoa dela, Eusko Labela dela, idi-bihotza, korta... [+]


2024-07-01 | Garazi Zabaleta
Laudiokolore
“Tropikoetakoak bezain ikusgarriak agian ez, baina ederrak dira hemengo orkideak”

Joxe Blanco Gomez laudioarra Lamuzanaturgunea blog-aren bultzatzaile eta Laudiokolore ekimeneko kidea da. Urteak daramatzate Laudion basa landareen inguruko sentsibilizazioa eta formazioa egiten, eta maiatzean, Arraño mendiko baso orkideen inguruko jardunaldiak egin... [+]


Rosalia alpina
Pagadiko erlikia

Kakalardo adar-luze honen irudiak ez du zalantza izpirik uzten: ez du parekorik. Gure lurretan, eta Europa osoan ere, genero honetako espezie bakarra da. Bere tamaina handiak (kakalardo bat izateko, noski) eta bere kolorazioak gure begietan betiko txertatzen dira ikusteko... [+]


2024-06-27 | Jauzi Ekosoziala
Zenbat dira gehiegi eta nahikoa?

Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.


CRMA legea: mineralen eta metalen horniketa bermatzera datorren lege fidagaitz hori

Europa mailako Critical Raw Materials Act edo Lehengai Kritikoei buruzko Legea  indarrean sartu berri da. Klima larrialdiaren testuinguruan energia berriztagarriak garatzeko, mineralen eta metalen horniketa "seguru eta iraunkorra" bermatzera datorren legea izan... [+]


2024-06-26 | Sukar Horia
Okzitaniako A69 autobidearen aurkako mobilizazioa: Borroka eredu berrien territorioa

A69 autobidearen aurkako mugimenduaren topagune eta borroka gune izan da Okzitaniako Tolosa eta Castres hirien arteko lurraldea ekainaren 7tik 9ra. Dozenaka kolektiboren deiari erantzunez, 6.000 lagun batu dira bertan eta Frantziako Estatuko Barne ministro Gérard... [+]


2024-06-24 | Nicolas Goñi
Nola saihestu dezakegu aire kutsatuaren murrizteak dakarren berotze efektua?

Azken urteotan nabaritu den beroketa globalaren emendatzea neurri batean kutsadura murriztearen ondorioa da, hain zuzen, murriztuz doazen aerosol sufredunen isurketek, berez, berotegi efektuaren zati bat konpentsatzen dutelako. Paradoxa horrek egoera berri batean sartzen gaitu,... [+]


2024-06-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Sinplearen konplexutasuna

Gaztea denean ez du zalantzarako tarte askorik uzten. Suge gorbatadunak badu ezaugarri bat gainontzekoetatik bereizten duena: gorbata. Gorbata, edo batzuek deitzen dioten moduan, lepokoa. Izan ere, kolore arre edo ilun, berdexka edo urdina izan badaiteke ere gorputza, buruaren... [+]


“Ebaki eta bota” teknika

Baso naturaletan estratu eta funtzio ezberdinak betetzen dituzten espezieak aurkitzen ditugu. Batzuek gaina hartuko dute, eta mende ugari bertan igaroko dituzte. Beste batzuek lehen urratsak emango dituzte, baso-kideengatik sakrifikatuko dira eta beraien gorpu ustelak sistemari... [+]


2024-06-24 | Garazi Zabaleta
Mendialdeko elikagaiak
Nafarroako mendialdeko 26 ekoizle bildu dituen gida

Urteak daramatza Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak elikaduraren eta lehen sektorearen inguruko lanketa egiten Nafarroako Mendialdean. Elikadura osasuntsurako eta kontsumo jasangarriago baterako bidea egitea da asmoa, eta bide luze horretan, egitasmo berria gauzatu du:... [+]


Eguneraketa berriak daude