Gizon grisak deslai dabiltza han-hemenka. Ikusi zaie kontrol gehiago agintzen askatasunaren aberri handiaren izenean –segun, berdintasunaren, jakobinismoaren eta haurridetasunarena ere badena–. Ikusi zaie ordena eta segurtasunaz solasean eta, mugen zelatatzeaz hitz egin bidenabar, eskola-umeak uniformez mozorrotuko dituztela agintzen. Ikusi zaie zernahi erranez haur, nerabe eta gazteak beraienak balira bezala, berdin maisu-maistrak, eskolak eta kolore eta gustu guztiak, beraienak. Litekeenez eskolak amestu zituztelako homogeneotasunaren eta diziplinatze patriarkal burgesaren instituzio gisara. Agian.
Gizon grisak lazo dabiltza han-hemenka. Ikusi zaie gorazarre egiten Youtuberi, Google, Microsoft eta enparauei, eta delako horiek guztiak irakasle bikainak direla deklamatzen. Ikusi zaie, ikusi, maletatxo eta onddo-zapel griseko gizon grisei, haien hezkuntza sistemen digitalizazio plan hipergaratu eta gainmodernoak loriatzen, fite maisu-maistrarik beharko ez dituztelakoan. Ikusi zaie adimenetan naturalena ere erdeinatzen, artifiziala bai baita etorkizuna. Irakaslerik hoberena baino hobeak diren bideo kanalak haizatu eta trukean arrantzatutako like eta fav saldoan putzu-putzu egiten. Aritu dira ere diskurtso makinista distopiko grisak ematen haien orrazkera grisen ile urdin bakar bat ere harrotzen ez zela. Begietara begiratu zien hondar maistraren usaina, ahotsa, ibilkera ahantziak dituztelako izanen da akaso. Edo Swing kapitain berriak ez dituztelako paraje hauetan berehalakoan espero. Agian.
Diote gauzak aldatu ez daitezen hoberen-hoberena dela ondorengoek ere ez dezatela ikasi hizkuntza errebeldea. Ez daitezela “pribilegioak” bermatu auzo eta herri guztietan
Gizon grisak ziroka dabiltza han-hemenka. Denbora-zigarreta grisak pipatu ahala, euskara pribilegioa baizik ez dela diote. Eta diote, diotenez, pozarren daudela hezkuntzaren bitartez nazio eraikuntza egin nahi dutenen kontrako lubakian egoteaz, beraiena inondik ere ez delako hezkuntza erabiltzea, ez nazio eta ez eraikuntza. Babelgo dorrean bazenik eta hizkuntza zailena ez dakitelako baztertuta daudela diote, ondoko lau urteetarako pare bat sailburutza gustura hartuko lituzketela ere bai. Eta diote, diotenez, euskara eskakizuna malgutzea dela hoberena, ez bada eskakizuna bera tinbredun paperean bilduta pipatzen dutela. Gauzak aldatu ez daitezen hoberen-hoberena dela ondorengoek ere ez dezatela ikasi hizkuntza errebeldea. Ez daitezela “pribilegioak” bermatu auzo eta herri guztietan, eskola orotan eta ikasle ororentzat, hori baizik ez genukeela falta eta bizi daitezela, aunitz urtez eta bertze hainbertzez, hizkuntza ereduak heziguneetan. Gezurrak, desirak eta egiak on the rocks, glu glu glu glu, pitxerra ongi baino hobeki hustu arte. Sikiera koktela euskaraz zerbitzatuko ez balitzaie, agian...
Gizon grisak alderrai dabiltza han-hemenka. Grisez pintatu nahi dute hezkuntza, ilunez ahal dela. Michael Enderen Momo liburuan gizon grisek etorkizuneko giza materiala bezatzeko beharra zeukaten, jatorriaren arabera haurrak banandu, uniformez jantzi, jolasetik kendu eta gordailuetan pilatu. Gizon grisen amets grisetan propultsio bidezko makinak eta burmuin elektronikoak ziren etorkizun desiratua eta, haren peskizan, denbora ebatsi eta irri karkarak erneguzko harrabotsekin ordeztu beharra ziren. Gaur zalantza egiten dut, ez ote gauden mende erdi geroago mo-mo, seko lo, amesgaizto grisean kortxelatuta. Agian.
Riiiiiiiiiiin. “Eskolaraaaa! Akabo gaua, mo-mo zeunden maitte... ala ez? Piztu argia”. Klik!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]