Ez dut moztuko bizarra

Saya da mayaz iyean behin igotzea. Hori esango digutelaren susmoa dut. Antigoaleko kaskamelon ni, irratian horrelakoak entzutean, zapuztu egiten naiz. Eta biloben eskolako haurrak Txipi-txapa, Korrika! oihukatzen eta berehala erdara garbiaz mintzatzen ikusten ditudanean, etsiak hartzen nau.

Botika homeopatikoa. Aita Donostiaren gutun-bilduman, ehuneko 99'99 erdaraz, euskarazko mikro-pusketak daude: “Nonnai arkitzen omen du ezjakiñak zer ikasi dakitenen itzetan (…). Erderaz, errazago izango delakoan, esango diot zertaz ari naizen (…). Biotzez, Luis Mitxelena 1956-05-11”. Alegia, Koldo Mitxelenak Aita Donostiari, kontu konplexu eta garrantzizkoei buruz hitz egiteko, erdarara jo behar izan zuen, ziur aski kaputxinoaren euskararen mailaz jakitun.

Euskaltzaindiaren batzarrak ere, XX. mendearen erdira arte ez ziren euskaraz burutzen. Pixkana, ahalegin neketsuetan, ezin konta ahala bidegabekeriak pairatuz… aurrera egin dugu. Gutxi izan eta eutsi. Orain izutzen hasi gara: epaileek eta politikari hainbatek lotsa galdu eta urteetan gorderik izan duten hankatxoa erakustea jada ez zaielako inporta. PPren kanpainarako gai izar dator “Euskararen eskaera lanpostua tinkatzeko bertan behera uztea”. Javier de Andrések esana.

Mesedez, manifestazioetako leloak megafonoan bideratzen dituztenei euskal doinuez ikastaroa eman. Bestela, ez dut moztuko bizarra

Ez izan beldur. Eurak dabiltza eta beldurrez. Euskaldunak gehiegi hazi garela sentitzen dute, dardara hanketatik gora doakie eta zirina behera. Euskarak beldurra eragiten die, kontrolaezineko zerbait zaie. Oso primitiboa.

Ez da harritzekoa, euskaraz borborka gabiltza eta. Juan Luis Zabalaren Dimisioa liburu ederrak etorkizuneko munduaz prospekzio interesgarri-barregarriak dakartza, Agintzaritza Global Konputarizatuak bizitzako arlo gehienak gobernatuko dituen iragarpen modukoa. Iratxe Ormatzak a zer astindua gizonezkoen begiradari Printzak begietan ipuin bilduma sendo zirraragarrian. Bonok (kantariak ez, Amaiak) akasdunen eskubideak aldarrikatzen ditu. Batzuk galdezka euskararen erabilera erraztu behar ote den, ergatiboa desagertu, subjuntiboa ezabatu… Beste batzuk, hitanoa hedatu beharrez, xoka erabileraren aldekoekin topatu dira. Kontuz, Xokazaleak, azpieuskalki hori Mirrik asmatu eta patentatu zuen aspaldi, baxenabartar batzuekin batera.

Harkaitz Canok Ulu egiteko bolondres bila poesia liburu zirikatzailean esana: “Euskaldunok hizkuntzatik konkistatzen gaituztelako sarri”. Ni bai behintzat eta, bizitzaren arlo guztietan, heteromalgua naizela ozen aitortu behar dut. Baina, mesedez, manifestazioetako leloak megafonoan bideratzen dituztenei euskal doinuez ikastaroa eman. Bestela, ez dut moztuko bizarra.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


2025-01-22 | Itxaro Borda
Hutsa egin

Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Karmelo Landa
Korapilo-morapilo mordoilo

Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.

Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Eguneraketa berriak daude