Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak. Anekdota original horrek harrapatzen du gure arreta, eta idazleak misterioa ematen dio lehenengo kapituluari. Eta, aldi berean, Sophiaren eta bere senarraren alboko etxean bizitzen jarri diren hiru lagun gazteak aurkeztuko zaizkigu, baita zaharragoa den laugarren bat ere. Misterioa hemen ere. Intriga izango da liburu osoan zehar izango dugun elementu garrantzitsuenetariko bat. Eta nabarmentzekoa da autoreak bi istorioak lotzeko duen abilezia; nobela beltzaren ezaugarri den misterio horrek soilik emango du argia.

Aipatutako hiru pertsonaiak hiru liburuko serie bateko protagonistak dira (Los tres evangelistas edo Hiru ebanjelistak), horien artean hizketagai dugun hau. Hiru pertsonaia horiek gizartearen historiako momentu jakin batean espezializatu dira, eta horrek pertsonaien karakterizazioan eragina izango du. Arrakastarik gabeko pertsonaiak sortu ditu autoreak, frikiak, mediokreak. Eta aldi berean nortasun handikoak. Umorerako eta absurdurako lekua irekiko du horrela, nobelaren tonu misteriotsua eta beltza tonu ironikoarekin tartekatzeko aukera. Eta, gainera, pagoaren agerpena, Sophiaren desagerpena, hilketa bat eta abarrak argitzeko betebeharra izango dute. Beraien arteko elkarrizketak oso ondo idatzita daudela esango nuke; tentsioa mantentzeko prestatuak, arintasuna ere ematen diote testuari.

Estilo aldetik aberatsa iruditu zait. Deskribapenak egiteko gaitasun handia du autoreak. Deskribapenen bitartez eta pertsonaiez aparte, giroak eta momentuak sortzeko abilezia eta horietan irakurlea murgilaraztekoa. Detailez betetako liburua da.

367 orriko obra izanik (nahiko luzea dela esan dezakegu), irakurraldiaren momentu batzuetan nekatu egin nau.  Hala ere, kanpo egitura lagungarria eta aproposa da, 34 kapitulu motzetan banatuta baitago. Gainera, kapitulu motz horiek erritmoari laguntzen diotelakoan nago.

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VI. (H)ilbeltza beka jaso zuen Beñat Irastorzaren itzulpen honek. Oso ezaguna den Fred Vargas autorearen nobela hau da euskaraz irakur dezakegun lehenengoa, eta honekin eman diot hasiera autore honen lanak irakurtzeari. Hamarnaka liburu dauzka, eta ziur naiz ez dela irakurriko dudan bakarra izango.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


Humanismotranshumanismo...

Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024

-----------------------------------------------------------

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]


Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Eguneraketa berriak daude