Ez da hau, adiskideok, euskaldunon etxea, aspaldi agindu zitzaiguna. Estres batean bizi gara egunero gure etxe, kale, taberna eta inguruetan. Ezin geurean aritu, ezin euskaraz bizi euskal herrietan. “¡En castellano!”, edo “¡En français s`il vous plaît!”. Ez dute ulertu nahi “kafe bat” eskatzen duzunean, atzamarrez bat seinalatuz ere ezin dute ulertu, nonbait. Hogei urtez herriko kontsultan dagoen medikuak ez daki euskara eta ez du ikasteko asmorik. Zertarako?
Ez da horrela, jaun-andreok. Parlamentu eta gobernu anitzetan luze diharduzuenok agindu zeniguten: “Euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza, gaztelania bezala, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea”. Zuen legea da hau, eta ez naiz orain sartuko “Euskal Herria” eta “Euskadi” oinarrizko nortasun kontzeptu horien artean egiten duzuen erabilera maltzurra aztertzera, baina gure hizkuntzari eta gaztelerari buruz hor agertzen duzuena, gaur egun, amarru iluna eta gezur borobila da. Amarrua, zeren esaten duzuena esanda ere, ezkutatu egin duzue printzipala: gazteleraren edo espainieraren ezagutza derrigortu egin duzuela lege, agindu, epaile eta zigor astunen bitartez Hego Euskal Herri osoan (beste horrenbeste frantsesa Ipar Euskal Herrian). Eta gezurra, zeren zuek “Euskadi” deitu nahi duzuen bertsio murriztuan bertan ere ez baitugu euskaldunok euskara erabiltzeko eskubiderik ez aukerarik. Zuek gobernatzen duzuen eremu honetan, itolarrian eta ozta-ozta bizi gara euskara eta euskaldunok.
Nola konponduko dugu hau guztia? Badira gure artean “erdaldun taktikoak” dei genitzakeenak. Erdara behin-behinean erabiltzea proposatzen digute, era horretan apurka-apurka elebakarrak konbentzitzeko elebidun bihur daitezen, eta orduan, bigarren jauzian, guztiok erdaretatik euskarara aldatu eta kito!, denok euskaldun.
Mende erdi egingo dugu laster, eta hemen “elebidun” bakarrak gu geu gara, eta elebakar erdaldun bihurtzeko trantzean jartzen gaituzte egunero
Baina mende erdi egingo dugu laster, eta hemen “elebidun” bakarrak gu geu gara, eta elebakar erdaldun bihurtzeko trantzean jartzen gaituzte egunero. Porrota, beraz.
Baina hori nabarmendu denean, diskurtsoa berritu egin dute: badaezpadako soziologoak kontratatu dituzte, eta arlo akademiko-zientifikoaren eraztun eta bitolak jarrita, esaten digute orain ez garela egoskor jarri behar “esentzialismo identitarioan”, azken finean euskara ez dela horren garrantzitsua, “multikultural” (?) bihurtzeak baduela bere xarma, eta beste hainbat arazo daudela euskararen gainetik, hala nola “ongizate estatu demokratikoa”, arrisku bizian ikusten dutena. Azken horrek gogora ekartzen digu tentelentzako lelo hura: “Zer duzu nahiago, mediku ona ala mediku euskalduna?”. Soziologiak ez du oso aurrera egin gurean, nonbait.
Zer bide hartu behar dugu, orduan? Esperientziak eta zientziak erakusten digutena. Dagoeneko, bietatik ikasi baitugu nahikoa. Praktikan jartzea besterik ez zaigu falta. Euskaldunok badugu horretarako “masa kritiko” nahikoa, esan ohi den moduan. Kualifikatua, eta kuantifikatua. Bagara nor, bagara non, bagara zenbat. Elkartu, eragin, ekin behar dugu. Ez dugu gazteleraz edo frantsesez aritzeko obligaziorik. Euskaraz aritzeko aukeraz baliatu behar dugu nonahi. Euskara erabiltzeko gai bagara, ez erabili erdara. Euskara ez dakienak ikasteko premia senti dezala. Eta bertoko agintariei, hautagaiei, arduradunei agindu euskaraz bizitzeko baldintza osoak indarrean jar ditzatela. Euskal kulturaren polisistema osoan, komunikabide publikoetan, hiri eta herrietako paisaia publiko eta pribatuetan, administrazioan, bizitzaren arlo guztietan. Euskara Euskal Herri osoaren berezko hizkuntza bakarra dugulako.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]