Euskararen arnasguneetako batean gertatu da berriki. Zazpi urteko ilobak osabari galdetu dio –astebetean bigarren aldiz– ea egia ote den zazpi hilabeteko bere lehengusua herriko eskolara eramango dutela. Baietz erantzun dio osabak, eta orduan espainolez hitz egingo duela erantzun dio ilobak segidan –hori ere astebetean bigarren aldiz–.
“Zuk ere batzuetan hala egiten duzu ikastolako lagunekin” batek ihes egin dio osabari ezpainen artetik, gehiegi pentsatu gabe. “Ez, Keylan eta Enzok bakarrik hitz egiten dute gaztelaniaz, eta Alexek ere bai noizean behin, kanpokoak direlako”. Arnasa ahalik eta sakonen hartu du osabak. “Ez dira kanpokoak”. “Bai dira”.
Euskararen arnasguneetako batean gertatu da berriki. Aldamenetik entzun ahal izan dut elkarrizketa, eta mutu-mutu geratu naiz. Tristura moduko bat sentitu dut, amorruarekin eta haserrearekin nahasian. Nork erasaten dio horrela umeen inozentziari? Zer dela eta darabiltza zazpi urteko mutiko batek hain ideia hertsiak buruan eta, ondorioz, mihi-puntan? Nork eskaini nahi izan dizkio eskema zurrun horiek oinordetzan?
Pentsa, herrian gurasogaiei egiten zaien aurrenekoetako galdera da ea haurra eskolara edo ikastolara eramateko asmoa ote duten
Presak hartu du mutikoaren ama: “Hitz ematen dizut nik ez diodala inoiz horrelakorik esan”. “Gure etxean ez du sekula santan horrelakorik entzun”. Eta, hala ere, inguruan gertatzen dena ulertzeko ahaleginean ari den umeari era dikotomikoan ulertarazi diote guzti-guztia. Mundua, erditik bi egina: ikastola-eskola, euskara-espainola, euskalduna-kanpokoa.
Zazpi urteko umea bizi den herrian bi eraikin desberdin daude, elkarren ondoan baina elkarri bizkarra emanda. Pentsa, herrian gurasogaiei egiten zaien aurrenekoetako galdera da ea haurra eskolara edo ikastolara eramateko asmoa ote duten. Eta behin haurra munduratuta, galdetzera ausartzen ez denak bere hipotesiak partekatzen ditu plazako korroetan, beste ume zaharragoen gurasoekin pipak jaten edo, besterik gabe, hotza pasatzen ari den bitartean. Horrela, bi zerrenda paralelo osatzen dira pixkanaka eta, urtea joan eta urtea etorri, bi zerrendetako batek irabazten du aldiro ping-pong partida: “Aurten ikastolan baino haur bat gehiago matrikulatu da eskola publikoan”. Edo alderantziz.
Kontua da nik zazpi urteko umeari –eta, zer esanik ez, zazpi hilabetekoari– opa diodala herri bat non eraikinetako ateak eta leihoak zabalik egongo diren. Mundu bat non tonu grisek ere lekua izango duten.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]