Emariari idatzitakoak


2024ko otsailaren 29an

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea, ordea, denbora kontua ei da. Zaurgarri denaren aitortzaren emaitzatzat aurkeztu ditu Alain Mendizabal Diazek (Oiartzun, 1997) Jausiz (1545 Argitaletxea, 2023) liburuan bildutako poemak. Orain arte hainbat musika proiektutan aritua da, eta ibilbide horretan beti izan du hitza bidaide. Hauxe da, ordea, argitaratu duen lehen poema bilduma, betazal ertzetatik abiatu eta itsasoraino garamatzana.

Atal ezberdinetan banatutako hemeretzi poema eta epilogo den Bitakora bat biltzeaz gain, herrikide dituen Amaia Belaunzaran Sanz, Ekhine Irazusta Arozena eta Karen Muñoz Etxebeste artisten hainbat ilustraziok ere osatzen dute artefaktua. Oro har, gorputzari, lurrari eta urari loturiko iruditegia gailentzen da orriotan, baita, nolabait esatearren, bere buruari begiratuta harago joan nahian den ni poetikoa ere: izan ispilu aurrean dena edo parekoei erreparatzen diena. Bide horretan ugariak dira poemek dakarzkiguten gaiak, baina bereziki aipagarri dira erorketa edo negarra bera hizpide dutenak eta, horrenbestez, nolabaiteko mina darienak. Halaber, atentzioa ematen dute ni poetikoa izatez pertsona ez den bigarren pertsona bati zuzentzen zaion poemek. Emari olerkia, besteak beste, horren eta arestian aipatutako zaurgarritasunaren aitortzaren adibide dela esan genezake: “Beldur naiz zure ondorioez, / soinean dakartzazun olatu harroez”, diotse malkoei.

Halere, gaineratzekoa da hitzok ez direla erorketaren kontaketa soil. Nabigazioaren nondik norakoak biltzen dituen Bitakora ataleko mareen dogmak eta aingurak baliatuta, liburua biltzen eta biribiltzen duen zentzua aitortzen baita: hots, jopuntuan maskulinitatearen azterketa jartzen dela ere esan genezake, baita honekiko disekzio zorrotza egiten dela ere. Gauzak horrela, aurretiaz marraztutako bideei jarraitzeari utzi eta bestetzuk probatzeko gonbita da oiartzuarrarena: “Koordenadarik gabeko norabidea hartu dugu, / itsasoa atzean utziz / ibai berrien bila”. Mapa zaharrak baztertu eta bide berriak marratzeko gonbita, alegia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Eguneraketa berriak daude