Errobi eta 1970ak omentzeko musika proposamena

  • 1970eko hamarkada oso garai bizi eta emankorra izan zela konturatzeko informazioa eskaintzen du Atzar hadi musika proposamenak, baita euskal rockaren hastapenaz oroitzeko parada eskaini ere. Frankismoaren amaiera, Txiki eta Otaegiren fusilamenduak, ikastolen sorrera, Txileko gertaerak... Garaikoa da Errobi taldea. Haien kantuak testuinguruan kokatuta eskaini ditu Xabi Peryk bultzatutako musika proposamenak. Iazko maiatzean Miarritzeko Atabalen aurkeztu ondotik, lehen emanaldia egin dute Gipuzkoan, Hernani eta Astigarraga arteko Oialume biltokian.

Oialumeko kontzertuko irudia. Argazkia: Josu Artola.
Oialumeko kontzertuko irudia. Argazkia: Josu Artola.

Sarako trinketean Xabi Pery eta Jojo Bordagarairekin hitzordua egin, eta musikaz hizketan hastea dena da bat. Aspaldiko oroitzapenei buruz ari garela, egungo kontzertuen proposamenak horman zintzilik daude trinketeko ostatuan. Saran sortua da Pery musikaria, eta Amikuzetik jina elkarrizketara Bordagarai kantaria.

“Marokora oporretara joan nintzen duela bi urte, eta itzulitakoan gaizki nintzen. Ezin nuen oinez egin, ezin ohetik jaiki. Bi hilabetez egon nintzen horrela, eta hamar bat kilo galdu nituen”, gogoratzen eta kontatzen hasi da Pery. “Medikuek ez zuten asmatzen zer neukan, ezta nik ere. Azterketak, pisua galtzen jarraitu, arrangura, eta bizitza bera jokoan dela uste duzu une batez. Galdera bat egin nion ene buruari: ‘Zer da bizitzan egiteko daukazun hori?’ Bizitza honetan Errobi eskertu nahi nuen, beraiek gabe ez nintzatekeelako sekula musikari izanen”. Estimu berezia dio Errobiri: “Hemen bizi izan naiz beti; 10 urte nituenean, ardiak eta bonetak baino ez nituen ikusi. Errobi ezagutu eta zerbait aldatu zen ene bizitzan, euskaraz abesturik, sekulakoa izan zen niretzat”.

Josu Artola.

Bi hilabeteren ostean, gibel barnean mikrobio tropikala zuela jabetu ziren medikuak, gibelari eragiten ziona. Behin gaitza aurkitzean, bizkor sendatu zen. “Baina ene asmo horrek hor jarraitzen zuen, zerbait egin nahi nuen eta lantzen hasi nintzen”. Esan bakarrik ez; sendatu bezain fite, musikariak biltzen hasi zen.

“Musikari zerrenda bat banuen, oso musikari onak, baina batzuk ezagutu ere ez nituen egiten. Banan-banan deitzen hasi, eta denek baiezkoa eman zidaten. Ideia ona iruditu zitzaien Errobiren kantuak hartu eta taldea eta 1970eko giroa omentzea” azaldu du apal-apal.

Aurretik, Mixel Ducau eta Anje Duhalde ere deitu zituen –Errobiren bi zutabeak–, beraiek proiektua aurretik ezagutzea nahi zuelako: “Mixel etxera etorri zen, dena aurkeztu nion, ordubete baino gehiago hizketan aritu ginen, eta horrela agurtu ginen. Arratsalde berean deitu nion Duhalderi. Zalantzak agertu zituen, baina egin nahi banuen, egiteko erran zidan. Berak ez balu ongi ikusi, ez nuen Atzar hadi martxan jarriko”.

Musikariak hautatzen
“Grabazio estudioa nuenean ezagutu nuen Bordagarai, eta banekien bere ahotsa ondo moldatuko zela Errobiren kantuekin. Mikel Artieda, berriz, ezagutzen dugun baxu jolerik onena da dudarik gabe. Patrick ere, bateria jotzen duena, saratarra da, eta txikitatik ezagutzen dugu elkar. Umetan sortu genuen gure lehen rock taldea, pentsa. Zazpiak bat dantza taldearen entsegu lokalean aritzen ginen gu ere. Xabi Albistur, gitarra akustikoan, oso-oso ona. Teklalaririk ez nuen ezagutzen, baina topatu dugun Javier Perez de Azpeitia izugarria iruditzen zait”.

Bordagaraik ere ondo atxikitzen du memorian Peryren deia jasotzean zer pentsatu zuen: “2022ko uztaila zen, bere ideia azaldu zidan, Errobi taldea omentzeko talde bat muntatu nahi zuela. Baietz erran nion. Errobi taldearekin handitu bainaiz, etxean entzun ditut beti, eta ez nuen zuzenean entzuteko aukera izan. Gauza bera erran nien Anje eta Mixeli, telefonoz”.

Musikarien baietza lortuta, lanean jarri ziren. “Abestiak hautatu genituen lehenbizi: lehen bi diskoetakoak denak, hirugarren lana zuzenekoa da, eta azken diskoan, abestiak ordu laurdenetik gorakoak dira; beste bide bat dago hor”. 

50 urte dituzten abestien konponketak
1973. urtean sortu zen Errobi taldea, eta oso denbora laburrean bi disko plazaratu zituzten. Lehenbizikoa Errobi, 1975ean, eta Gure lekukotasuna gero, handik bi urtera.

Nola prestatzen dira duela 50 urteko abestiak gaurko egunean jotzeko? Bizkor erantzun du Peryk: “Lehenbizi diskoak berriz entzun, eta musikari bakoitzak bere partea etxean landu behar du. Hasieran notaz nota, abestiak diskoan agertu bezala egitea pentsatu genuen, baina oso zaila zela konturatu ginen berehala. Mixel Ducauren jotzeko modua eta Anje Duhalderen abesteko gaitasuna ezin dira jarraitu. Bakoitzak dakien moduan moldatu ditu kantuak, eta lasaiago aritu gara”.

Bordagaraik bere metodoa azaldu du: Youtubetik eta beste plataforma batzuetatik abestien zerrenda sortu eta etengabe entzun ditu. Duhalde eta Ducau kantuz nola ari ziren ondo behatzen aritu da; aitortu du hobe moldatu dela arrangoiztarraren moldean, Ducaurenean baino. “Egiteko gisan ikusi nuen nire burua. Ez notaz nota, baina erronka bezala hartu nuen, eta lotu nintzaion lanari. Gure pertsonalitatea eman diogula iruditzen zait”.

Berarekin batera beste abeslari bana izan du Miarritzeko eta Astigarragako kontzertuetan: Patxi Amulet aritu zen Miarritzen –600 lagun baino gehiago egon ziren emanaldi horretan–, eta Patxi Etxeberrik kantatu du Astigarragan. 

[Entzun hemen 'Gure lekukotasuna' abestia]

“Find the cost of freedom”

Bernard Tavitian Errobiren azken ekoizleetako batekin ere hitz egin zuen Peryk, eta proiektua azaldu zionean, berak kontatu zion nola Errobik Steven Stillsen abesti baten bertsioa egiten zuen amaieran: Find the cost of freedom. Zorigaitzez, Peryk berarekin hitz egin eta hamabost egunetara zendu zen Tavitian ekoizlea.

“Hitzak ingelesez hartu eta bertsioa prestatu zuen Jojok, eta Askatasun sari deitu zion”, dio Peryk. Bi emanaldietan abesti horrekin amaitu dituzte kantaldiak. “Ezusteko handia izan da guretzat, baita publikoarentzat ere. Ez dago diskoetan, baina garaiko giroa biltzen du. Opari bat da”.

Franco hil ostean, Errobi itzuli da Gipuzkoara
Entsegu gehiago egin, eta urte berriarekin batera, promozioan aritu ziren. Hego Euskal Herriko irrati eta hedabideetan elkarrizketak eskaini, eta jendearen artean ezezaguna den proposamena izan arren, jende andana bildu zuten sagardotegi giroko asteburuan: “Garaian musika hau debekatua zen Hego Euskal Herrian, eta 50 urteren buruan, Franco aspaldi hil ostean, Errobiren doinuak itzuli dira Oialumera ere; oso garrantzitsua izan da guretzat”.

1970ean, Baionan, protesta antifrankista.

Bordagarai luzaz ibili zen Ramuntxorekin kantuan, baina batez ere Lapurdi eta barnealdeko plazak eta aretoak zituzten girotzen: “Oialume ez nuen ezagutzen, eta sagardotegia izanik bitxia da. Historiaz betetako leku mitiko bat, gogoa nuen bertan egoteko eta Hegoaldeko publikoarekin gurutzatzeko berriz”. Kontent eginiko emanaldiarekin eta izandako giro ederrarekin.
Bordagaraik aitortu du, musika estiloari dagokionean, bera gehiago folkari loturik egon dela: “Errobi rocka da, baina ez soilik rocka”. Eta albotik Peryk zehaztapena egin dio: “Errobiren abesti guztiak gitarra akustiko batekin jo daitezke”. Eta horretan bat datoz biak.

Eta jarraian, beste gogoeta luzatu du Peryk: “Errobiren musika jo eta entzuteak bere zentzua du giro batera atxikirik. Telebista abestia jo dezake plazako talde batek herriko jaietan, eta ongi dago, baina zentzu guztia bere testuinguruan hartzen du, horregatik garrantzia berezia eman diogu 1970eko hamarkadako kokapenari”.

Hortik aurrera, proiektua egokitu eta aldatu daitekeela dio Peryk: “Errobirena egin dugun bezala, garai horretako beste talde batzuk eta beraien abestiak sartu daitezke garai horretan, Itoiz edota Guk”.

Gose greba bat, Gabonetan, elizaren atarian.

“Merezi izan du”
Bistan denez, Errobi baino harago doan omenaldia da Atzar hadi: “Ireki egin dugu proposamena; 1970eko hamarkada oroitarazteko, bizi zutenek berriz gogoratzeko, eta ezagutu ez dutenentzat ikasgai bat da”.

“Oso pozik gaude egin dugunarekin. Musika bizitza da. Musika bizi behar da. Eta proiektuak egitea beti da ederra”, adierazi du baikor Pery saratarrak: “Nik Itoiz taldearekin bizi izan nuen. Prozesu artistikoa zinez ederra da, eta zuzenean jotzea ere bai. Eta abentura hau ederra izan da. Zuzenean jotzea eta historia kontatzea”. Errobik merezi izan du horrenbeste.

1970eko hamarkada, iruditan

Errobiren musika lantzen hasi ginenean, argi genuen jendea testuinguruan jarri behar genuela, garaiko gertakizun eta aldarrikapenetan”, adierazi dute Peryk eta Bordagaraik.

“Ez da soilik Errobiren musika jotzea, proiektua ireki eta 1970eko hamarkada eta garaiko musika ezagutarazi nahi genuen. Pedagogia apur bat eginez, jende askok garai hori ezagutu ez zuelako”. Eta 1970eko hamarkadako gertaerak –Errobik asko kantuetara ekarriak– gogoratzen hasi dira solasean ari ginela: “Hego Euskal Herrian Franco zegoen, Txileko gertaerak ere biziki garrantzitsuak izan ziren, langile mugimendua, Txiki eta Otaegiren fusilamendua, errefuxiatuak… Beraz, horregatik diogu: soilik Errobiren musika jotzea ez zen aski, ez behintzat guretzat”.

Daniel Landart idazlea izan zen Errobiren kantu gehienen letragilea, eta orain ere hainbat testu sortu ditu, Errobiren garaia historian kokatzeko: “Esaten dena itzuli dugu beste hizkuntza batzuetara, irudiak erakutsi, afixak... QR kodea ere jarri dugu sarreran, jendea historiara konektatu dadin”.

“Miarritzen konturatu ginen kontzertura etorritako jende askok ez zuela garaia ezagutzen, edota ez dela euskaraz mintzatzen. Kostaldeko jendea, batik bat. Baina behintzat interesa agertu zuten euskal kulturarekiko, eta hurbildu ziren. Guk bizi izan duguna erakutsi nahi izan dugu, xumeki”, zehaztu du Peryk. Eta jarraian Bordagaraik letren gaineko gogoeta egin du: “Landarten testuetan badira beste gai batzuk, telebista adibidez, eta bere profezia gauzatu dela ikusi dugu. Duela 50 urte erraten zituenak gertatu egin dira. Etxebizitzaren afera edo turismoa, adibidez, begira nola gauden”.

Frantxoa Teilagorrik bildutako garaiko afixak agertu dituzte bi kontzertuetan, pantaila handi batean. Landartek idatzitakoei Pantxoa Etxegoienek jarri die boza, eta emanaldietan entzuten dira abestien sarrera gisa, Dani Velezen zuri-beltzeko irudiak tartekatuta. Eta, kantuz kantu, Errobiren eta Euskal Herriaren historia osatzen da kontzertuan.

Frantxoa Teilagorri.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


2025-01-30 | Gorka Intxausti
Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


2025-01-24 | Xalba Ramirez
Olaia Inziarte, edo esateko asko duenak asko esaten du (eta eskerrak)

Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024

-------------------------------------------

Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]


Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


Etorkizuneko izarrak

Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.

[+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


2025-01-10 | Iker Barandiaran
Bizitza erritua

Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------------

Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]


Eguneraketa berriak daude