Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia berezirik ere. Beraz kito, fiskalitatearen eztabaida agenda politikotik kanpo geratu da, eta ez du ematen mugimendu sozialetan erabaki hori aldatzeko gaitasunik dagoenik.
Zertarako egin aldaketarik dirutza biltzeko balio duen sistema fiskala edukita? Petronor eta bere mehatxuak garaile irten dira zerga politikaren erabakietan
“Inoizko bilketarik handienak” benetako erreforma batentzako premia inoiz baino ageriago uzten du ordea. Zenbat jaso den baino, nola eta nondik jaso den aztertuz gero, ikus liteke bidezkoa ez den politika fiskalarekin benetan injustua den zerga bilketa egin dela berriz ere. Soldatak eta kontsumoa dira bilketaren ardatzak, 10 eurotik 7 jaso dira horrela. Ez da berria, baina azpimarratzeko modukoa da BEZ zerga jaitsi egin dutela hainbat produktutan, eta sortutako aberastasunean lan-errentetara bideratzen dena murrizten ari dela urtez urte: Hego Euskal Herrian %45 inguruan dago. Beraz geroz eta diru gehiago biltzen da, geroz eta baliabide ekonomiko gutxiago dutenen kontura, eta pertsona guztiak berdintzen dituen zergari esker.
Ogia edo esnea erosterakoan, zerga berdina ordaintzen dute Josu Jon Imazek eta 1.200 eurotako pentsioa lortzetik urrun dagoen alargunak. Gehiago langileek enpresa jabeek baino. Eta aztertzekoa litzateke ea soldaten zergapetzean soldata altuen ekarpena soldata baxuena baina handiagoa ote den. Baina, zertarako egin aldaketarik dirutza biltzeko balio duen sistema fiskala edukita? Petronor eta bere mehatxuak garaile irten dira zerga politikaren erabakietan. Honetan ere, berririk ez.
EAEko hiru hiriburuetan udako jaiak ospatzearekin batera, etorri dira, berriz ere, ostalaritzako patronalaren kexuak jai herrikoien aurka. Gipuzkoako Ostalaritzaren elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu dio Arabakoaren bidea jarraitzeko, eta txosnei eta kale saltzaileei... [+]
"Irabazi-asmoa" dutela iritzita, "Ogasunean izena ematera" beharko dituztela iragarri du Eider Mendoza Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak.
Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.
Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]
Eragozpen fiskalaren aldeko plataformak ekintza burutu zuen larunbatean Bilboko kuartel militarrean. Gastu militarra salatzearekin batera, aurtengo eragozpen fiskalaren kanpaina abiatu dute ekintzaren bidez.
Mezenasgoaren gaia ez da berria ARGIAn, mahai gainean askotan egondakoa da. Errenta aitorpenean hobari fiskala lortzen du mezenasgoaren figurak eta ezaguna da kultur elkarteetako bazkideen artean, esaterako. 2021ean eman du ARGIAk pausoa eta Hego Euskal Herriko ARGIAko kideek... [+]
Asteazkenean argitaratu dituzte EAEko ogasunek zordun handien izenak jasotzen dituzten zerrendak. 242 izen ageri dira horietan, 850 milioi euroko zorra pilatuz. Nafarroako ogasunak asteartean argitaratu zuen zerrenda. Lurralde guztietako zerrendetan, higizezinen eta eraikuntza... [+]
ELA sindikatuak enpresa nagusien kontu ofizialak aztertu ditu, baita horien ikuskaritza txostenak ere. 2019ko kontu ofizialen arabera (informazioa dagoen azken urtea), EAEko 22 enpresek 1.295 milioi euroko irabaziak izan zituzten. Hala ere, enpresa horien guztien artean 98,7... [+]
Hala adierazi du Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. 13 milioi euro inguruko eragina izan dezakeela kalkulatu du.
Bizkaiko Foru Aldundiak hilabetean 15.978 euro ordaintzea eskatu dio emakumea bati. Kasua ezagutu ostean, Arartekoak Aldundiari eskatu dio Diru-Bilketa Erregelamendua moldatzeko, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek zorrari aurre egin ahal diezaioten.