Aldaketarako aukera aise zanpatu du Galiziako PPk

  • 2009az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatzen ari da PP –38 eserleku baino gehiago–, eta horrela jarraituko du gutxienez beste lau urtez. BNGk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, baina ezkerreko blokea gobernatzetik urrun geratu da, PSOEk jaitsiera handia jasan duelako. Zigorra Podemosek eta Sumarrek ere; ez batak ez besteak ez du, beste behin, ordezkaritzarik izango. Inoizko parte hartzerik handiena izan da Galiziako parlamenturako hauteskundeen historian: %67,3.

Alfonso Rueda PPko presidentegaia, kanpainako ekitaldi batean. (Argazkia: Galiziako PP)

2024ko otsailaren 19an - 07:00
Azken eguneraketa: 00:11

Alberto Núñez Feijóoren agintaldi oparoak segida izango du Alfonso Ruedarekin. 2009ko hauteskundeen ostean hartu zuen atzera ere agintea PPk, 2005eko hauteskundeetan gehiengoa edukitzetik ordezkari batera geratu eta PSOEk eta BNGk, bigarren eta hirugarren indarrek, gobernua eratu eta gobernatu ondoren.

Lau urteko oposizioaldiaren ondoren, Manuel Fraga Iribarne baztertu eta Núñez Feijóo jarri zuten buru. Eta 2009ko hauteskundeetan, ozta-ozta, baina gehiengo osoa eskuratu zuen PPk: 38 aulki. 2012an, 2016an eta 2020an, berriz, 41 eta 42 eserleku eskuratu zituen. Iazko urtean, PPren Espainiako lidergoa hartu zuen Feijóok, eta presidenteorde Ruedak hartu zuen presidentetza eta aginte makila.

Arrazoi bategatik edo besteagatik gainbeheratxoa aurreikusten zioten hainbat inkestek, baina ez da azkenean hainbesterainokoa izan: 40 eserleku lortu ditu PPren Ruedak eta, beraz, gehiengo osoarekin gobernatuko du. Era berean, Feijóoren aroan baino boto gehiago eskuratu ditu Ruedak, parte hartze altuaren poderioz.

Aldaketarako aukera, baztertuta

BNGk eta Ana Pontón hautagaiak badituzte motiboak pozik egoteko, Galiziako nazionalismoaren blokeak inoizko emaitzarik onenak lortu dituelako bertako parlamenturako hauteskundeetan. PPren alternatiba direla sendo defendatu du Pontónek kanpainan, baina boto mugimendua aldaketarako balizko gobernu horretako alderdien artean gauzatu da; bost eserleku galdu ditu PSOEk –14tik 9ra–, eta sei irabazi ditu BNGk –19tik 25era–. Bien arteko baturak 34 aulki ematen ditu; 38koa osatzetik urrun.

Yolanda Díaz, etxean

Literalki, Madrildik jarraitu ditu bere sorterriko eta politikagintzako lehen urratsak egin zituen lurraldeko hauteskundeak Yolanda Díaz Sumarren sortzaile eta liderrak. Emaitza oso kaskarrak izan ditu, hainbeste konfrontazioen ondotik –Pablo Iglesiasek, esaterako, BNGri botoa emateko deia egin zuen bere foroetan–.

Sumarrek botoen %1,89a baino ez du eskuratu –28.000 boto osotara–, eta Podemosek, berriz, %0,26a –4.000 boto ere ez–. PACMAk, esaterako, Podemosek baino boto gehiago lortu ditu –botoen %0,36 eta, kopurutan, Podemosek baino 1.500 gehiago–.

Emaitzak jakin berritan, txio baten bidez komunikatu da Díaz: “Emaitzak txarrak izan dira” eta “Galizia hobetzeko lanean jarraituko dugu” esan du.

Ourenseko berritasuna

Gobernua osatu ahal izateko behar baino bi eserleku gehiago ditu PPk, baina baten faltan geratuz gero, beste lagun bat izango zuen ganberan; izan ere, Democracia Ourensanak aulki bat izango du parlamentuan.

DO soilik Ourensen aurkezten den alderdi bat da, eta probintzia hori hobetzeko mekanismoak eskatzen ditu, oro har, despopulazioari aurre egiteko; besteak beste, inbertsioak eskatu ohi dizkio Galiziako Xuntari. Azken urteetan gora egin duen mugimendua da; Ourense hiriko alkatetza lortu zuen azken hauteskundeetan.

Inoizko parte hartzerik handiena

Botoa eman zezaketen artean, hirutik bik baino gehiagok eman dute botoa: %67 pasatxo. Galiziako parlamentuen historian inoizko parte hartzerik handiena da. Esaterako, 2009an, PSOE-BNGtik atzera ere PPra gobernu aldaketa gauzatu zenean, %65ekoa izan zen parte hartzea.

Kanpainan mintzatu diren zenbait adituk esan izan dute parte hartze handiak mesede egin ziezaiokeela BNGri; zehatzago, gutxienez %65ekoa izan behar zela. Baina horrek ez zuela ezer bermatuko ere bazioten. Dena den, emaitzak eskutan, bistan geratu da ez dela horrela izan; PPk bere boto emaileak mobilizatzea lortu du gobernu-aldaketaren mamua “arriskutzat” jota.

BNGren agintaldia deslegitimatzeko, esaterako, ondorengo bideo hau zabaldu zuen PPk kanpaina bukaeran. BNGren eta EH Bilduren arteko lotura argitara ematen zuen, besteak beste Europako Parlamentura batera aurkezten direla edota BNGko buruek Sareren urteroko manifestazioan parte hartzen dutela, eta, gauzak horrela, BNGren eta ETAren arteko lotura egiten zuen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galizia
2024-12-04 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Sir

Londrestik iritsi da ospe handiko arkitekto bat Galiziako herri txiki batera. David Chipperfield du izena, eraikinak mundu osotik zehar ditu, Berlin, Milan eta Shangaigo bulegoetatik lanean. Arkitektura elegantea, fina, Sir batek egindakoa. Istorioa Corrubedo herrixkan hasten... [+]


Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


2024-05-15 | Cira Crespo
Hizkuntza gutxiagotuetako hiztunen begiradatik
Euskararen konplizeak Gasteizen

Erreportaje honetako protagonistak Gasteizen bizi dira eta hizkuntza gutxiagotuetan hitz egiten dute: amazigeraz, galegoz, mirpuriz eta guaranieraz, hurrenez hurren. Soumia Berkani Ben Yahia, Toni Cid Armanda, Altaf Hussain, eta Sonia eta Delcy Godoy Bizzozzero dira. Euskal... [+]


Materialismo histerikoa
Biharamunik ez

Matutek twitterren idatzi zuen Galiziako hauteskunde kanpainan Feijóok egindako adierazpen batzuen harira: “jende honek ezin du irabazi”. Eta irabazi dute. BNG igo da asko, diote denek. TVEn esan dute alderdi nazionalistek ez dutela zertan txarrak izan... [+]


Beste ‘Prestige’ bat Galiziako kostaldean? Plastikozko milioika bolatxok marea zuria eragin dute

Duela hainbat astetatik etengabe ari dira azaltzen plastikozko bolatxoak Galiziako Rias Baixaseko hondartza eta arroketan. Kargamentua abenduaren 13an galdu zuen itsasontzi batek Portugalen eta geroztik kostaldeko naturguneei ere eragiten ari da. Ekologista taldeek salatu dute... [+]


Zesarea programatuetan lagunduta sartu ahal izatea lortu dute Galizian

Ama talde baten borrokari esker, zesarea programatuetan emakumeak bakardadean ez erditzea eta bikotekideak edo konfiantzazko pertsona batek lagundu ahal izatea lortu dute Galizian. Euskal Herrian ere, laguntzailearekin erditu ahal izatea eskatzen du ahots ugarik.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


2023-01-20 | Gedar
Galiziako CCOOko langileek grebara jo dute, euren sindikatuaren aurka

"Sindikatuak enpresa zekenenak bezalaxe jokatzen du", salatu dute beharginek. 2014tik izoztuta duten hitzamen kolektiboa eguneratzea eta soldata-igoerak eskatzen dituzte.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
“Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean”

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Galizieraren defentsan milaka pertsona atera dira kalera Galizierazko Letren Egunean

Galizieraren defentsarako eta erabilera bultzatzeko mobilizazioak arrakastatsuak izan direla adierazi du Queremos Galego plataformak, eta Galiziako Xuntari hizkuntzarekiko konpromiso gehiago izatea eskatu dio.


Mastodon.gal jaio da, galizierazko Mastodon komunitatea

Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. Gaurtik... [+]


2022-05-05 | Reyes Ilintxeta
Bibiana Candia, gazte esklaboen ahotsa
“Emigrazioa esperientzia erradikala izan da eta da, migratzaileak ez dakielako inoiz itzuliko ote den”

Azucre liburuak 1.700 gazteren istorioa kontatzen du. 1853an, Galizia utzi eta Kubara bidaia latza egin zuten hango kanabera-azukre plantazioetan lana eta etorkizun oparoagoa aurkituko zituztelakoan. Errealitatea oso bestelakoa izan zen ordea: Urbano Feijóo de Sotomayor... [+]


Eguneraketa berriak daude