Μνάσεσθαί τινά φαμι καὶ ὕστερον ἄμμεων.
Norbait, uste dut, oroituko da etorkizunean gutaz.
Safo (-630; -570)
Maite Idirin pausatu da, joan den urtarrilaren 20an. Itzal handiko anderea ez nuen ezagutu, baina haren ibilbidea gogoratzean, kantagintza herrikoitik musika klasikora, 1979an sortu zuen Ahizpatasuna kantua berriz entzutean, Jokin Apalategi Begiristain eta Paulo Iztueta Armendarizek Maite Idirin, herrigintzan kantuz liburua berriz irakurtzean (UEU, 2023), hausnartzen aritu naiz, azken egun hauetan.
Nihaurk ez dut ahizparik, baina ahizpatasuna hitzak berehala sustatzen du, ene baitan, familiako argazki bat, bestalde ezaguna dena, Baionako Euskal Museoan begiratua delako, legenda honekin: “Eskuz eginiko xistera fabrikazioa Azkainen. Lakarra familia”. Ikus daitezke aitama xaharrak erdian eta sei alaba inguruan –emazteak, jadanik–, aurpegia gogor, zume lanetan. Potreta hori ikusgai da Lapurdiko erakustoki nagusian eta dokumentu frankotan, baita Euskal Herriari buruzko fotografia liburu ederretan ere, pilota jokoaren bilakaera irudikatzeko. Bizkitartean, etxean, argazki hori erakusten zigularik, amatxi Klarak bestelako iruzkina eskaintzen zigun: “Begira: hementxe daude gure amatxi Arrosa eta bere ahizpak. Neska horiek guztiek boz xoragarria zuten. Operan kantatzera joateko proposamena ukan zuten, baina etxean egon ziren, xisterak txirikordatzen”. Argazki mutu hori ez dut sekula lotu pilotaren historiarekin, sekula ez euskal kirol tradizionalaren modernizazioarekin, han eta hemen agertzen den gisara, baizik ahizpa arteko kantu zaletasun miresgarriarekin, eta kantagintza lirikoan loratzeko garaiko traba sozialekin. “Gizaldiz lotuak gaitun”, dio Maite Idirinek.
Emazteek, batak bestea sustengatuz, esparru guztietan ereindako zorion haziak zoin diren luzaz zerrenda genitzake
Ahizpatasunak oroitarazten dit ere bai Saforen poesia. Ezaguna da Lesbos uhartean bizi zen Safok goraipatu duela emakume arteko maitasuna, baina ez da ahantzi behar izan zela ere, musika klasikoan, lehen emazte konposatzailea, adituen arabera. K.a. VI. mendean, emazteen arteko elkartasuna batu zuen goi-mailako lirikarekin. “Hara non kantatuko dudan ederki, ene maitale andereei plazer egiteko”, dio Safok.
“Irauliko bai dinagu, / gizonaren ortua”, erraten du Ahizpatasuna kantuak, emazteek haizu dutela gizonezkoen eremuetan sartzeko eta berdintasunez aritzeko. Ez ote zigun hori adierazi, joan den urriaren 15eko ARGIAn, Leire Artola Arinek Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak erreportajean, landa eremuko emakumeen nazioarteko egunaren kari? “Bizitzaren zaintza” dute helburu emazte laborariek, dio Ana de La Mazak artikuluan. “Landatuko bai dinagu / biziaren mezua”, Maite Idirinek. Zentzu literalean ez ezik, metaforikoan ere balio dute baieztapen horiek: emazteek, batak bestea sustengatuz, esparru guztietan ereindako zorion haziak zoin diren luzaz zerrenda genitzake.
Ahizpatasuna etenik gabeko elkartasuna da, denboraren, espazioaren eta klase sozialen arteko mugetatik at. “Emakume, ahizpatasunaren haizea dun, / etxetik irten hadi, bere gutuna entzun”, du otoizten Maite Idirinek: ahizpak dira lira lagun ari zen antzinateko olerkaria, XIX. mendeko erresiñola langilea, abeslari garaikidea eta etorkizuneko nekazaria; ahizpak, andere xaharra eta neskatxa gaztea; ahizpak, eskulanean kantuz ari den herritar xumea, eta gela ospetsua ahotsez betetzen duen musikari profesionala; hitzak, bihotzak eta gorputzak bizirik iraunarazten dituztelako.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]