A-uuuuu...


2024ko otsailaren 08an

ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Susa, 2023

------------------------------------------------------------

Aldran ibiltzen dira otsoak eta ulua dute, tartean, taldea deitzeko manera. Harkaitz Canok (Lasarte-Oria, 1975) berriki argitaratu duen ulu egiteko bolondres bila (Susa, 2023) ere ulu da bere horretan, irakurlea eta lerrook biltzen dituzten nolabaiteko gu guztiak deitzen dituena, eta inor gutxi utziko duena bere horretan epel.

“Eskerrak  / inork / ez dien / poetei / kasurik / egiten”. Liburuaren kontrazala asmo-adierazpen argia da, egotzi dakizkiokeen ardurez nolabait libratzeko neurria edo hartutako lizentzien aitortza. Pozaren erdia (Susa, 2022) soneto bilduma argitaratu eta urtebetera, orduan idazketari ezarritako forma eta neurriei itzuri egin eta, Canok berak aitortu legez, poesiaren mugak arakatu ditu poesia zer den auzitan jartzeko edo, bederen, galdegiteko. Zerrenda eta errepikak, berariazko akatsak, behetik gorako olerkiak, hitzik erabili gabe ondutakoak, baztertutako asmoak betetzen dituztenak, hutsunedunak eta enter botoiari sakatu gabe idatzitakoak kausi genitzake bertan, besteak beste.

Lau ataletan banatuta daude liburua osatzen duten 43 poemak. Erretratuak dira National Portrait Gallery atalean nagusi, plano ugaritara egokitutakoak. Jendartea eta egungo bizimodua aztertzeko balio dutenez gain, deigarri dira idazletza eta egiletza hizpide dituztenak: umorea eta ironia kutsu zorrotza hausnarketarako gonbita dira. Otoitzen Liburua atalean atentzioa ematen du, aipatu aniztasun formalari jarraiki, testu batzuen eta bestetzuen arteko elkarrizketak: nabarmentzekoak dira gurean ereserki bilakaturiko txoria hizpide dutenak. Izenburuak berak iragarri legez, Zerrenden Liburua atalak zerrendak dakartza oro har, Ecori keinuka dioskun legez “gure ustezko zentzuak ontzat / ematen duen oro / kinkan / jartzeko gosez” ondutakoak. Azkenik, Klarion Laborategia (1) poema luze bakarrak osatzen duen atala da, zeinak hainbat autoreren esanak eta “bigarren eskuko hausnarketak” bilbatuz lehen mailakoak ere badakarzkigun.

Enbido dira orriok norbaitek eduki zain: erronka edo proposamen; ulua, finean, uluaren zain. Aski ezagun dugu metaliteratura, baina poesiaz hausnartzeko poesia egitea baino modu hoberik ba ote?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude