Kaseteak

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iaz Braham bat ezagutu nuen Delhin. Harritu ninduen garagardoa maite zuela eta gaztelaniaz bazekiela. Nire adintsuko zela esango nuke, baina makil baten laguntzaz ibiltzen zen, poliki. Ea zergatik zekien gaztelaniaz, galdetu nion, eta berak umetan Julio Iglesiasen kaseteak entzuten zituelako ikasi zuela esan zidan. Hasieran gauza erraza izan zela gaztelaniaz ikastea. Hasieran hizkuntza guztiak dira errazak ikasten. Musikak noraino eraman gaitzakeen pentsatu nuen hotelerako bidean. Eta burutara etorri zitzaidan mutil gazte kolonbiar bat, Berri Txarraken T-shirt-arekin etorri zitzaidana euskara ikasteko dirulaguntza eskatzera. Aspertuko zela pentsatu nuen, ikaskideak erretiratuak zeudelako guztiak, eta ez zutelako jakingo Berri Txarraken kanta bakar bat ere. Baina udan ikusi nuen, jubilatuekin, garagardo bat hartzen. Pozik zegoela ematen zuen. Eta jarraitzen du euskara ikasten. Pasadizoak burutara etorri zaizkit Jurgi Ekizaren elkarrizketa bat irakurri dudanean: “Negu Gorriak taldea da musikari eta euskal musikari bilakatzeko gogoa piztu zidan proiektua.” Eta ikastolako autobusean txoferrari ematen genizkion Negu Gorriaken kaseteak non ote ditudan pentsatzen jarri naiz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-10 | Roser Espelt Alba
Industria-politikaren egia deserosoa

Mundu mailako ekonomiak gorakada nabarmena izan zuen COVID-19aren ostean. Orain, baina, gorakada hori agortze-fase batera heldu den zantzuak agerikoak dira, krisi klimatikoak nabarmen baldintzatuta: munduko potentzia nagusien ekonomiaren hazkunde-tasa murrizten ari da,... [+]


2024-07-10 | Castillo Suárez
Jogurtak ordainetan

Nire lehendabiziko poema liburua argitaratu nuenean errezitaldi bat ematea eskaini zidaten unibertsitate batean. Musikariak dirutan kobratu zuen eta niri Jorge Oteizari buruzko liburu bat eman zidaten, hartu ez nuena, baneukalako etxean. Horixe izan zen onartu ditudan eskaera... [+]


2024-07-10 | Sukar Horia
Ingreso altuko eremua

Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]


2024-07-10 | Bea Salaberri
Zer egin nahi duzu geroan?

Badirudi hamasei urteko semea buruhauste handirik gabe ari zaigula batxilergoaren ondotik jarraituko duen bideari buruzko gogoetak egiten. Batean, batxilergoko gai berezien hautaketari buruz hitz egiten digu, bestean, egin beharko dituen pausu administratiboei buruz, galderarik... [+]


Lan merkatuaren oreka liberala

Kapitalismoan lana salgai bat da, beraz, ohiko ekonomialarien pentsamoldea jarraituz, eskaintza eta eskariaren arteko orekak bai prezioa, bai kantitatea erregulatu beharko lituzke. Agerikoa denez, hori ez da errealitatean betetzen. Emango balitz, lan harremanak leherraraziko... [+]


Materialismo histerikoa
Eutsi beldurrei

Zutabe hau idazteari uko egin behar nioke, baina berandu da. Hauteskundeak izan dira Frantzian. Non dago Frantzia? Bai, hemen goian, iparraldean; baina, munduan, ez dakit oraintxe non dagoen Frantzia, noren zer den. Eta ez dakit noiztik begiratzen diodan ia soilik... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude