LABek Osakidetzako kontratuen zatikatze irregularra detektatu du. 381 kontratu txiki aurkitu ditu 2022an, zortzi milioi euro baino gehixeagokoak. Herri Kontuen Euskal Epaitegiari prozeduraren berri emango dio.
Osakidetzak 2022an egindako kontratu txikien esleipen prozedurak aztertu eta hortik ondorio garbia atera du LAB sindikatuak: zortzi milioi euro esleitu dituzte “legez kanpoko kontratazio prozedura” bidez. “Praktika orokortua” izan dela adierazi du LABeko koordinatzaile orokor Garbiñe Aranburuk, Araba, Gipuzkoa zein Bizkaiko ESIetan atzeman baitituzte kasuak, eta ESIrik “zipriztinduenak”, Arabako ESIa eta Gurutzetako Ospitalea direla azpimarratu du. Orotara, iruzur eginez zatikatutako 381 kontratu txiki aurkitu dituzte.
Zatikatzea, kontrol publikoa saihesteko bide
Kontratu publikoen legeak jasotzen duenez, obra esleipenak zatitzea ez da legala, eta LABek azterturiko kasuetan, gainera, obrak zatitzeko arrazoi ekonomiko, organizatibo edo teknikorik ez dago: “Arrazoi bakarra da enpresa batzuk saritzea; gainera, egiteko modu horrek kontrol publikoa saihestea dakar, opakua da, eta honelako lanak esleitzerakoan beharrezkoak diren publizitate baldintzak saihesten ditu”. Egoera benetan “larria” dela kritikatu du sindikatuko arduradun Aranburuk.
Sindikatuaren esanetan, jazotakoa ez da kudeaketan gertatu den hutsunea, erabaki politikoa baizik, eta gogor kritikatu du EAJren “eredu neoliberal eta bezerokerian oinarritua”. Azpimarratu du neoliberala dela “osasun sistema publikoa ahuldu” eta “pribatua indartzea” duelako helburutzat. Eta, aldiz, bezerokerian oinarritua, “alderdiaren inguruko enpresak saritzen direlako”.
Urkullu lehendakariari eta Sagardui osasun sailburuari zuzendu zaie Aranburu: “Agortu zaie denbora. Alferrik saiatuko dira gertatzen ari denaren ardura langileen eta sindikatuon higadura estrategia bati egozten”.
Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du.
Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.
Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.
Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Larrialdietan bukatu ohi duena ez da 20 kilometroko lasterketa egiteko prestatuta ez dagoelako; alderantziz, kirola egitera ohituta dauden 25-35 urteko gizonak dira gehiengoa, marka egin nahian topera joateagatik. Hala ziurtatu digu Donostiako ospitaleko mediku batek... [+]
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]