Hautatua den bakardadearen testigu: ‘solitude’

  • Literatura: bakardadearen ispilu eta bakardaderako sostengu artikuluan, hautatua ez den bakardadea literaturak nola erakusten duen eta nola sostengatzen duen ikusi genuen. Literatura: komunitatearen sostengu artikuluan, berriz,  bakardadea transformatzeko komunitateak duen balioaz hitz egiten duten hainbat libururen adibideak ekarri genituen.  Hirugarren honetan, eta printzipioz gaiarekin amaitzeko asmotan, hautatua den bakardadeaz hitz egiten diguten hainbat liburu ekarri nahi nituzke orriotara.

Pixabay
Pixabay

Bakardadearen gaiari buruzko ikerketa pertsonala duela urte pare bat hasi nuen, jendez inguratuta egon arren bakardade-sentimenduak erraiak hartu zizkidanean. Egoera maneiatzeko zaila izan zen: beldurra, maitatua ez sentitzea, edo duda etengabea gisako emozio deserosoak. Sentsazio hori apaldu zenean soilik ahal izan nuen abiatu gaiari buruzko ikerketa. Ordutik, bakardadea gai gisa lantzen duten materialak irakurtzen jarraitu dut, eta ARGIAn bakardadeari buruz idatzi nituen bi artikuluak desberdinak lirateke orain.

Begirada hori aldatu duen liburuetako bat da ondorengo hau: Emily Whiten The empty room. A memoir (Gela hutsa. Memoria bat). Oinarrizko liburua dela esango nuke, autobiografia eta saiakeraren artean dagoen materiala. Bakardadea sentitzen duen autoreak gertatzen zaionari hitzak eta hausnarketa jartzen dizkio bere esperientziatik abiatu eta irakurgaietatik ateratako ondorioekin txirikordatuta. Kontaketa pertsonala beste pertsona batzuen testigantzekin eta irakurketa soziologikoarekin tartekatzen du eta, aldi berean, gaiari buruzko datuak eta teoriak, ikerketen aurrerapenak eta ondorioak aurkituko ditugu. Liburua koktel horren emaitza da.

Bakardadearen gaira filosofiatik gerturatzen den De lege Hemel (Zeru hutsa. Bakardadearen filosofia bat), Marjan Bouwmeesterren liburua, oso bestelakoa da; trinkoa da eta beste erreferentzia mota bat erabiltzen du. Ez da modu hain arinean irakurtzen, baina abiatu nuen ikerketa hori ontzeko pistaren bat eman dit. Liburuaren hasieran apunte interesgarri hau egiten du: ingelesak bakardadea izendatzeko egiten duen bereizketa bat aipatzen du, solitude eta loneliness. Horrela dio 20. orrian: “Paul Tillich filosofoaren hitzetan solitude hitzak bakarrik egotearen loria adierazten du, eta loneliness-ek, aldiz, bakarrik egotearen mina”.

Bakarrik egotearen loria
Orain arte loneliness izan dugu hizpide artikuluotan. Baina solitude-ri buruz ere hitz egingo dugu,  baita hautatzen den bakardadeaz ere. Denok erraz errekonozituko dugun pertsonaia literario batekin hasiko naiz gaurkoan. Ea nor den asmatzen duzuen: lotsagabea da, kaotikoa, irudimentsua eta ausarta. Inkonformista, errebeldea eta lagunen laguna. Urrezko txanpon ugari ditu eta ekonomikoki independentea da. Indar izugarria du eta animalia biren konpainian bizi da, tximuaren eta zaldiaren konpainian, eta ez du gurasorik. Pekaz betetako aurpegia du, ilegorria da eta koloretako jantziak erabiltzen ditu. Jakina, Pipi Galtzaluze ezagunari buruz ari naiz.

Hautatua ez den arren, eta bereziki aitaren faltari buruz malenkoniaz hitz egiten badu ere, bakardadea solitude da berarentzat: loriatsua, eta emozioz eta aukeraz betea. Esango didazue lagunak badituela, eta animaliek konpainia ederra egiten diotela. Eta, bai, horrela da. Baina Pipi bere bakardadeaz kontziente da, eta bere bizimodua egiteko erabiltzen du. Horregatik da gai, hain zuzen ere, besteek espero ez duten hori izateko, desberdina eta boteretsua.

Hari horri tiraka datoz hurrengo bi liburuak: Antxine Mendizabalen Emakume burugabea eta Miren Agur Meaberen Begiak zerumugan. Lehenengoaz zehatzago idatzi nuen ARGIAren 2700. aleko liburu kritikan, baina poesia eta ilustrazioa nahasten dituen liburu horretako protagonista barne bidaia batean murgiltzen da. Bakarrik egiten du bidaia, bere barruarekin konektatzeko, eta horrela inposizio sozialetatik urrun eraiki ahal izateko bere nortasuna. Protagonistarentzat bakardadea hautua da, eta beteta sentitzeko behar duen espazioa eta denbora eskaintzen dizkio honek.

Bigarrenari buruz, zer esan. Miren Agur Meabek idatzi eta Ane Pikazak ilustratutako liburua altxorra da. Kasu honetan ere poesia eta irudia nahasten dira, irakurketa sentsorial oso bat eskainita. Pertsonaia bakarra ezagutuko dugu: protagonista. Ezaguna duen egoera batetik ezezaguna duen errealitate batera abiatzen da pertsonaia, eta nahitanahiez eman beharko ditu hainbat urrats; bakarrik, gainera. Hasierako pasarteak ilunagoak badira ere argitasun bila egindako bide baten kontakizuna da. Hizkuntzaren erabilera miresgarria egiten du Meabek, eta hitz jolasekin, poemen tonuekin edo hitzen hautuak modu intuitiboan erakusten digu zerumugarako bidea. Pikazaren irudiek ere koloreekin eta sinbologiarekin eskaintzen digute barne mapa. Bakardadea, barruan bilatzeko aitzakia paregabea da liburu honetan.

Hainbat aipu hausnartzeko
Bakardadea hautatu eta beharrezkotzat jotzen duen norbaiten hitzak aurkituko ditugu May Sartonen Journal of a solitude (Bakardade baten egunerokoa) liburuan. Honela dio hasierak: “Hemen hasiko naiz. Euria ari du. Leihotik astigarra ikusten dut, orrietako batzuk horitu egin dira, eta Punch, loroa, bakarrik hitz egiten entzuten dut. Euria, berriz, leun-leun leihoan pilatzen. Aspaldian lehen aldiz, bakarrik nago hemen, bizitza 'errealari' ekiteko. Harrigarria da hori: ez lagunak, ezta maitasun sutsuak ere, ez dira nire bizitza erreala, gertatzen ari dena edo gertatu dena arakatzeko denborarik ez baldin badut. Bizitza oso lehorra izango litzateke, elikatzen eta erotzen gaituzten etenaldi horiek gabe, baina hemen bakarrik nagoenean soilik naiz osotasunean bizitza dastatzeko gai, eta etxeak eta biok lehengo elkarrizketak hasten ditugu”.

Garbi erakusten du autoreak bakardadeak osatzen duela bere bizitza. Bakartzeak bere bizitzari zentzua emateko denbora eta espazioa ematen dio, barne gatazkak begiratu eta hausnartzeko aukera, bere buruarekin egoteko parada.

Bakardadeari buruzko artikulu sorta pentsatu nuenean argi izan nuen hau izango zela azkena. Lehenengo bakardadeak eta indibidualismoak dituen alde mingarriak erakusteko beharra sentitu nuen, naif izatetik urrundu nahian edo. Eta bakardadearekin lotutako nire esperientzian gertatutako ordena jarraitzeak zentzua zuelako niretzat. Bakardade hautatuak eta solitude deitu diogun bakardadeari lekua egin nahi izan nion, ordea. Ikusi bezala, literaturak esperientzia hori ere jasotzen duelako eta bakardadeaz gozatzea ederra izan daitekeelako bide honetan ikasi dudanagatik.

Urtarrilaren 4ko Berria egunkarian Maixa Utrera Puellesek hainbat adituren iritzi eta begirada jaso zituen. Bakardadea idealizatzeak dituen arriskuak aipatzen dute adituek. Baina gure burua ezagutu eta aldaketak egiteko praktika beharrezkoa dela ere esaten dute: “Introspekzioan eta niaren bilaketan jarri du arreta Aritzetak: ‘Bakarrik egoten ikasi nahi baduzu, barruan dituzun altxor eta iluntasunak identifikatu eta maitatu behar dituzu. Eta, paradoxikoki, besteekin egoteko eta zoriontsu izateko duzun gaitasuna handitu egingo da’”.

Hasi bedi, beraz, 2024a konpainia ederrean: besteenean, edo geure buruarenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
2024-12-30 | Behe Banda
Barra warroak |
Urte berriari

Begi bistaz zentzugabea dirudien eztabaida batekin hasten da zutabea: 2024 gure literatur ale horietako bat balitz, nola deituko zeniokete?

Erantzunik topa ezean, ordu erdi ematea aurtengo bizipenei begira; Instagrameko artxibatuetan sartu lehenik, eta Twiterrera pasa horiek... [+]


2024-12-23 | Behe Banda
Barra warroak
Asko maite zaituztet, baina...

Ez dut maite aterkia partekatzen ez dakien jendea. Ez dut maite azkarregi ibiltzen den jendea, ni ez naizenean; ez eta polikiegi ibiltzen dena ere (tira, horiek pixka bat bai, baina pixka bat bakarrik). Ez dut maite autobusean pasilloaren aldeko eserlekuan esertzen den jendea... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Paula Estevez
“Irudia alboratuta geratu da beti Euskal Herrian”

Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Etorkizun bizigarriei buruzko literatura lehiaketaren sari banaketa eginen du ostiralean Sukar Horiak

Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


2024-12-05 | Leire Ibar
Durangoko Azokak ateak ireki ditu, ikasleen bisitarekin

Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]


2024-12-04 | Aitor Aspuru Saez
Craig Thompson
“Trumpen hautaketak eragin zuen trauma kolektiboaz badago osagai bat komikian”

Craig Thompson kultuzko eleberri grafikoen egile estatubatuarra Europan izan da bere azken lana aurkezten, Raíces de ginseng (Astiberri, 2024). Bilbon bi aurkezpen egin ditu eta artista atsegina, hurbila eta azkarra dela erakutsi du –euskaraz “mila... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


“Konplexutasuna agertzeko lekua da literatura, ez lezioak ematekoa”

Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Eguneraketa berriak daude