EAEn ez dakit. Nafarroan bat etorri ohi dira izena eta izana. Erran nahi baita, grazia euskarazkoa duen gaztearekin euskaraz egin ahal izateko zenbaki franko ditugu estres linguistikoaren loterian. Gisa berean, euskal izena duen heldua gutienez ere euskaltzale gertatzeko aukerak biderkatzen dizkigu zoriak. Erlazioa ez da, dena dela, matematikoa.
Xuriñe Peñas Eguesibarko alkatea aski famatu da azken asteetan bere udalaren osoko bilkura batean egindako adierazpenengatik. Zehatz-mehatz, euskarazko ekitaldiak erdaldunendako “diskriminatzailetzat” jo ditu emakume horrek, Iruñea ondoko udalerri horretako zinegotzi guztien aitzinean. Minutu bat lehenago, euskaraz badakiela adierazia zuen politikariak.
Isil-misilka baizik ez ditugu aipatzen, baina ikasketak euskara gorrotatzen bukatzen dituzten ikasleen kasuak ez dira hain bakanak
Ez dut Peñas andrea ezagutzen. Hortaz, baieztapen hori ezeztatzeko daturik ez dut. Nolanahi ere, ez dago hain garbi horrek –euskaraz badakielakoak– zehazki zer erran nahi duen. Ezagutza delakoaren barnean zein kasuistika zabala dagoen –kasik hutsetik abantzu infinituraino– kostata barneratu du gure soziolinguistikak. Jakitate kontu lausoak alde batera utzirik, adierazgarriagoa litzaiguke Xuriñe Peñasek euskararekin zer harreman (izan) duen argitzea. Asmamena sobera bihurrikatu gabe irudika dezakegu aita-ama duela lau hamarkada nola edo hala euskaltzale batzuei zor diela izena, baita, imajinatzen segituta, euskarari loturiko irakaskuntza ere. D ereduak noraino euskaldundu zuen susmatu baizik ez dugu egiten ahal; halaber, noraino euskaltzaletu zuen. Isil-misilka baizik ez ditugu aipatzen, baina ikasketak euskara gorrotatzen bukatzen dituzten ikasleen kasuak ez dira hain bakanak, ez Foru Komunitatean ezta Foru Komunitatetik kanpo ere, eta Xuriñerenean hala izan ez balitz ere, milaka dira Euskal Herri osoan euskararen azken igurtzia azken eskola egunarekin jasotzen duten haurrak. Hortik goitikoak aurreikusgarriak dira: lagunarte erdaldun eta erdaltzalea euskararik gabeko inguru profesionalean. Nahi baino ohikoagoko istorioa.
Ez ditugu denak gureganatzen, ezta gureganatzen ditugun guztiak atxikitzen ere. Berria egunkariak azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak aztertu berri ditu lurraldez lurralde. Nafarroari dagokionez, datu batek atentzioa eman zion kazetariari: gazteak adin talderik euskaldunena izanda, euskararekiko atxikimendu tikiena duena ere bada. Zehatz-mehatz, 16-24 urte artekoen multzoan, %28k egiten dute ongi euskaraz, baina %27,2 baizik ez daude euskara sustatzearen alde. Euskaraz pattalago dabiltzanen edo batere egiten ez dutenen artean euskaltzaleren bat –bat bederen!– izanen dela uste izanik, garbiago antzematen zaio euskarak eta euskaltzaletasunak gure begi parean pairatzen dituzten ihesen tamainari.
Partida zaila dugu hemen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]
Errepikatu nirekin: Sara Millerey. Ez dezagun ahaztu bere izena. Transfeminizidioaren biktima da Millerey: gorrototzaile transmisogino batek torturatu zuen, besoak moztu zizkion eta bizirik bota zuen ibaiertz batera. Bi orduko agoniaren ondoren hil zen.
Errazagoa da J.K... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]
Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]
Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]
Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]