Willis Drummonden agur besta
Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian
Noiz: Urtarrilaren 5ean
Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.
------------------------------------------------
... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina jada ez. Pausa luze baten aurreko despedida besta egin zuten Donostian, urtarrilaren 5ean, bostehun lagunez beteriko Intxaurrondoko kultur etxean. Ez da dudarik Willis Drummondek eskaintzen duen maila eta energia inork gutxik emateko ahalmena duela, eta hori bistan geratu da agurreko kontzertuan, paretetatik igotzen jarri baikintuzten publikoan ginen zortedunok. Zortea edo, bizkor ibiltzearen saria; bi hilabete lehenago agortuak ziren sarrera guztiak, artean esan gabe zela azken kontzertua izango zutela.
Ez ziren Durangoko Azokan egon, eta horren ostean eman zuten oholtzak utziko zituztenaren berri. Urteotan jarduteko izan duten moduaren adierazle, nabarmenkerietan erori gabe. Azken kontzertu honen egunean, Berria egunkariko Leire Casamajou kazetariari, bestarako izango zuten plana iragartzen zion moduan, gogoetarako adierazpen batzuk ere egin zizkion Jurgi Ekizak. Gaurko egunean gehien handitzen diren taldeek marketina eta enpresagintza menperatzen dutela zioen, eta zaila duela handitzea "enpresa espiritu" hori ez duenak. Mugatuak ikusten zituzten beren buruak. Baina muga horien barnean bat egiten du jende askok. Intxaurrondon, kasu. Gaitasun analogikoak gailentzen dira Willis Drummonden kontzertuan: indarra, publikoarekiko duten gertutasuna, energia, poza transmititzeko abilezia, plazera... Gauza sinple bezain autentikoak distortsioen munduan. Areto-sarreran, ez beti, merch-a: bi kamiseta sinple baino ez, zuria eta beltza, orain likidazioan gainera. Haien lekuan aspaldi hasiko ziren batzuk umeen body-ak, tazak, jertseak eta abarrak egiten, eta musikaren irudia bideo bihurtzen. Edo azken kontzertua dela esan, foku guztiak hamaika hilabetez bereganatu, sold out-ak saldoka egin. Willisen formetan kabitzen ez diren erabakiak, alegia.
Dena idaztekoa omen da... Bada, Willisek idatzi du zeozer euskal musikan. Hemeretzi urteko ibilian bederatzi disko kaleratu dituzte baionarrek. Bi urteko epean lehen biak, eta, gailurra jotzeko, A ala B kateatu zuten urtebetera, disko demasa. Aurretik ere eginak zituzten kantu tumatxak, Intxaurrondoko publikoaren estimukoak, Noiz da gero? edota zenbait kuadrillaren ereserki Ur gainean. Gero, Anai kanturako Karlos Osinaga Txap gonbidatzeak eragiten duen emozioa... Jendea jauzika jartzeko ez da motibo gehiagorik behar. “Eman dena, azken kantuak dira, gero ez damutu”, esan zuen Xan baxujoleak. Egin zion kasu jendeak. Mugikorrak, gaurko egunerako, apenas ikusi ziren aretoan.
“Aberatsa izan nahi nuen / baina ez naiz izango”, zioten bigarren diskoa zabaltzeko kantuan. Aberastasuna dirutan neurtuko bagenu, arrazoi. Bilatu, baina, bestelako formetan. Eta egin topa bizitzaren alde, Intxaurrondon egin genuen bezala, Willisen aurrezkien kontura, txupito bana hartuta.
Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.
---------------------------------------------------------
Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]