Willendorf (Austria), 1908. Wachau bailarako aztarnategi batean, Josef Szombathy arkeologoak emakumezko baten estatua antropomorfo txiki bat aurkitu zuen, 11 cm ingurukoa, harrian zizelkatua eta okre gorriz tindatua.
Orduz geroztik, Paleolitoko venusik ezagunena da, eta kanpotik behin eta berriro aztertu dute. Hala ere, oso gutxi dakigu bere jatorriaz, egiteko erabili zuten metodoaz edo esanahiaz. Horregatik, amaitu berri den urtean, Vienako Unibertsitateko eta hiri bereko Historia Naturaleko Museoko ikerlariek barrutik aztertu dute, metodo berritzailea erabiliz: mikrotomografia konputerizatua.
Venusa nagusiki oolita izeneko arrokaz egina dago, eta ikerlariek ateratako lehenengo ondorioa izan da barrualdea ez duela batere uniformea, oolita horrek jatorri anitzeko arrokak dituela eta sedimentuak hainbat tamaina eta dentsitateetakoak direla. Gainera, limonitazko sei ale handiago ere identifikatu dituzte, venusak azalean dituen zuloak azalduko lituzketenak. “Limonita gogorrek ziurrenik eztanda egin zuten artista eskulturatxoa zizelkatzen ari zela eta, itxuraz, zuloetako bat aprobetxatu zuen emakumearen zilborra egiteko”, ikerlarien ustez. Egileak erabaki egokia hartu zuen xehetasun horretarako eta, oro har, materiala aukeratzeko. Paleolitoko venusak hezurrez edo boliz eginak egon ohi dira, baina Willendorfekoaren egileak oolita zati oso porotsua erabili zuen, lantzeko askoz errazagoa.
Egileak erabaki egokia hartu zuen xehetasun horretarako eta, oro har, materiala aukeratzeko. Paleolitoko venusak hezurrez edo boliz eginak egon ohi dira, baina Willendorfekoaren egileak oolita zati oso porotsua erabili zuen, lantzeko askoz errazagoa
Ukraina ala Italia?
Ikerlan berriak, nagusiki, piezaren jatorriari buruzko informazioa ekarri du. Venusaren harriaren aleak hainbat jatorriko milaka laginekin alderatuta, lehen ere jakina zena baieztatu zuten: harri hori ez dela Willendorf ingurukoa. Alderaketa prozesuan bi lagin hurbildu ziren materialaren ezaugarrietara. Jatorri posible horietako bat Ukraina ekialdea da, Willendorfetik 1.600 km ingurura. Errusia hegoaldean Austriakoaren antzekoak diren hainbat venus aurkitu dira, berriagoak diren arren, eta horrek hipotesi hori indartzen du.
Hala ere, hipotesi nagusia bigarren aukera da: eskulturak –edo materialak behintzat– Italia iparraldean du jatorria, Gardako lakuaren inguruan. Puntu hori askoz gertuago dago Austriatik Ukrainakoa baino, baina tartean Alpeak gainditu behar izan zituzten. Aukeretako bat Alpeak inguratu eta Panoniako lautadan zehar Austriara iristea litzateke; bide hau beste ikerlari batzuek deskribatu zuten duela urte batzuk, simulazioak erabilita.
Gardatik Willendorfera iristeko bide laburrena Alpeak zeharkatzea da, baina adituek uste dute oso zaila izango zela duela 30.000 urte glaziarrek estalitako mendilerroa onik gainditzea. Baina bada beste bide laburrago bat, 730 km-koa, Adigio, Eno eta Danubio ibaien haranetatik igarotzen dena. Bidearen zatirik handiena 1.000 metroko altueratik behera egin daiteke eta soilik 35 km tartea dago hortik gora. Adituen ustez, bide hori egitea posible litzateke.
Hipotesiak hipotesi, jatorritik Willendorferako bidea ez zuten segidan egingo; ziurrenik, piezak hainbat belaunaldi behar izan zituen aurkitu zuten puntura iristeko. Gravette aldiko gizakiek kokaleku egokiak bilatzen zituzten etengabe. Klima aldatzen zenean, harrapakinak urritzen zirenean… beste toki batera joaten ziren, gehienetan ibaien ibilgua aprobetxatuz.
Oraindik ere oso gutxi dakigu Willendorfeko venusari buruz, baina pixka bat gehiago dakigu duela 30.000 urteko gizakien mugikortasunari buruz.
1891n nekazari batek Gwion estiloko hainbat labar pintura aurkitu zituen Kimberlyn (Australia).
Font Major kobazuloa (Tarragona, Katalunia) 1853an aurkitu zuten eta urte asko dira bertan arkeologoak lanean ari direla.
Izturitze duela 21.000-29.000 urte. Gravettiar aroan Izturitzeko kobazuloan bizi ziren gizakiek suharrizko tresna asko utzi zituzten.
Deba (Gipuzkoa), 1969ko ekainaren 1a. Zestoako mugan, Izarraitzen magalean, kobazulo baten sarrera aurkitu zuten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik.
El Nefud basamortuan (Saudi Arabia) , Al Wusta izeneko aztarnategian, Homo Sapiens espeziearen hatz fosilizatu bat aurkitu dute eta, uranio serieen bidez, Max Planck Giza Historiaren Zientzia Institutuak 88.000 urtetan datatu du.
Bizkaiko Aldundiaren esanetan duela 14.000 urteko grabatu multzoak "kalitate tekniko argia" du eta berezia da irudiak "oso argi" ikusten direlako.
Zientzia elkartearen ustez haitzuloan historiaurreko aztarna gehiago aurkitzeko “aukera handiak” daude eta eremu osoa babestu behar da.
Orain artean ezezagunak ziren eta Nafarroan aurkitutako zaharrenak lirateke. Hori dela eta, Aranzadik leize ondoko harrobiko jarduerarekin ez jarraitzea gomendatu du.
SOS Alkerdi, Urdazubiko ondarea babesteko plataformak Berroberria, Alkerdi eta Zelaieta inguruko leize babestuetan gertatzen ari dena ezagutarazi du. Gune horretan dago gaur arte ezagutzen den Nafarroako labar arte paleolitikoaren kokaera bakarra. Haien gainean harrobi bat dago;... [+]
Asteartean aurkeztu zuen Bizkaiko Aldundiak paleolitiko 70 pintura eta grabaturen aurkikuntza. Berriatuako Udalak ez du inolako informazio edo berririk izan orain arte.
1992an Shiyan Beicun herritik hurbil, Txinako Zheijang probintzian, herritar batek Longyouko haitzuloak aurkitu zituen. Urez beterik zeuden eta horregatik naturak sorturiko leize nahiz haitzuloak zirela uste izan zen hasieran, baina urez hustu ondoren gizakiak eraikitakoak... [+]
Zergatik arkeologoak orain arte ez dira ohartu bi bisonte erraldoi begira zituztela? Lekeitioko kobazuloaren hormetan aurkituko margolanen xehetasun eta irudi gehiago dakarzkigu hona.