Bi aldiz iraun
Oihane Zuberoa Garmendia
Balea Zuria, 2023
------------------------------------------------------------------
Ontzea deritzo fruituak heldu edo umotzeari, hau da, loreetatik sortutakoak kontsumitzeko prest egon bitarte gertatzen den prozesu multzoari. Ontzea deritzo, halaber, idazlan bat osatzeari: tartean, zirriborratu, egin, desegin eta orrazteari, alegia, idazlearen gogotik testu bat sortzerainoko urrats multzoari. Ondutako poema eta fruituak dakarzkigu Oihane Zuberoa Garmendiak (Erronkari, 1993) berriki argitaratu duen Bi aldiz iraun (Balea Zuria, 2023) bildumak.
Poemak lau ataletan sailkatuta daude, eta bakoitzak fruta-arbola edo zuhaixka baten latinezko deitura zientifikoa du izenburu: Cydonia oblonga, Punica granatum, Prunus avium eta Rubus idaeus. Bestela esatearren, irasagarrondoa, mingranondoa, basagereziondoa eta mugurdiondoa dira poemak sailkatzeaz gain urtaroei eginiko erreferentzia bidez denboraren joana adierazten duten landareak. Izan ere, atal bakoitzak auzi jakinak hizpide dituen arren, denbora zein aldaketa ardatz ditu bildumak: “etxerako gordetzen den / artilezko jertse borladunean, / garbitzearen garbitzez / zartaginetik desagertzen ez diren / olio arrastoetan: / denbora neurtzeko / hamaika modu dago”.
Azpimarratzekoa da, formalki, azken atala dela besteengandik gehien bereizten dena. Hezurgabe diren mokadu bailiran, labur, hitz eta esanahi zerrenda bat ondu du erronkariarrak, liburua ixteaz gain aurretik diren poemen esangurak ere biltzen dituena.
Heriotza, desira, hizkuntzaren galera eta bestetzuei eusten die Zuberoak orriotan, oroimenaren eta ahanzturaren, edota Mnemosine eta Leteoren arteko tenkan. Ordea, poemoi ez darie oroiminak ekar dezakeen laborri edo hersturarik: orekaren aldekoa da ahots poetikoa, iraganaren arbola tarteka kimatzearen aldekoa. Horretarako, irudi ederrak ondu ditu erronkariarrak, zentzumen oro martxan jarrarazten dituztenak: esku izurtuak, zumezko saskia, puskak almibarretan eta gaztaina usainez blaitutako kaleak. Gomuta horiez gain, kultura-ondarearen eragina ere nabarmena da liburuan: oro har kultura klasikoari dagozkion erreferentziak ugariak dira, eta azalak berak ere eman dezake zer pentsatua proposatzen den oturuntzaren inguruan.
Badugu zer dastatu, beraz: irakurlearen begi eta ahosabaiarentzat gozagarri den hitzezko mazedonia da Bi aldiz iraun, gazitik gozorainokoa dena.
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]