2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

  • Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du politika austeriziden itzulerak, Wolfgang Schäuble ministro alemaniar hil berriak 2008ko krisiarekin inposatutakoaren bidetik. Beste aukera galdu bat sistema sakonean aldatzeko.

Alemaniako Finantza ministro ohia abenduaren 26an hil da. 2008ko krisiaren ondoren Europan inposaturiko austeritate politika eta murrizketen defendatzaile irmoena izan zen. Bera hil baino egun batzuk lehenago, Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzetara i
Alemaniako Finantza ministro ohia abenduaren 26an hil da. 2008ko krisiaren ondoren Europan inposaturiko austeritate politika eta murrizketen defendatzaile irmoena izan zen. Bera hil baino egun batzuk lehenago, Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzetara itzultzea erabaki du, askorentzat aukera galdu bat dena pandemia osteko beste eredu ekonomiko bat abiatzeko Europan. Argazkia: NDF

Berlin, 2015eko udaberria. Mahaiaren alde batean Yanis Varoufakis, greziar Finantza ministroa, Europar Batasuneko bileretara larruzko jakaz eta motorrean joateagatik soilik ez, Greziako zorraren krisi betean Troika-ri hortzak erakusteagatik ere ezagun egin dena. Beste aldean, Wolfgang Schäuble alemaniar Finantza ministro boteretsua, austeritate politiken bultzatzaile nagusia. Greziak 2009tik darama zorra zorraren bidez estaltzen, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak exijitutako murrizketa hiltzaileak ezartzearen truk, baina boterera iritsi berria den Syriza alderdi ezkertiarrak gurpil zoro horrekin amaitu nahi du. Orduan, Schäublek Michel Sapin homologo frantziarrari serio begira, hau dio bekokia mugitu ere egin gabe: “Ezin da onartu hauteskundeek politika ekonomikoa aldatzea”. Ezezko borobila, nein.

Varoufakisek Adults in the room (Helduak egongelan, 2017, Penguin) liburuan kontatzen du pasarte hori, ekonomialari greziarrak Europako establishment-aren kontra egindako borrokari buruzko lanean. “Ez zirudien kezka handirik sortzen zionik greziar programa ezin zela bete jakiteak –jarraitzen du liburuan–. Wolfgang Schäublek hauteskundeek ez zutela garrantzirik pentsatzeak baino, harritu ninduena izan zen hori bera onartzean inolako eskrupulurik erakutsi ez izana”.

Gabon hauetan etxe batzuetan xanpainaz eta beste askotan ardo merkearekin topa egiten genuen bitartean, abenduaren 26an hil da Schäuble, 81 urterekin eta minbizia zuela. Argitzerako kafea azkar hartu behar duen langile jendeak apenas egingo zion kasu mugikorreko albisteari: abizen ahoska ezinezko mandatari europar bat gutxiago… eta zer? Baina Varoufakisek ondo pentsaturik zeukan beretzako epitafio birtual bat: “Historiak gogor epaituko du, baina ez bere politikei eta proiektu suntsitzaileari men egin zietenak baino gogorrago”, idatzi du bere blogean.

Argitzerako kafea azkar hartu behar duen langile jendeak apenas egingo zion kasu mugikorreko albisteari: abizen ahoska ezinezko mandatari europar bat gutxiago… eta zer?

Schäublek pertsonifikatu zuen inork baino hobe 2010eko hamarkadan Europako herrialde ortodoxoek, bereziki Alemaniak, inposaturiko “austeritate” politika, herritarrak pobretu eta murrizketen bidez zerbitzu publikoak eraitsi zituen benetako austerizidioa. Gero COVID-19 pandemia etorri zen, eta krisi sozioekologiko sakonek sistema hankaz gora ez jartzeko politika espantsiboak erraztu dituzte europar erakundeek hainbat urtez. Baina tregoa eskuzabal horren ondoren “normaltasunera” itzuli beharra dago.

Eta Europa neoliberalean normaltasunak erran nahi du gerruntze fiskal estu bat jartzea inguruan, hemen bai izan behar da oso eskrupulosoa, antza. Ecofin Europako Ekonomia eta Finantza ministroen kontseiluaren abenduaren 20ko bileran hartu dute erabakia 27 herrialdeek: berriz ere, gehienez %3ko defizita eta BPGrekiko %60ko zor publikoa eduki beharko dute EBko kideek, Maastritcheko Ituneko “urrezko arauek” dioten moduan. Ecofinen bileretan herrialde gogorrenen jarrera nagusitu da, batez ere Alemaniarena, baina baita Herbehereak, Austria, Suedia eta Danimarkarena ere.

Hala ere, Bruselan berriz aktibatutako Egonkortasunerako eta Hazkunderako Itunean (EHI), "ihes-balbula" edo malgutasun ukitu batez makillatu dute austeritaterako itzulera: BPGrekiko %90etik gorako zorra dutenek, euren zorra batez beste puntu bat gutxitu ahal izango dute urtero; eta %60-90eko tartean daudenek urtero puntu erdia baino ez. Klausula horrek ahalbidetu du akordioa, Frantziak, Espainiak eta Italiak onartu ondoren.

Europar Batasuneko herrialdeetako finantza eta ekonomia ministroen Ecofin kontseiluko bilera Bruselan abenduaren 20an. Argazkia: Europako Batzordea

Lurreratze brutala

Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministro eta lehen presidenteordeak gidatu ditu Ecofinen bilerak ordu txikiak arte –Espainiako Estatuari zegokiolako Europar Batasuneko presidentetza 2023ko bigarren seihilekoan–. Europeista amorratua eta “señoritoen laguna”, Madrilgo prentsa ezkertiarrak sarritan deskribatu duen bezala, ministro espainiarrak eskatzen zuten hori eskaini die Alemaniari eta bere belatz ordoliberalei. Orain, Europako Inbertsio Bankuko presidentearen aulkitik begira daukagu.

Berrikitan Calviñok esan du Next Generation funtsak ezinbesteko izan direla “gure herrialdea [Espainiako Estatua] berreraikitzeko”. Beste askorentzat, ordea, pandemiarekin ezarritako politika fiskalak “prekaritatea, txirotasuna eta milioika lagunen sufrimendua" eragin ditu, Zor Bidegabea Abolitzeko Komitearen (CADTM) webgunean Felipe Milinek idatzi duen gisan.

CADTMeko kideak Le retour à la normale de l’austérité en Europe (Austeritatearen normaltasunera itzulera Europan) artikuluan zedarritu ditu Ecofinek harturiko erabakien gako batzuk. Pandemia garaiko azken urteetako neurriak "marko kontzeptual neoliberal" beraren barruan hartu dira bere esanetan: laguntzak enpresa erraldoi gutxi batzuengana baino ez dira iritsi –"europar txapeldunak" deitzen diete hooliganen bufandak jantzita–, mundu mailako merkatuan lehiatu daitezen.

Pandemia garaiko azken urteetako neurriak "marko kontzeptual neoliberal" beraren barruan hartu dira: laguntzak enpresa erraldoi gutxi batzuengana baino ez dira iritsi –"europar txapeldunak" deitzen diete hooliganen bufandak jantzita–, mundu mailako merkatuan lehiatu daitezen

“Austeritatearen bidera itzulita, pandemia garaian aldaketarako sortu ziren aukerei atea itxi zaie –idatzi du Milinek–. 2008ko krisiaren sekuentziarekin gertatu bezala, eredu neoliberalaren azken urteetako krisiak ez gaitu eraman sistemaren sakoneko erreforma batera, are gutxiago hura zalantzan jartzera”.

Dioskunez, gaur egungo inflazioaren arazoa ez du gehiegizko likideziak sortu, baizik eta hornidura kateen etenak, eta hortaz, austeritate politikek atzeraldiaren hasiera azkartu baino ez dute egingo. Hedabide ugaritan txalotu duten ustezko EHIren malgutasunak, aurrezkiaren erreinu ilunera zenbait herrialdek –tartean Espainiako eta Frantziako Estatuek– egin beharko duten lurreratzea hain "brutala" ez izatea du helburu, besterik ez.

Eta orain, galdera da: diru publiko gutxiagorekin, nola beteko dute hitz emandako Europako Paktu Berdea? Horretarako 620.000 milioi euro beharko direla ziurtatu zuen Europako Batzordeak. Alderdi berdeek eskatu dute arau fiskal berriek ez eragitea trantsizio energetikora bideratutako aurrekontuei –erregai fosilak gutxitzea helburu dutenei–, baina Calviñoren Ecofineko lagunek ez dute halakorik onartu. Nein.

Greenpeaceko Carlos García Paret ekonomialariak ahobizarrik gabe azaldu du El Salto-n: “Huts egin duten errezetekin, finantza ministroak tematuta daude kontu publikoen eta ekonomiaren osasun ona mantentzen, aldiz, ez dute zaintzen ekosistemen eta gizartearen osasuna”. 2.0 austeritate "edulkoratura" itzultzea oso albiste txarra da ekologistarentzat.

Wolfgang Schäublek 2010eko hamarkadan hasitako austerizidio-aren bigarren kapitulu bat hasiko dugu beraz. Ongi etorri, hau 2024 urtea da, urte "normal" bat Europa neoliberalean.


ASTEKARIA
2024ko urtarrilaren 14a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiskalitatea
Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


Banketea

Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]


Europak 15.000 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Google multinazionalei

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.


Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren “normaltasunera”

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


2023-02-01 | ARGIA
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan fiskalitatea aldatzeko asmoa agertu dute EAJk eta PSOEk

Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.


Zerga politikak eta justizia soziala

Mundu honetan ezer ez da ziurra, heriotza eta zergak izan ezik”. Benjamin Franklinek esan omen zuen 1789an eta, egia esateko, ez zaio arrazoirik falta. Erresuma Batuko lehen ministroaren zergak murrizteko proposamenak hondamendia ekarri zuen bertako ekonomian eta... [+]


Analisia
Fiskalitate desberdina

Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]


Urkulluk legebiltzarrean iragarritako neurri fiskalak desberdintasun sozialak areagotu ditzake

Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]


Finantza kontua edo justizia soziala?

Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]


Paretaren kontra

Jakina da eskuduntzen auzia erabakigarria dela arlo ekonomikoan. Botere banaketa zehazten omen du. Eta zorrotzagoak bagara, boterea nork duen, eta beraz, nork ez duen ere ezartzen duela esan dezakegu. Eskuduntza nagusiak estatuek beretzat gorde dituzte, baina kapitalak du eredu... [+]


2021-10-04 | ARGIA
Pandoraren Paperak: paradisu fiskaletan ezkutatu diren ondasunen filtrazio berria

Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak filtratu du informazioa. Munduko buruzagien eta handikien sekretuak eta dirutzak erakusten ditu paradisu fiskaletan eta Amerikako Estatu Batuetan. 35 estatu buru eta estatu buru ohi, 330 funtzionario, enpresariak, artistak eta kirolariak daude... [+]


Eguneraketa berriak daude