Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700 asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko kanpamenduan 5.000 lagunetik gora daudela.
Bueltan nentorrela, han gertatzen ari denari buruz idaztea deliberatu nuen, nire motzean, Zaporeakekoek egiten duten lana zabaltzen lagun nezakeelakoan. Baina, paper zuriaren aurrean jarri naizenean, ohartu naiz ez daukadala zuentzat ez dakizuen ezer.
Denok baitakigu Europako agintariek, batik bat Afganistanetik, Siriatik, Iranetik, Somaliatik eta Eritreatik Greziara iritsitako asilo eskatzaileak han gordeta mantendu nahi dituztela Europan trabarik egin ez dezaten. Denok dakigu ere, agintariok Greziako Gobernuari Erregistro eta Identifikazio kanpamendua bere lurrean izateagatik ordaintzen dioten dirutza ez dela asilo eskatzaileentzat, baizik Greziako Gobernuarentzat, militarrentzat eta poliziarentzat.
Nork ez daki pertsona hauek euren herritik ihes egin beharrean izaten direla hainbat arrazoi direla medio? (Herrialde hauetan emakumeen egoera zein den ezagututa, alde egiteko duten nahia justifikatu beharrik ba al dago?).
Oxala Aamisa, Farid eta kanpamenduko gainontzekoez akordatuko bagina Zaporeakekoek janari pixka bat eskatzen digutenean Lesbosera bidaltzeko
Nork ez du noizbait pentsatu han dauden umeek –2.000 inguru–, ez dutela eskolara joateko inongo modurik? Beraien mundua kanpamenduko bost hektareetara mugatzen da. “Aamisa, Farid, Shana eta Zarifah, zuek ba al dakizue zer zen Himalaya?”. Seguru oraindik barrez ari direla urte guztian elurtuta dauden mendi erraldoiak badirela esan zien atzerriko gizona gogoratzean.
Bertan izan gabe ere, zuk eta nik badakigu prostituzioa badela lekurik miserableenean ere, posible egiten duten miserableak, sastraka bezala, toki guztietan azaltzen direlako.
Nork ez daki ilusiorik eta etorkizunik gabeko tokiak direla horrelako “errefuxiatu” kanpamenduak?: Amira-ri Europara joateko hirugarrenez eskubidea ukatu diote. Kanpamenduan ere ezin du egon, bere etorkizuna erabaki duelako ezagutzen ez duen epaileren batek. Bi aukera ditu: kartzelara, Grezian edo bere herrira, Afganistanera, bueltan. 20 urte ditu eta ez du oraindik hil nahi. Amirari begietara begiratzea zaila da. Eta animo hitzek zentzua galtzen dute.
Hala ere, sarri, Inshallah eta Mashallah (Inxala! eta Maxala! ahoskatuta) entzuten da Mitileneko kanpamenduan. Jainkoak nahi izan duena esan nahi omen du. “Oxala” falta zaiela iruditzen zait itxaropenaren bertsoari errima bat gehitzeko. Oxala Aamisa, Farid, Shana, Zarifah eta kanpamenduko gainontzekoez akordatuko bagina Zaporeakekoek janari pixka bat eskatzen digutenean Lesbosera bidaltzeko.
Eta zuek hori dena badakizuenez, zertan ari naiz ni lerro hauek idazten?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]