Iritsi dira, eta daton gozokizko lehen iragarlea ikusi orduko hasi gara marmarka. Bai, urtero berdin, eta urtero gai bera auskalo zein ikuspegitatik. Kontua da urtero gertatzen dela, hutsik egin gabe; urtero, Jesus jaio egiten da. Eta, gogaitzen duena da, dirudienez, behingoagatik opariak egin beharra, edo kalean argiak jartzea, haurrak baserritarrez jantzi beharra. Ni, ordea, askoz gehiago gogaitzen naute “festa hauen onena familiarekin elkartzea da” jatorkatoliko guztiek. Niri hori iruditzen zait festa hauen zitalena. Hasten da aulki jokoa, denek nahi dute bat, harreman oso martzianoak elikatzen dira betirako bat izateko bermearen truke. Zenbat erruki onarpen batzuetan. Zenbat erregu isiltasun batzuetan. Eta familia duenak hasperen egingo du gauaren momenturen batean, “momentuz, gutxienez, ez nago…”. Festa itxiak dira, bakoitzak bere zoriontasun intimoa (ez)erakusteko datak, horrela behar ez izateko ez kaleko argi, ez kabalgatako goxoki, ez kaleko zer. Familia baldin badaukazu.
Eta batzuk ulertu ezinik egongo zarete. Zer kasketa da hori. Bakarrik bazaude, baliteke, zeure ardura izatea. Alegia, zoriontsua ez bazara, agian, zeure ardura da. Nire kasuan, ziur. Baina zoriontsuek ulertzen ez duzuen mundu bat dago hemen behean. Merendoletara gonbidatu ez dituzten asko (eta ez beren erruz, batzuetan bakar horrek du arrazoia, ez beste guztiek), joan ezin dutenak, egin ezin dituztenak… Ba merendola guztiak aldi berean konbokatzen dira. Ez duzu zuri zegokizun, eta ez duzun merendola bakarrik ikusten, beste guztiak ere ikusi behar dituzu. Exhibizio obszeno xamarra da. Eta galdera ez da merendolak gustatzen zaizkizun edo ez. Ez-gustatze batzuek prebentzio kanpainak dirudite gainera. Kontua da urtero galdetu behar diozula zeure buruari ea urte horretan, oraindik, baten batean aulkia gordeko lizuketen. Zu ez egoteak norbaiten merendola edozein ez-merendola baino tristeago bilakatzen duen. Ez dakit, urteren batean egin dezakegu alderantziz: ezkuta daitezela afari/bazkariak konpainian pasako dituztenak, antola dezatela iskanbila ezkutuan (ziur, askok, gehiago gozatuko lukeela, batzuek merendolak lortu ere bai ezkutukoak balira…). Antzez dezagun egun horietan denok bakarrik gaudela. Data horietan bakarrik.
Baina, ei, momentuz, gutxienez, txin-txin, jendez inguratuta, edo ondoan inor gabe, bakarrik egongo garenon alde (baina, hala ere, ni, momentuz, gutxienez, ez nago…).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]