Espoliaziorako gerraren hasierako beste bide bat harpidetza eta diru-ekarpen publikoak egitea zen. Boluntarioak frontera joaten zirela-eta, haien aldeko funtsak biltzea zen suskripzio horien helburua, eta horretarako prentsa frankistak dirua ematen zutenen izen-abizenak argitaratzen zituen –dirurik ematen ez zutenak seinalatzea zen metodo horren funtzio nagusia noski–. Presiorako tresna garrantzitsua izan zen: “Izan gaitezen eskuzabalak Espainiaren alde dena ematen duten gure anaiekin”, aldarrikatzen zuen Diario de Navarra-k uztaileko irakinaldian. Egunkari horretan kaleratutako iragarkien azterketa eginda, Cesar Layana ikerlariak kalkulatu du Nafarroan gutxienez 5.000.000 pezeta jaso zirela modu horretan.
Dirutan edo espezietan, berdin zuen, denak balio zuen Espainiaren alde. Hala, Altxor Nazionalak ere urrezko eta zilarrezko bitxiak bildu zituen erruz. “Atzoko egunean Gipuzkoako Diputazioaren Ogasunean objektu hauek jaso ziren…”, hasten du suskripzioen artikuluetako bat Unidad egunkari falangistak 1936ko urrian, lurralde hartan fusilatze masiboak egiten ari ziren bitartean: honoko alargunak bi urrezko orratz, lau kate, medailoi bat, zilarrezko txanponak, kateorratza, baita arrosario bat ere; halako familiak eraztunak, txanpon amerikar bat, pospolo kaxa eta gurutze bana, denak urrezkoak…
Diru eta altxor hori guztia ez zen beti behar zuen tokira iristen eta asko ziren poltsan eskua sartzen zutenak, Franco-Polo familiatik hasita. 2019an El Mundo-k publiko egin zuen espainiar diktadorearen testamentua, 1968. urtean idatzitakoa, eta hor jartzen duenez bere emazte Carmen Polo zein alaba Carmen Francorentzat 28 milioi pezeta utzi zituen herentzian. “Nola da posible 1935ean 2.400 pezeta –egungo 6.400 euro– kobratzen zituen Francok, kopuru hori pilatu ahal izatea?”, galdetzen dio bere buruari Joan Esculies kazetariak Sapiens aldizkariaren azaroko zenbakian. Altxamendua gertatu eta hamabost egun besterik igaro ez zirenean “jadanik 34 milioi pezetako fortuna zuen”, dio artikulu berean –gaur egun 81,2 milioi euro lirateke–. Angel Viñas historialariak emandako datuak hartu ditu aintzat horretarako.
Viñasek La otra cara del caudillo (“Caudillo-aren beste aurpegia”) liburua idatzi du eta hor azaltzen du Francoren lehen diru-iturrietako bat, hain zuzen, herritarren harpidetza edo “suskripzio nazionalak” izan zirela, praktika irregularrak erabilita. Ustelkeria muturrera eraman zuen, adibidez, Kafe operazioa izenekoarekin: Getulio Vargas brasildar diktadoreak oparitutako milioika tona kafe-bihi beretzat hartu eta saldu zituen.
Armagintza enpresetan ere bai
Baina francotarren ondasunak soilik paper puska batean jartzen duena direla pentsatzea inozoegia litzateke: generalísimo-ak industria kimiko naziarekin erlazionaturiko enpresetan akzioak zituen eta Industriako Institutu Nazionala ere erabili zuen sare horretaz baliatzeko. Unión Española de Explosivos (UEE) enpresan milioi erdi pezeta zuen akziotan, “dinamita” asmatu zuen Alfred Nobelek, munduko sari ezagunenei –tartean Bakearen Nobel saria– izena jarri zien berak Galdakaon sorturiko Sociedad Española de Dinamita lantegiarekin fusionatua, eta egun MaxamCorp dena.
Francotarren ondasunak soilik paper puska batean jartzen duena direla pentsatzea inozoegia litzateke: generalísimo-ak industria kimiko naziarekin erlazionaturiko enpresetan akzioak zituen eta Industriako Institutu Nazionala ere erabili zuen sare horretaz baliatzeko
Lehergailuen multinazional hori da euskal eta espainiar oligarkiaren habia nagusietako bat –Del Pino familiarena edo Santiago Bergareche Vocentoko presidentearena adibidez– eta arabar jatorriko Expal SA adarraren bidez munduko gatazka armatu ugaritan zikindu izan ditu eskuak. 2022an Rheinmettalek erosi zuen Expal, pasa den urrian Israel Gaza sarraskitzen hasi orduko burtsan dirutza irabazi duen alemaniar multinazionala, Leopard tanke famatuen ekoizlea.
Higiezinetan ere ez zen motz geratzen bibotedun agurea, Sapiens-ek zerrenda argitaratu du eta bertan daude Meirasko Pazoa, Canto del Pico jauregia eta beste txalet eta etxalde ugari Marbellan, Madrilen, Guadalajaran, Miamin eta Rabaten. Bere garaian etxe horiek 26 milioi pezeta balio zuten, gaur egun auskalo. Hori gutxi balitz, badakigu Filipinetan 23.000 hektarea landa-lur zituela Francok, iraganeko esklabista handien itxurak egin nahian akaso. Mariano Sánchez Solerri irakurri diogu hori Los Franco SA liburuan, baina kazetariak dio ezinezkoa dela ondasun horien balioa zein den jakitea, apenas dagoelako frogarik.
Laburbilduz, Paul Preston hispanista ezagunak dio bere fortuna osoa 400 milioi eurora iritsi zitekeela.
[Artikulu hau Espoliazio frankista LARRUN gehigarriaren parte da]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.
Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
1937 eta 1940 artean, Eusko Jaurlaritzak bere zerbitzu sozialen bidez, Iparraldeko osasun zentro handiena izango zena zabaldu zuen Bidarten: La Roseraie ospitalea. Helburua zen Hego Euskal Herritik gerraren ondorioz uholdeka zetozen zauritu eta elbarriak artatu eta... [+]