20.000 palestinarren bizitzek baino balio gehiago dauka kargaontzi batek...

  • Huthi Yemengo matxinatu xiiek arras ongi dakite min egiten duen arma bat dutela esku artean: Israelekin harremanetan diren eta Itsaso Gorritik pasatako itsasontziak erasotzen ditu. Helburua, Israelek Gazan bideratu sarraskia geldiaraztea. Alta, mundu osoan daukate eragina, hain zuzen, kontainer-ontzien %30 inguru Itsaso Gorritik iragaiten delako, hots, nazioarteko komertzioaren %12. Egoera ezin jasanik, itsas-koalizio militar baten osaketaren berri eman dute AEBek. Ikusteke dago zer nolako bilakaera izanen duen berez kilometro bakar batzuetan kokaturiko baina eragina mundu mailakoa duen gatazkak.


2023ko abenduaren 21ean

Mundu mailako kontainer-ontzien %30 inguru Itsaso Gorritik iragaiten da, hots, nazioarteko komertzioaren %12. Pasabide nagusienetarikoa da Itsaso Gorria, Europa zein AEBak helmuga ala abiapuntu dituzten merkantziak bertatik pasa ohi direlako Asiarekilako edota Ekialde Hurbilarekilako tratuentzat. Urtero 20.000 kargaontzi dira hortik pasatzen, 55 bat egunero.
2021eko martxoan, Itsaso Gorrirako  heldulekua den Suezko kanalean hondoraturiko Ever Given kargaontziak ondorioztaturiko mundu mailako blokeoak balio digu irudikatzeko zenbaki horiek gordetzen duten errealitatea: itsasbidea sei egunez mozturik, beste 367 ontzi zituen bere gibelean, blokeaturik, beha, mundu mailako komertzioa geldian utzirik eta egunero 10.000 milioi dolarreko galera eraginez mundu mailako komertzioari. Ez dira ontzi ttipiak: Ever Givenek, adibidez, 400 metro luze eta 59 metroko zabalera du, 224.000 tonako edukierarekin. Hots, urtero 1.200 milioi tona merkantzia. 2018ko datuen arabera, egunero 6 eta 8 milioi petrolio upel artean dira Bab-el-Manded itsasartetik garraiatzen –3 milioi Asiako merkatura eta 3,5 milioi AEBetakora eta Europakora–.

Gunea estrategikoa dela jakitun, bertatik eragiten dabiltza Huthiak, Yemengo matxinatu xiiak, Palestinaren aurka Israelek egindako sarraskia geldiarazteko xedez. Abisua emana dute: Israelera doan ontzi orori eraso egingo diote. Baina, printzipioz, bakarrik horiek: "Israelera izan ezik, munduko beste portuetara doazen ontziak segurtasunean dira".  Drone eta misil bidezko erasoak errepikatuz tentsioa gora zihoala, azaroaren 19an tinkotu zen giroa, negozio gizon israeldar baten Galaxy Leader izeneko ontzia hartu eta desbideraturik. Berez, Israel erasotzeko gaitasun militar ahulak baldin badituzte ere, nazioarteko merkataritzan ondorioztaturiko mehatxua dute armarik eraginkorrena.

Armarik eraginkorrena: diru-moltsan eragitea

Mehatxua benetakoa denaren froga da itsas-komertzioko talde nagusiek itsasbide hori utzi izana: CMA CGM multinazional frantsesak, Dinamarkako Maersk-ek, Hapag-Lloyd alemanarrak, MSC italiar-suitzarrak, Taiwaneko Evergreen, Koreako HMM... Ondokoa irakurri dezakegu Evergreenek bere bezeroei bidalitako agirian: "Israelera doazen edo Israeletik datozen merkantzien garraioa geldituko dugu aldi baterako, segurtasun ikuspuntu batetik arriskua emendatuz doalako". Petrolio-konpainia batzuek ere erabaki bera hartu dute, BP multinazionalak, besteak beste. Kontainerrak mozkinez beterik, batzuk aingura aurtikirik dute, Bab-el-Manded itsasartea trabeskatzeko beldurrez. Hots, badirudi boikot kanpaina on batek baino eragin gehiago duela Huthien ekimenak. "Ez gara Ever Given kasuaren errepikapenaren aurrean egongo, baina luzatzen bada, okerragoa izan daiteke oraingo hau" dio Mikel Aramendi kazetariak, ARGIAn idatzitako "Sarraskiaren uhinak" artikuluan.

Hori horrela, erantzutea erabaki du Mendebaldeak, Israelekiko sustengua berresteko gisan eta ezinbesteko duen komertzioa bermatzeko. Prosperity Guardian ("Onuraren Zaintzailea") operazioaren berri eman du AEBetako Defentsarako idazkari Lloyd Austinek abenduaren 19an. Huthien erasoei erasoen bidez erantzunen duen koalizio militarra da Prospery Guardian eta AEBak, Erresuma-Batua, Bahrain, Kanada, Frantziako Estatua, Italia, Herbehereak, Norvegia, Seychelleak eta Espainiako Estatua ditu kide –azken honek zehaztu du Europar Batasunaren edo NATOren erabakiaren beha egonen dela operazioan aktiboki parte hartzeko–. "Nabigazio-askatasunaren" alde ariko dira borrokan. "Amerikak mundu osoa mobilizatzen balu ere ez genituzke gure eraso militarrak geldituko, egin beharreko sakrifizioak edozein izanik ere ez ditugu geldituko", izan da Huthien arduradunetariko Mohammed al-Bukhaitiren erantzuna. Argi utzi nahi izan du erasoz gero, Israelez gain AEBen kargaontziak ere izanen dituztela jomugatzat.

Bitartean, aitzina egin ahal izateko geroz eta kargaontzi gehiago dira Afrika peko Esperantza Oneko lurmuturretik iragaiten. Bistan da, horrek gastu bat dakar, bai ekonomikoa baita denborarena ere. Demagun, Rotterdam eta Singapur lotzeko %40 emedatzen da bidaia, 8.400 miliatik (15.550 km) 11.720 miliara (21.700 km) luzatuz bidea. Beraz, gastuak igo eta bertatik dabiltza azken egunetan kargaontziak.

Mundu mailako gunerik militarizatuena

Mohammed al-Bukhaitiren arabera, Prosperity Guardian operazioaren bidez, Itsaso Gorria militarizatu nahian dabiltza AEBak eta hori Israelen babeserako. Azken operazio hori gabe ere, munduko eskualderik militarizatuena dugu Suezko kanalaren eta Bab-el-Manded itsasartearen arteko eremua. Mundu mailako estatu aberatsenek bertan dute beren armada, hala nola, Frantziako Estatuak 1.300 soldadu dauzka Djibutin, AEBek ere bertan dute Afrikan duten base militar bakarra, Italia, Erresuma Batua, Espainiako Estatua, Saudi Arabia, Alemania eta Japonia ere presente dira, eta azkenik, 2017an Txinak erabaki zuen militarki kokatzea Djibutin. Itsaso Gorrian 372 kilometro kosta dituen estatu ttipi horretan egotea ezinbestekotzat daukate estatu handi horiek, hain justu Itsaso Gorriarengatik: "Pasabide erabakigarria dago bertan, eta merkantzia trukeetatik etekinak ateratzen dituzten herriek ezinbestekotzat dute sarbide horren segurtasuna", L´apostrophe komunikabideko Djibouti: là où convergent les puissances militaires (Djibuti: indar militarrak batzen diren lekua) erreportajean irakurri dezakegunez.

Presentzia militar horren trukean dirutza jasotzen du herritarren hiru laurdenak egunean hiru dolar baino gutiagorekin dauzkan Djibutik: urtean 30 milioi dolar Frantziaren partetik, AEBek 56 milioi, Japoniak 3 milioi, Txinak 17 milioi, Italiak 22 milioi...
Eta Itsaso Gorrira zabaltzen balitz Israelen eta Palestinaren arteko gerra? Urriaren 7az geroztik behin baino gehiagotan entzundako "gerraren zabalpenaren" arriskua gora doa, baina (oraingoz) ez hasiera batean pentsatzen zen bezala Hezbollahren baseetatik. Ikusirik zer nolako garrantzia duen Itsaso Gorriak bakoitzaren ekonomian, argi da luze baino lehen Mendebaldeak erantzunen diela Huthien erasoei. Azkenean, Mendebaldetik ikusirik, palestinar baten bizitzak baino gehiago balio duelako kargaontzi batek. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


2025-02-19 | Ahotsa.info
Yala Nafarroak manifestatzera deitu du otsailaren 22rako

Yala Nafarroak bat egiten du Israelek nazioarteko zuzenbidea sistematikoki urratzen duela salatzeko mundu osoan zehar egiten ari diren mobilizazioekin, eta iragarri dute mobilizazioei eutsiko dietela Mendebaldeko gobernuek Israelgo erregimenarekin duten konplizitatearekin amaitu... [+]


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Musika eta dantzaren bidez, elkartasuna adierazi diote Palestinari Donostian

Kulturatik elkarteak antolatuta, Musika eta dantza Palestinarekin ekitaldia egin dute Alderdi Ederren gaur eguerdian. Palestinako herriari elkartasuna adieraztea eta jasaten ari diren genozidioaren bukaera eskatzea izan da helburua. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza... [+]


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


2025-02-10 | Hala Bedi
Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Trumpek Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Trumpek berriz esan du palestinarrak Gazatik kanporatu behar direla: “Zergatik nahiko lukete itzuli?”

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka mila palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Eguneraketa berriak daude