OLBE-k antolatutako Donizettiren L’elisir d’amore opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa (Zuzendaria: I. López-Reynoso) eta Bilboko Operaren Abesbatza (Zuzendaria: B. Dujin).
Bakarlariak: J. Prieto (tenorea), E. Sancho Pereg (sopranoa), P. Ruiz (baritonoa), P. Bordogna (baritonoa), M. Ubieta (sopranoa).
Non: Euskalduna Jauregian (Bilbo).
Noiz: azaroaren 18an.
---------------------------------------------------------
OLBEren denboraldiaren bigarren emanaldi honetarako, publikoaren titulu gogokoenetako bat oparitu digute. Opera arina argumentuari dagokionez, atsegina eta balio onez betea, eta zoragarria bere baitan duen aberastasun melodikoari dagokionez.
Hori bera eta askoz ere gehiago da Gaetano Donizettiren L'elisir d'amore. Opera zoragarria, interprete egokiekin, belarrientzat benetako gozamena izan daitekeena, askotan entzun eta ikusi dugun arren.
Oraingo honetan antzezpen on, atsegin baina ez bikainaz gozatzeko aukera izan genuen. Egia esan behar da. Ezer ez zen lekuz kanpo egon, egia da, baina ezerk ez zigun atentzio handirik eman. Hori ere egia da.
Bakarlari onak izan genituen, baina pixka bat gehiago espero genuen haiengandik. Joel Prieto tenore hispaniar-puertorricar gazteak ahots polita du, zalantzarik gabe. Baina arazo tekniko txikiren bat ere badu, bere agudoak argitsuak izatea eragozten duena. Argi eta garbi nabaritzen zen ahotsaren kolorea aldatu egiten zela erregistro-aldaketetan —erregistro ertainetik, nahiko atsegina, agudora, kolore desberdinekoa—, eta horrek artifizialtasuna ematen zion interpretazioari, batere laguntzen ez zuena. Bestalde, bere aktuazioa adierazkortasunik gabekoa izan zen. Una furtiva lagrima ospetsuan ere, kantua laua eta espero ziren ñabardurarik gabea izan zen.
Elena Sancho Peregek ahots polita erakutsi zuen. Soprano liriko baten tesitura du, xarmangarria, oso kristalinoa. Hala ere, zabalerarik gabeko ahotsa da berea, nire ustez behintzat. Txiki samar geratzen da. Ahots ederra izanik, ez du antzerkia "betetzen".
Agian gaueko interpretaziorik onenetako bat Pablo Ruiz baritonoarena izan zen, Belcoreren paperean. Abeslariak ahots biribil eta indartsua erakutsi zuen, erraztasunez beteriko interpretazioaz gain. Estreinakoz aritu zen OLBEn, baina publikoa txundituta utzi zuen.
Paolo Bordogna baritono italiarra oso eraginkorra izan zen Dulcamarako paper bufoan. Era berean, Marta Ubieta soprano bilbotarrak freskotasunez bete zuen Giannettaren rola.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Ivan López-Reynosoren zuzendaritzapean, doitua egon zen, baina soinu gehiegikeria batzuekin. Bestalde, 1950eko hamarkadan Italian girotutako ekoizpenak ukitu ezberdina eman zion opera honi, eta, aipatutako gorabeherak gorabehera, gustu handiz ikusi ahal izan zen.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.
TU-K
Non: Ahotsenean (Plateruena, Durango)
Noiz: Abenduaren 8an
-----------------------------------------
Bufandak, aterkiak eta begi-zuloak ditu abenduaren 8ak Durangon. Azokaren azken egunari igande eguerdia eta negu giro sarkorra gehitu zaizkio eta erdi hutsik daude... [+]
Anari + Belako
Noiz: abenduaren 5ean.
Non: Iruñeko Zentral aretoan.
-----------------------------------------------
Gogoan dut Erasmuseko lehenengo hilabetean ikusi nituela aurreneko aldiz Belakokoak zuzenean. Ez nintzen haiek ikustera joan, azkenean bertan behera... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]