Diskurtsoaren lapurreta

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azaroaren 16 eta 17an zainketei buruzko lehenengo euskal biltzarra egin da Donostian. Bertan, lehendakariak eta beste agintari batzuek zaintza sistema komunitarioa eta zaintzen inguruko itun soziala aldarrikatu dituzte. Azken asteotan, Eusko Jaurlaritzaren publizitateak goraipatzen ditu autogobernuari esker EAEn ditugun zerbitzu publikoak, eta auzolanaren balioa ere bai. Osakidetzaren 40. urteurrenaren inguruko iragarkiek inongo osasun sistemarik onena dugula errepikatzen dute, eta beste kanpaina instituzional batek, berriz, zaintza-sarea balioan jartzen du.

Antza, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren diskurtsoa bereganatzen ari dira EAEko erakunde nagusiak. Susmoa dut, ordea, hortik haratago ezer gutxi dagoela. Zaintza publiko komunitario bezalako kontzeptuek copyright-ik ez dutela eta kolektibo baten jabetza ez direla jakin arren, aitortu behar dut beldur naizela hitzen eskuratze horren atzean ez ote dagoen esanahia kentzeko ahalegina; are gehiago, Greba Feminista Orokorraren atarian. Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da azaroaren 30ean kalera ateratzea, gure diskurtsoa bezala, zaintzak eta zerbitzuak haien jabego (eta gutxiren negozio) bihur ez ditzaten, guztion ondarea baizik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude