“Eraldatu egin naiz amatasuna bilatu eta ezin aurkitzearen prozesuan”

  • Bertzeen artean, Odol mamituak, X hil da , Bi aldiz erditu zinen nitaz ama, eta Kamisoi zuri zetazkoa eleberrien eta Txoriak etortzen ez diren lekua poema liburuaren idazlea da Alaine Agirre (Bermeo, 1990). Isildutakoak ekartzen ditu paperera. 2021eko irailean argitaratu zuen Karena (Elkar, 2021). Bi urte geroago etorri da gaztelaniazkoa: Placenta (Tres Hermanas Libros).

"Nazkatu naiz bata zuriaren atzean ezkutatzen diren eta pertsonei baino gehiago DSM-Vari begiratzen dioten psikiatrak, psikologoak eta bestelako 'profesionalak' entzuteaz". Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA
Literatura gotorleku

"Paperean eskribitzen ikasi aurretik 'idazten' nuela uste dut, gehiago bizi bainintzen asmatzen nituen istorioen munduan, kanpokoan baino. Gogoan dauzkat sei urteren bueltan irakurri nuen lehen testua eta idatzi nuen lehen ipuintxoa, zerbait handia bezala sentitu nituelako biak. Hortik aurrera, liburuei eta koaderno baten barruei begira bizi izan nintzen. Zaila egiten zitzaidan patioan egotea, nire adinkideekin harremantzea, kiroletan ibiltzea... eta eskolako liburutegian ezkutatzen nintzen. Eskola orduetatik kanpo ere liburuen mundua zen nire lekurik gogokoena. Gotorlekua izan zen niretzat literatura, haize eta euri eta hotz sentitzen nuen kanpoaldetik babesteko".

Zeintzuk izan dira zure erreferenteak?
Nahiko bakarrik egin nuen irakurketan hezteko bidea –gogoan eta bihotzean dauzkadan irakasle pare bat kenduta–, eta pena horixe daukat, ez eduki izana gaitasun literarioa garatzen lagunduko zidanik.

Eta feminismoan?
Antzera sentitu izan dut. Barruak eskatzen zidan horrantz joatea, baina ez nuen jakin nondik hasi. Zinegoak batean Miquel Missé deskubritu, eta bide horretatik hasi nintzen feminismoaz irakurtzen. Transfeminismotik sartu nintzen feminismora.

Erreferenteak joan-etorrian ibili dira, momentuan izan dudan jakin-minaren eta beharraren arabera heldu baitiet; baina denboran zehar Annie Ernauxrengana bueltatzen naiz, harritu egiten naiz ni aldatzen joan arren, zelan ez zaidan aldatzen bera irakurtzean sentitzen dudanaren konplexutasuna. Bestalde, erreferente guztien izenak ez dira liburuen azaletan agertzen. Gaur egun, adibidez, nire terapeuta erreferente bat da niretzat –idealizatu barik–, politikotasuna eta eremu pertsonala ikusteko duen moduagatik. Ogibidez haurren irakasle den lagun bat ere bada egunotako nire erreferente handia, ate asko zabaltzen ari zaidana, liburuak eta gogoetak elkarrekin partekatuta.

Azkenaldian sarri aditu dut, mespretxuz, amatasunaren inguruko liburuen booma bizi dugula. Zer deritzozu?
Sumindu egiten nau iruzkin horrek. Amatasunaz ez dugu nahikoa hitz egiten eta idazten, baina baztertua izan denez eta orain kuota txiki bat eman zaionez, sentsazioa dago leku gehiegi ari dela hartzen. Amatasunaren diskurtso hegemoniko, idealizatu, medikalizatu eta gizonek preskribatutakoarekin nazkatuta gaude, hori egia da, baina amatasun pluralak diren ozeano ia amaigabe horretaz apenas dakigu ezer. Eta begira zenbat kolore eta tenperaturatako ur korronteak dauden itsaso batean. Amatasunak gure gorputzetatik eta ahotsetatik kontatu behar ditugu, gure bizipenekin bat ez datozenak ere entzunez.

Azaldu sakonago, faborez.
Ez zaizkit interesatzen kanpotik barrura, ustezko “adituen” eta beren ustezko “neutraltasunetik” datozen diskurtso patologizatzaile, paternalista, zigortzaile eta presioz betetakoak. Antzera gertatzen zait neurodibergentziarekin. Nazkatu naiz bata zuriaren atzean ezkutatzen diren eta pertsonei baino gehiago DSM-Vari begiratzen dioten psikiatrak, psikologoak eta bestelako “profesionalak” entzuteaz: autismoaz ez dut benetan ikasi lehenengo pertsonako testigantzak eta autisten kolektiboko aldarriak entzun ditudan arte.

Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA


Zuk isiltzen direnetan duzu interesa…
Bai, bilatu gabe horra joaten zait begirada, seguruenik ez doakidalako ondo konbentzioen azalean gelditzea. Eta behin tabuak biluzten hasita, zergatik ez biluztu benetan? Esaterako, laguntza bidezko ugalketa teknikez hitz egiten badugu, ez dugu horretara dedikatzen den enpresa batek autobus markesinetako propagandan jartzen dituen esaldi eta irudiekin egingo. Edo bilatu gabeko abortuaz hitz egiten badugu, ez dezagun egin “beste bat izango duzu” eta “zerbaitengatik izango zen” bezalako klixeekin.

Nola eragiten du gai horiek tabu izateak emakumeen osasun mentalean?
Osasunean oro har eragiten du –zeren, berez, bereizi genezake osasun mentala fisikotik?–, tabuak bezainbat prozesuak berak. Nola eta zenbateraino? Ez dakit esaten, neuri ere nola eta zenbateraino eragin didan esan ezingo nizukeen bezala; jakin badakidan arren maila askotan, sakonera handian, bizitzako eremu guztietan eta luzaroan eragin didala. Kendu egin dit, baina eman ere bai, eta, batez ere, eraldatu egin naiz amatasuna bilatu eta ezin aurkitzearen prozesuan. Saihestu ezineko bizi-prozesu eta -ikaskuntza bat izan da niretzat. Hori bai, beste gauza bat da prozesu hori, zu garai batean ardazten zaituena, isilpean eraman behar izatea, bakarrik zaudela sentitzea, erreferenterik ez izatea zeure burua ulertzen lagunduko dizunik, erruaren pisua eta lotsaren likatsutasuna soinetik ezin kentzea… Prozesua bera naturala da, zeharkatu eta norberak idatzi beharrekoa; prozesua biltzen duen tabua, aldiz, kulturala da, eta sufrimendu handia jartzen du prozesuaren gainean, eta hori zaintzatik trantsitatzea biziki oztopatzen du.

Sistemak behar bezala artatzen ditu amatasunak?
Argi eta garbi, ez. Eta neure hitzetan baino argiago ikus daiteke Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek idatzitako M liburuan, Nahia Alkortaren Mi parto robado-n, Diana Oliverren Maternidades precarias-en, eta beste askoren hitzetan: Ibone Olza, Esther Vivas…

Oraindik irakurri ez duenari, zergatik gomendatzen diozu Karena?
Karena-n minaren dialogoa dago. Eta galderak egite bat, eta norberaren erantzunen bila ibiltzea. Amatasunaren presio sozialaren eta pertsonaiaren desioaren arteko elkarrizketa ere badago, ulertu ahal izateko noraino den ama izateko nahia “norberarena”, eta zenbateraino kulturak kutsatua. Bizi prozesu bat kontatzen du eleberriak, eta nahiko nuke irakurlea eroan bidaia horretan, protagonistaren barruko paisaiak erakutsiz bidaiariari. Isiltzen direnak xuxurlatuz, batzuetan are aldarri eginez ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Amaia Alvarez Uria
“Euskal literaturaren sisteman eztabaida piztu nahi du ‘Zuzi iraxegia’-k”

Izenburua aski argia da: Zuzi iraxegia. Euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa (TZ, 2025). Eta 300 orrialdeko liburu mardulean, XIV. mendeaz gero gurean izan diren emakume idazleen gainean jardun du, irakasleari dagozkion azalpenak emanez bezainbat, testu klasikorik... [+]


2025-04-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren “izaera komunista” azpimarratu dute, bere heriotzaren 50. urteurrena kari

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) antolatuta, egun osoko jardunaldia egin dute igandean, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Hainbat hitzaldik osatu dute egitaraua, eta jardnualdia amaitzeko Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean antzezlana estreinatu dute.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Pippi Kaltzaluzek 80 urte bete ditu, beti bezain iraultzaile

Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]


“Umeak ez dira ongi etorriak Debako udal liburutegian”

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


'Literatura Plazara'
“Adinka sailkatzen den mundua da literatura, eta guk partekatu egin nahi dugu”

Martxoaren 17an hasi eta hila bukatu bitartean, Literatura Plazara jaialdia egingo da Oiartzunen. Hirugarren urtez antolatu du egitasmoa 1545 argitaletxeak, bigarrenez bi asteko formatuan. "Literaturak plaza hartzea nahi dugu, partekatzen dugun zaletasuna ageri-agerian... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Eraikitzen ari garenaren definizio bat

Sexu-genero disidentziak zeharkatutako bost lagunek osaturiko literatur banda da Pomada. Lehenbiziko oholtza gaineko emanaldia sortu dute, Maitaleen hiztegi baterako zirriborroa deiturikoa, poesia eta musika nahasten dituena. Irlak berba dute abiapuntu. Emanaldietako baten... [+]


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude