Gerraren automatizazioa

Dugun munduan, gure etxeko sofan eserita, dena egin dezakegula dirudi. Teklatuarekin, mugitu barik gailuekin elikatzen den saretik ia edozein gauza gure eskura dagoela iruditzen zaigu.

Gauzen internetaren kontzeptua entzun duzu noizbait? Gauzak (makinak) euren artean harremanetan jartzen direnean ematen den sarea litzateke. Internet eredu asko dago, eta internet gerra eraginkorragoa egiteko irudikatzen duenik ere badago. Gerrarako sortutako internet horretan, egongo liratekeen gauzak dira tankeak, droiak, torpedoak, eskuko armak, sentsoreak, minak...

Gerra eredu hori ikusten ari gara Gazan, Israelek aukera du aspalditik sortzen aritu den teknologia horiek esperimentatzeko. Adimen artifizialarekin elikaturiko gerra gailuen interneta sortzen ari da, eta aurrez aurreko liskarrak bortitzagoak diren eredu bilakatu du gerra, aldeen arteko asimetria handituz.

Gazako herria harrapatuta dago. Hamasek gerra honetan izan duen teknologiarik eraginkorrena lurpeko tunel sarea dela dirudi. Indarrean sustaturiko teknologiak botere harremanetan duen eragina handia da, zer beste botere dugu gizakiok horri aurre egiteko? Zer ikasi behar dugu gatazka honetatik?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


2024-06-27 | Jauzi Ekosoziala
Zenbat dira gehiegi eta nahikoa?

Zeintzuk dira gure benetako beharrizanak ondo bizitzeko? Zer da ondo bizitzea? Galdera hauei erantzutea funtsezkoa da gehiegikeriaren gizartean, are gehiago larrialdi klimatiko, ekologiko eta zibilizazio krisiaren garaiotan.


Gustua nirea da

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio omen du. Pascual Serrano kazetari eta idazleari irakurri nion ez dagoela hori baino gezur handiagorik. Duela hamar urte pasa idatzi zuen hori, irudiak berba osorik jan behar zuela ikusten hasiak ginenean. Tira, gezurtatu daitezkeela... [+]


Izendatzea

Sexu-langileen Nazioarteko Egunaren harira, sexu-langilea den kide batek estigma apurtzeko tailer bat eskaini zuen ekainaren 2an. Kideak oinarrizkoa den eta agian horregatik horren presente ez dugun auzi bati heldu zion: gauza bat dela zerbait baimenik gabe egin diezazuten eta... [+]


Bizitzaren legeak

Etorkizun laburrekoak kezkatuago gaude etorkizunarekin etorkizun luzekoak baino. Bizitzaren CCCLXIX. legea da. Aho-korapiloa ematen du, bizitzaren legeak, ordea, ez ditut nik idazten, bizitzak berak baizik.

Lege horrek, taxuzko lege guztien antzera, salbuespenak baditu, baina... [+]


Metaketa

Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude