Bada herrialde txiki bat, basamortuz inguratua, mundu guztiari lezio bat eman diezaiokeena: ura nola kudeatu, nola berrerabili, nola garbitu, nola lortu. Eskasiak egiten gaitu birtuoso, eskasiatik industria, eskasiatik sukaldaritza, eskasiatik herrialde txiki hau oasi egiten duten teknologiak. Ura birziklatzeko munduko instalazio handienak dituzte, irrigazio sistema egokiak, gatzgabetzeko instalazioak, airea ur bilakatzeko teknologia... Saltzeko ere badute ura, soberan, beraz, ondoan urik gabe bizi direnei (baita gainerako mundu osoari ere, Eden izeneko paradisu botilatuetan). Lehen munduko edozein herrialdek bezala, bere estrategia berdeak ditu Israelek, Mendebaldeko beste edozein herrialdek bezala, ustiatzeko hirugarren mundu bat duelako. Gertuegi, beharbada. Berdea gorri bilakatzen den muga horretan, hain zuzen.
Ez dakit non adosten den nongo plastikoa, nongo behiak, nongo kotoia edango ditudan nik. Ziur, gero eta gutxiago uzten ari naizela nire gauzak fabrikatzeko bere ura erabiltzen duen herrialdeari, gero eta gutxiago, gutxiago dagoenez. 1993an Oslon adostu genuen, denbora batez, Israelena izango zela ur partekatuaren (txisteak berehala hasten dira) %80, eta palestinarrentzat %20. Beraz, legezkoa litzateke urte hauetan guztietan Israelek palestinarrak uraren %20arekin uztea: ez dute egin, noski. Gutxiago utzi diete.
Palestinarrek, guk nahi bezala, guk nahi ez bezala, hori ere geuk erabaki behar dugunez, esan dutenean “aizue, begiratu hona”, Israelek milaka hiltzeaz gain, ura moztu die (duten apurra), eta barregarria da Borrell haserre ikustea, “ura etetea nazioarteko zuzenbidearen aurka doa”. Eten hori amaitzen denean, palestinarrek jarraituko dute ura lortzeko azpiegiturak egin ezinik, egindako apurrak nola suntsitzen dizkieten ikusten, ura lapurtu dienari ura erosten... Guk jarraituko dugu ura edukitzen, jarraituko dugu Israelgo kontu berdeetan inbertitzen, jarraituko dugu europar, mugak urrun, berdeari gorria ikusi gabe, eta beldurra emango digu boikot esateak, genozidio... Beldurra emango digu esateak, esan behar dena. Norbait soberan dagoela. Eta Israel bada, agian...
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]