Hutsegitea pertsonalizatzea beste huts bat egitea izango litzateke. Baina hilobiraino, eta harago ere bai, eramango du bizkarrean Jake Sullivan, Joe Biden AEBetako presidentearen Segurtasun Nazionaleko aholkulariak, irailaren 29an The Atlantic Festival ekitaldian esan zuena: “Ekialde Hurbileko eskualdea joandako bi hamarkadatan baino lasaiagoa da gaur egun”. Astebete geroago, urriaren 7an, Gazako triskantza oraindik hastapenetan zegoenean, iruzkin luze-zabalaren lerroburura eraman zuen esaldia The Atlantic-ek bere webgunean, ametsetan aditutako zerbait ez zela izan berresteko-edo.
Ez, ez zen anekdota. Asko hitz egin da –eta gehiago egin beharko dute gerraosteko Israelen–, urriaren 7aren atarikoez. Baina, orain arte isilagoan joan bada ere, koska bat goragokoa da AEBetakoa. Munduko pertsonarik informatuena zen –edo izan behar zukeen– Sullivan. Egungo lehen potentziak dituen dozena eta erdi informazio- eta inteligentzia-zerbitzuen lanaren azken piramide-erpina eta, zerbitzuen arteko liskarrak eta azpikeriak gorabehera, oldozpen guztia presidenteari xehe jakinarazteko ardura duena.
Are gehiago, “jakite” horren gainean eraiki behar dira, jarraian, kanpo-politikako estrategiak eta egitasmoak, batik bat, Estatu Idazkaritzak landuko dituenak. Beraz, kate luze baten azken begia, eta soka luze bati eusten zion iltzea zen Sullivanen hutsegite hura. Munduko lehen potentzian, egin kontu.
Zalantzarik ez dago, bestalde, Sullivanen iraileko hitz haiek Bidenen administrazioaren une hartako ikuskera islatzen zutela bete-betean. Ez ziren ebaluazio edo gogoeta pertsonalak, ez eta pasadizoko ateraldiak. Hitz bakarrean laburbil zitekeen egitate hori: “Korridorea”.
Hilabetetan diskrezioz landuta, irailaren 10ean sinatu baitzen, New Delhiko G-20 goi-bilkuraren gerizpean, IMEC India-Middle East-Europe Economic Corridor egitasmoa. Komunikazio- eta garraio-lotura (zuntzez, trenez, itsasoz, errepidez) erraldoi baten proiektua, Ekialde Ertaina masa-zentro zela.
Adierazpen ofizialak zioenez, ekonomiaren garapena indartu nahi zuen Korridoreak, Asia, Persiar golkoa eta Europaren arteko konektibitatea eta integrazio ekonomikoa sustatuta; eta Indiatik Europaraino helduko omen zen, Arabiar Emirerrietatik, Saudi Arabiatik, Jordaniatik, Israeldik eta Greziatik igarota. Ozenki esaten zenez, AEBek hauspotuta, Txinaren BRI edo zetaren bide berria-rekin lehiatzera zetorren; eta ezkutuagoan, igarri zitekeen Suezko kanalari ezinbestekotasuna kentzera ere baietz.
Korridorearen sustatzaileen zerrenda bezain adierazkorra zen ageri ez zirenena. Asia Hegoaldean, India bai, baina Pakistan edo Bangladesh ez; zergatia, ez da igargaitza. Ekialde Ertainean, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak eta Jordania bai; baina Iran, Oman, Qatar, Bahrein, Kuwait, Irak, Siria, Yemen... eta Egipto ez. Eta Israel eta Grezia bai, baina Turkia ez. Baina ez zen haiek ere gonbidatu arren ezetz esan zutelako, Erdoganek bederen argi azaldu zuenez.
Zerk egin duen huts? Agerikoa denez, palestinar auzia bere horretan, konponbide itxurarik ere gabe, amortizatutzat jotzeak; eta, bide batez, hark mundu arabiarrean, musulmanean eta Hegoalde osoan duen itsasmena gutxiesteak.
Ez da bereziki bizkorra izan behar ohartzeko Korridore horrek, funtsean, bi erregai-merkatu handirekin –India eta Europarekin– lotuko zuela Saudi Arabia; baina bidearen langak Emirerrien eta Israelen eskuetan utzita. Eta AEBek, Blinkenek zehatzago, zirkuluaren koadratura lortzen zutela hartara, Afganistango erretirada makurra estali eta Bzerzinskiren doktrina eurasiar zenduaren osoko zuzenketa abian jarrita.
Soluzio bakarraren bitartez, bere kanpo-politikaren arazo mordoa konpontzen zituen Washingtonek: Txinarekiko lehian tanto potoloa egitea; India Mendebaldeko munduarekin lotzea, Indopazifikoko erretolikena baino sendotasun gehiagorekin; Iran eta Errusia eta haien sateliteak isolatzea eskualdean; Europari errusiar erregaien ordezko zerbait oparitzea, baina kontrola hirugarrenen eskuetan dela; Turkia eta Egipto bezalako aliatu aldaberak erasiatzea... Baina, batez ere, Israelen missus dominicus-tasuna berrestea Ekialde Ertainean, Saudi Arabiaren alboan itsatsita.
Egitasmoaren onezia hain zen paregabea ezen etxean bertan, AEBetako sesiotegian ere, nekez izango baitzuen areriorik: Abrahamen Akordioen jarraipen argia zen Korridorea, Trump gorabehera.
Esne-saltzailearen suila urriaren 7an joan zen lurrera Gazan. Eta harez geroztik txiki-txiki egin du bonbapean Mediterraneo ekialdean AEBek beraiek hamarkadatan hazi duten Leviatan kontrolaezin horrek.
Zerk egin duen huts? Agerikoa denez, palestinar auzia bere horretan, konponbide itxurarik ere gabe, amortizatutzat jotzeak; eta, bide batez, hark mundu arabiarrean, musulmanean eta Hegoalde osoan duen itsasmena gutxiesteak. Baita horren ifrentzua litzatekeenak ere: Israelen naturaltasuna lortzen joan den basatikeria instituzionala, inor ez ezer errespetatu gabe berea egin dezakeela aritzea, bidegabea ez ezik bide-suntsitzailea dela jabetu nahi ez izateak. Baina horiek guztiak Mendebal-zentrismoaren aspaldiko tatxak dira.
Eta ez da espero behar sakoneko aldaketarik. Are gutxiago alderantzikatzerik. “Gazaren etorkizuna aurreikusi” asmoz gure artean argitaratzen hasi diren burutapenek garbi erakusten dute, ia salbuespenik gabe, arazoen giltzarriak ez direla ukitu nahi Mendebaldean, eta iraganaren argazki tuneatua bailitzan aurreikusi nahi dela etorkizuna. Hori bai, Korridorerik gabe.
Ekialde Ertaineko errealitatean, ordea, berrikuntzak hasi dira islatzen jada: Saudi Arabia eta Iranen arteko ententea, sinesgaitza oraintsu arte, baina orain aitabitxi txinatarra gabe ere funtzionatzen hasia diruena; Erdoganen neo-otomanismoa, kemalismoa ehortzi eta Europari behingoz bizkarra emateko edo; Hezbolaren “herri-armatuen” estrategia, Hamasekin edo Hamasik gabe...
Lehen apenas begiztatzen zen laino beltz bat izango da, gainera, Ekialde Ertaineko zerumugan hemendik aurrera: arma nuklearren hodei beltza. Eliyahu kirtenak ezer esan izan ez balu ere, hor izango zen mamua; baina orain, eskualdeko ahaltsuenek Gazatik eratorriko duten ikaskizuna hortik joango dela apustu egin daiteke.
Uste asko ehortzi baitziren urriaren 7an.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]