Tsahal Israelgo armadak Gazara jaurtikitako fosforo zuriaz informazio bila hasi eta gerra-estrategia krudel batekin egiten dugu topo: gerra modernoetan soldaduak baino gehiago zibilak dira jo mugan. Airearen kontaktuan zartatzen den fosforo zuriaren erabilpena bada estrategia horren parte. Funtsean, Gazako ospitaleak bonbardatzea baden bezala. Xehekiago begiratu diegu fosforo zuridun eraso horiei, eta horiek bideratzeko erabakiaren atzealdean den helburuari. Hortik ezagutu dugu AEBetako armadak 1996an onduriko Shock and awe [Harridura eta ikara] doktrina.
Gazako sarraskiaren jarraipenean ateratzen zaigu noiznahi "fosforo zuria" terminoa. Arma hori erabiltzen dabil Israel, eta guti ala asko badakigu zer nolako itxura duen; jaurtiki eta inguru guztia argitzen duen suziri artifizial gisako bonba bat dela badakigu. Nazioarteko legediak arauturiko –eta beraz baimenduriko– arma hilkor horri buruzko informazio anitzez gehiago ez digute ematen komunikabide mainstream handiek. Agian, xehekiago begiratuz gero begibistakoa geldituko litzaizkigukeelako arma hori arautzen duen Arma Klasikoei buruzko Hitzarmeneko III. Protokoloaren absurditatea, hipokrisia eta eragin-eza? Segur aski.
Legediari segi, fosforo zuridun armak ez dira arma kimikoen zerrendan sartuak, "arma supiztaile" gisa sailkatuak dira. Bere horretan, arerioa erasotzeko ezin daitezke erabili, baina –eta baina horrek irekitzen ditu ate guztiak– baldintza batzuk betez gero erabilpena baimendurik da: gudu-zelaia argitzeko edota gudu-zelaia ketu eta mugimendu oro gordetzeko.
Erasotzeko ezin daiteke erabili fosforo zuria, baina –eta ‘baina’ horrek irekitzen ditu ateak– baldintza batzuk betez gero, baimendua da:
gudu-zelaia argitzeko edota ketzeko
Eta horretan dabil Israel, gudu-zelaia argitzeko joker-a erabiliz, ehunka palestinar fosforo zuriz erasotzen, erretako haur, agure, gazte ala dena delakoak heriotzara ala bizi osorako min eta traumetara bideratzen. Gainera, arrazoi hori gezurtatuz gero, beste joker bat erabili dezake: jendea bizi den guneetan ezin daitezke arma supiztaileak airetik lurrera jaurtiki, baina lurretik lurrera bai, baldin eta helburu militarra "argiki zibilen kontzentraziotik bazter bada" –"argiki" baino hitz lausoagorik...– eta zibilak babesteko "eskura diren neurri guztiak" hartu badira –hor ere zehaztasun-eza nagusi–. Alta, jakinik 45 km2 dituen Gazako zerrendan bi milioi palestinar baino gehiago direla atera ezinean, nekez sinetsi dezakegu zibilak saihesteko gisan jaurtikiak direla bonbak.
Urriaren 7az geroztik badabil Israelgo armada fosforo zuria Gazara eta Libano hegoaldera botatzen, Amnesty International Gobernuz Kanpoko Erakundeak frogatu duenez. Ez da lehen aldia. 2006an erabili izana aitortu zuen Israelek berak, eta 2008-2009ko Berun Urtu Operazioan ere baliatu zuen –orduan ere Hamas erakundearen aurka egin eta Gazako 1.330 zibil hil zituen Israelek 23 egunez–.
Arma suntsikor horren erabilpena ez da hutsala eta fisikoaz gain, psikologian ere eragiten du krudelki. Materia hori airearen kontaktuan zartatzen da, izugarriko sugar beroak eta ke toxikoak eraginez. Hunkitzen duen oro sakonki erreko du, gorputzei dagokionez, larrua kiskali eta hezurretaraino edo burmuineraino erretzen segituz. "Orokorki, erredurak dituen gaixo bat artatzen badakigu, eta ez da egoera okertzerik. Kasu horietan ezinezko da, eta gainera, zauriak irekitzen segitzen du, ordu batzuetara oraindik ke zuri bat eskapatzen zaio gorputzetik. Operazioa da daukagun aterabide bakarra", kontatzen du Shifako ospitalean dabilen Nafez Abou Shaaban medikuak –hain zuzen, ospitale hori du fosforo zuriz bonbardatu Tsahalek azaroaren 11n–.
Maltzurrena da partikulak jantzietan kokatzen direla eta artatzera datozen ingurukoei ere erredurak eragiten dizkiela. Hori da produktu horren "drama", Bastamag komunikabideko Gaza: pourquoi l’usage de bombes au phosphore blanc est un crime de guerre ["Gaza: zergatik fosforo zuridun bonben erabilpena gerra krimena da"] erreportajean ongi azaltzen denez: "Emakumeak, haurrak, eta bestelako dozenaka zibil erretzen ari direla, beren hurbilekoek ezin ditzakete behar bezala artatu".
“Erredurak dituen bat artatzen badakigu, baina fosforo zuridun bat ez. Zauriak irekitzen segitzen du eta ordu batzuetara ke zuri bat eskapatzen da oraindik gorputzetik”
Human Rights Watch GKEaren Ces flammes traversent tout ["Sugarrek guztia trabeskatzen dute"] txostena irakurtzekoa da arma horren eragina hobeki irudikatzeko. 2020koa da eta Gazan, Afganistanen eta Sirian bildutako lekukotasunez osatua da. Ondokoa irakurri dezakegu: "Arma supiztaileak gaitzeko sufrikarioak eragiten dituzte, erasoa gertatzerakoan, baita ondoko aste eta hilabeteetan ere. Erredura ikaragarriek artatze minberatsuak ondorioztatzen dituzte. Arnas-sistema kaltetzen eta larritasun emozionala ondorioztatzen dute".
Erran gabe doa ez dela erredura ttipi bat, eta gorputzaren %60-80 hezurretaraino errea izatea ohikoa dela. Human Rights Watchek dio gehienetan berehala hiltzen dela erasoa jasan duen pertsona, gorputzaren %10 hunkia izateak heriotza ekarri ohi duelako. Biziraunez gero, bizi osorako arta eta min "kalbarioa" pairatu beharko du. Fosforo zuriaren toxikotasunak odoleko, biriketako, giltzurrunetako zein gibeleko eritasunak ondorioztatu ohi ditu.
Baina, horregatik guztiagatik da, hain zuzen ere, erabilia: zibila maltzurki suntsitzeko armarik eraginkorrenen artean delako. Gaza: zergatik fosforo zuridun bonben erabilpena gerra krimena da erreportajean esplikatua zaigun gisara, hori dugu gerra modernoen zutabeetariko bat: zibilak jomugan hartzea.
Israelen gerra estrategiaz ari da erreportajea, zehazkiago 2008-2009 urteetan buruturiko Berun Urtu Operazioaz. Gaurkotasun handiko erreportajea da, tartean, azken egunetan Israelek erabilitako argudioei oihartzun egiten diolako: Hamasek "herritarrak bahitzen" dituela, zibilak nolabaiteko "erredola" gisa erabiltzeko. Fabio Mini militar eta idazle italiarrak dioenaz, argudio hori "aspaldian erabilitako propaganda da", zibilak jomugan hartzearen estrategia kamuflatzeko.
Shock and awe [Harridura eta ikara] doktrinaren osagaietariko bat da gerra zelaia arerioaren herritarren artera eramatearena. AEBetako armadak garatu zuen doktrina hori, zehazkiago, Harlan K. Ullman eta James P. Wade militarrek, Golkoko lehen gerraren kari. Indarraren muturreko erabilpen ikaragarri baten bidez arerioa hasieratik uzkurtzea du funtsa –"Harridura eta ikara-ren erabilpen zuzenak arerioaren jendartea mehatxu eta jarduteko beldurra eragin behar dio"–. Armen erabilpen mugagabeaz gain, eguneroko azpiegiturak dira jomugan, direla argindarra, ur-sistema, internet sarea, ospitaleak, eskolak ala beste. Hori ere, denon begien bistan gertatzen ari zaie Gazan: munduko komunikabideen lehen lerroetan egon da internet eta komunikabideak Israelek moztu izana. Orain munduko komunikabideen lehen lerroetan da Tsahalek ospitaleak jomugan hartzearena: urriaren 7az geroztik 250 aldiz baino gehiagotan bonbardatua izan da Gazako osasun sektorea, Gazako 36 ospitaleetatik 20 erabat geldirik dira –Munduko Osasun Erakundearen zifrak dira, azaro hastapenekoak–, eta besteak ahal bezala dabiltza, ur eta elektrizitate eskasean, erremediorik eta anestesikorik gabe.
‘Shock and awe’
[Harridura eta ikara] doktrinaren osagaietariko bat da gerra zelaia arerioaren herritarren artera eramatearena
Mary Kaldor unibertsitariak plazaraturiko New & Old wars [“Gerra berriak eta zaharrak”] liburutik harturiko ondoko egiaztapena dakar erreportajeak: "Gerra zaharretan oro har nahigabeko eta bidegabeko albo-kalte gisa kontsideratua zena gerra berrien gudu-era nagusi bihurtu zaigu. (...) Zuzeneko konfrontazioak saihestu eta indarkeria nagusiki zibiletara bideratzeko joera argiki ageri da biktimen artean zibilen razioak daukan emendio dramatikoan. XX. mendearen hasieran, gerren biktimen %85-90 militarrak ziren. Bigarren Mundu Gerran kasik erdia zen zibila. 1990eko hamarkaren bukaeran duela ehun urtetako proporzioak ia anderantzikatu ziren eta gaur egun biktimen ia %80 zibilak dira". 1999koa da liburua eta geroztik tendentzia areagotu besterik ez da egia. Zibilen proportzioa %100etik hurbil kokatzeraino Gazako zerrendan.
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
Gutxienez hamar palestinar hil eta 35 zauritu ditu Israelek Zisjordaniako Jenin hiriaren aurkako operazio militar batean, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi dutenez. Hildakoen eta zaurituen kopurua etengabe handitzen ari dela eta, kopuru zehatzak jakiteko zailtasunak... [+]
Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.
Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.
Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]
Gazan 2023ko urria eta 2024ko ekaina artean Palestinako Osasun Ministerioak adierazitakoa baino %40 hildako gehiago izan direla azaldu dute The Lancet aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Zuzeneko heriotzak soilik hartu dituzte kontuan azterketan, hau da, bonbaz edo tiroz... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]
Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.