Ez, ezta? Izan ere, irudikatzen duzue zer izan behar den beti norbait ondoan edukitzea, egin ahal duzunaren –eta ez dezakezunaren– esparrua mugatuz, gauzak nola egin behar dituzun –eta nola ez– esanez, dena beti hobeki egin dezazun tematuz, egin beharrekoak etengabe adieraziz, denbora gal ez dezazun saiatzen, nola jokatu behar den –eta nola ez– seinalatuz, zure lana beti epaituz –goraipamenez edo gaitzespenez–, edota zure bizitza goitik behera antolatuz? Denok ezagutzen dugu sentsazio hori, eta ongi dakigu ez dugula horrelakorik nahi izaten, itogarria zaigula, ez dela atsegina.
Agian zure hobe beharrez ariko da, ez dugu zalantza egiten. Eta zaila bada ere, jakin ere egingo du, beharbada, zer behar duzun, zuretzat onena zer den, edo nola irits zintezkeen zeure bertsiorik onena lortzera; baina hori horrela izateak edo horrela dela jakiteak ez du sentsazioa arintzen. Arazoa ez dagoelako bere asmoen borondatean, edo bere proposamenen zentzutasunean, baizik eta geurea baino behar ez lukeen askatasun eta erabakimenaren eremu sakratura sartu izanaren keinuan.
Nondik jo(an), zer (ez) egin, nola jokatu, edo nola bizi behar duzun etengabe esaka ari zaizun norbaiten asmoa beti da zu bideratzea, eta asmo horretan beti sumatu daiteke zaren horren gutxiespena: hainbeste aldatu nahi badute, zaren bezalakoa onargarri (eta maitagarri) ez dela sentitzen baitu egoera horretan egon den edozeinek. Eta horrek mina sortzen du, noski.
Erraza da: ez gaitezen haurrekin erlazionatu guretzat onargarri irudituko ez litzaigukeen moduan
Ondoan hezitzaile bat edukita bizitzea kosta egiten dela begi-bistakoa baldin bada, nolatan onartu eta instituzionalizatu dugu figura hori haur eta gaztetxoentzat? Zergatik onartzen dugu beraientzat geuretzat nahi ez dugun hori? Zer dute bada ezberdin, haurrek, hori nahi edo behar izateko? Zergatik naturalizatu dugu haurrek bizitzeko eta ikasteko hezitzaileak behar dituztelako ideia? Zer sentituko zenukete zuek, figura hori zuengan propio pentsatuz sortua izan dela jakingo bazenute? Ez ote zenukete sentituko asko dagoela zuen izateko-egiteko-jokatzeko moduan aldatu beharrekoa, hainbeste, non hezitzaile bat jarri behar izan baitizueten?
Garapenaren garaia izatea, gauza gehien ikasten diren aroa izatea, edo ia gauza guztien lehen aldia izatea ez da harremanaren nolakotasuna aldatu behar izateko arrazoi. Txikiak dira, eta asko eta asko dute garatzeko, ikasteko eta bizitzeko, baina, beren txikian, modu berean nahi dute inguruarekin eta ingurukoekin erlazionatu. Onartuak sentituta, beren askatasun funtsezkoaren jabe direla, beren erabaki on eta txarren ondorioen arabera ikasiz, adinean gora egin ahala gero eta handiagoa den arduraz.
Haiek ere inguratu nahi dute hezi nahi ez dituztela frogatu duten baina bidean laguntzen dietela dakiten horiez, haurrek ere geuk bezala, hezitzaileak baino bidelagunak baitituzte nahiago. Zeintzuekin interakzioa edukiko duten, harreman eta atxikimenduak sortuko dituzten, eta harremanaren efektu hutsez, modu berriak ikasi, errealitate berriak ezagutu, bizi, hazi, eta garatuko dituzten, modu naturalean.
Txikiak dira, eta geure behar handiagoa dute. Baina horretan baizik ez luke haurren adinak beraiekiko harremana baldintzatu behar: autonomia-maila txikiagoa edukita, gehiago behar dutela gure presentzia, gure laguntza. Jar dezagun zaintza heziketa esaten genuen tokian, baina horraino, kito.
Eta gainerakoan, erraza da: ez gaitezen haurrekin erlazionatu guretzat onargarri irudituko ez litzaigukeen moduan. Eta ez galdetu pertsonei adina, bidelagun edo hezitzaile izan behar gatzaizkion jakiteko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]