Hondamendi naturalek ez dituzte pertsona guztiak berdin kaltetzen. Uholdeen ondorengo biziraupena aberastasun mailak baldintzatzen duela aski ezaguna da. Aldiz, askoz gutiago ohartzen gara generoak biziraupen hori baldintzatzeaz: zergatik zehazki emakumezkoak gehiago hiltzen dira hondamendi naturaletan? Hondamendien ondorioz zergatik haien bizi baldintzak txartzen dira? Arau patriarkalek eta genero bakoitzaren rol sozialek hainbat modutan emakumeak zaurgarriagoak bihurtzen dituzte.
Libia jo zuen Daniel ekaitzaren euriteek urtegi zaharkitu bat puskaturik, milaka pertsona hil ziren irailean. Hondamendi hori albiste nagusietatik laster desagertu bada ere, biziraun dutenen zama ez da modu berean desagertu. Trauma gainditu behar izateaz gain, emakumezkoak egoera bereziki larrian daude, osasun beharrei erantzun ezinean. Hajar Darwish emakumeen sexu-osasunean aditu libiarrak azpimarratzen du maiz antolakunde humanitarioak gizonez osatuak direla eta nabari dela gizonezkoek hartzen dituztela erabakiak: bururaturiko lehen gauzak elikadura, jantziak eta botikak dira, aldiz emakumeen behar bereziei erantzuteko materiala askoz beherago agertzen da zerrendan, askotan desegokia da, prestatzen dituenak maiz ez daki hilerokoak izatea zer den... Darwishek dio ere Afrika iparraldean hilerokoentzako produktuak erostea egoera normalean zaila dela, lotsazkoa edo ia ilegala balitz bezala, eta horrek zailtzen dituela beharren identifikazioa eta behar bezalako erantzuna, infekzio arriskuak emendatuz. Emakume haurdunentzako eta ume jaio berrientzako higiene edo mediku zerbitzu eskasak ere hilkortasuna emendatu dezake. Konponbide bat izan daiteke emakumeentzako laguntza programa bereziak antolatzea, eskualde bakoitzeko erreferentzia kultural egokiak dituzten emakume taldeak sortuz. Horrek gizon zurian oinarrituriko estandar "unibertsala" aldatzea suposatuko luke.
ARGIAko 2840. alean Urperatzeari egokitzeko aukerak eta mugak erakusten dizkigute bangladeshtarrek artikuluan aipatzen genuen Bangladeshen ama bat buru duten familiak aita bat buru dutenak baino pobreagoak izanik, haien irabazien zati bikoitza erabili behar dutela hondamendiei aurre egiteko. Horrez gain, zaintza lanek emakumeen mugikortasuna oztopatzen dute, hondamendien aurrean emakumeak zaurgarriagoak izanik. Sonja Ayeb-Karlsson ikerlariak Climate Risk Management errebistan argitaraturiko When the disaster strikes: Gendered (im)mobility in Bangladesh ["Hondamendia gertatzen denean: genero-mugikortasun(ezin)a Bangladeshen"] idatzian azaltzen du Bangladeshen genero rol sozialek baldintzatzen dutela zikloien garaian aterpeetan babesteko joera. Gelditasuna generoari oso lotua zaiola azaltzen du, gizonezkoengandik igurikatzen direlako mugikortasuna eta ausardia, emakumezkoentzat, aldiz, mugikortasuna arriskutsua delakoan.
Igurikimen horiek indartzen dute emakumezkoentzat etxeko jardueren menpekotasuna, eta zikloiak gertatzen direnean, gizonik gabe egonez gero probabilitate handiagoa du bere etxean gelditzeko –hor hiltzeko probabilitate handiagoa du–. 2004ko abenduko tsunamiak gehien jotako Indonesiako Aceh eskualdean, biktimen hiru laurdenak emakumezkoak ziren. Hala iragarri zuen Oxfam GKEak 2005eko martxoan argitaratutako The tsunami’s impact on women ("Tsunamiaren eragina emakumeengan") txostenak. Ezberdintasun horren arrazoiak nagusiki jarduera ekonomikoan dautza: tsunamiak jo zuen momentuan, kostaldeko herrietako gizonezko asko itsasoan zeuden arrantzan. Uhinak, nabaria izan arren, ez zituen barkuak irauli. Landa eremuetan, gizonezkoak etxetik kanpo zeuden, soroetan lanean edo merkatuetan ekoizpena saltzen. Emakumezkoak etxean haurrekin, eta uhinak jo zuen momentuan haurrak biltzen saiatzen igarotako segunduak erabakigarriak izan ziren. Antzeko lekukotasunak daude Indian. Sri Lankan, faktore horiei gehitzen zaie irakaskuntzarena: mutikoei irakatsi ohi zaie igeri egiten eta zuhaitzetara igotzen, aldiz neskei ez. Tsunamia bezalako gertakizun batean eskas hori beren bizitzaz ordaindu zuten askok.
2007ko The Gendered Nature of Natural Disasters: The Impact of Catastrophic Events on the Gender Gap in Life Expectancy, 1981–2002 ["Hondamendi naturalen genero-izaera: hondamendien eragina bizi-itxaropenean, 1981-2002"] lanean Eric Neumayer eta Thomas Plümper ikerlariek 141 herritan 1981 eta 2002 urteen artean gertaturiko hondamendi naturalak aztertu dituzte. Joera orokor batzuk identifikatu dituzte: hondamendi naturalek, batez bertzean, emakume gehiago hiltzen dituzte, eta emakumeak gizonak baino gazteago hiltzen dira –ezberdintasun horiek handiagoak dira ezbehar hilgarriagoetan–. Aldiz, emakumeek maila sozioekonomiko goragoa duten lekuetan ezberdintasun horiek txikiagoak dira. Haien hitzetan, sozialki eraikia den emakumeen zaurgarritasunak dakar hondamendietan emakumezkoen heriotza-tasa gizonezkoena baino handiagoa dela, eta hori ez da generoen arteko ezberdintasun biologiko edo fisiologikoei lotua.
Malawin, Afrikaren hegoaldean, ezohiko euriteak izan ziren 2015ean. Horren ondorioz, etxalde askok uzta lokazperaturik galdu zuten eta elikadura baliabideak urritu zitzaizkien. Ondorengo urteetan El Niño fenomenoak eragindako lehorteak ez zuen egoera hobetu. Testuinguru horretan ugaritu ziren adin txikiko nesken ezkontzak. Horri buruz Brides of the sun ("Eguzkiaren emaztegaiak") dokumentala argitaratu zuten Maria Uderscu, Miriam Beller eta Gethin Chamberlain kazetariek. Bertan Ntonya Sanderen lekukotasuna agertzen da: 13 urte zituelarik, 19 urteko gizon batek bere burasoei proposatu zizkien 50 kilo azukre eta 25 000 MWK (30 euro), beren alabaren eskuaren truke. Ntonyak burasoei esan zien ez zela horretarako prest, baina burasoek onartu behar zuela erantzun zioten, etxean jateko aski ez zegoelako. Ntonya bezalako milaka daude. Malawiko gizon gazteen bizitzak klima aldaketarengatik gogorrak izanik ere, gehienak 18 urte eta gero ezkontzen dira eta ez dituzte burasoek behartzen. Tradizio patriarkalek hala bultzaturik, neskak dira horrela ezkontzera behartuak, janaria eskas denean. Youth Net and Counseling (YONECO) gazteria laguntzeko antolakundearen zuzendaria den Mac Bain Mkandawiren arabera, adin txikiko nesken ezkontzen %30 eta %40 artean klima aldaketari lotuak dira Malawin –1.5 milioi neska lirateke egoera honetan–.
Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]
Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]
Plastiko kutsadurari konponbide bat adosteko goi-bilera zikloa bukatu berri dute, Hego Koreako Busan hirian iragandako bosgarren gailurrean ere porrot eginda: hitzarmenik adostea ez dute lortu, nagusiki plastiko esportatzaile handiek negoziaketak oztopatu dituztelako. Bitartean,... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]
Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Hegosudandar gehienak txirotasun larrian bizi izan dira azken bi mendeotan gutienez, eta zoritxarrez, estatu independente bihurtzeak ez die egoera hobetu, munduko herrialde txiroena baita, hainbat gerra tarteko. Testuinguru oso hauskor horretan klima aldaketak zailtasun berri... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
COP29 hasi da astelehen honetan Bakun, Azerbaijanen hiriburuan. 197 herrialde dira foro honetako kide eta horiez gain mundu osoko sare zibilaren milaka pertsona hurbilduko dira bertara, gobernuen jarduna jarraitzeko. Aurtengo gai izarra finantzazioa izango da.
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.