Ekialde Hurbila, K.o. II.-III. mendeak. Erromatar Inperioak 1.000 kilometro inguruko defentsa lerro bat osatu zuen ekialdeko limes edo muga zaindu eta persiar armadaren nahiz tribu nomaden erasoei aurre egiteko. Lerro hura iparraldetik hegoaldera luzatzen zen, Palmiratik egungo Turkia hegoalderaino. Edo orain arte behintzat hipotesi hori nagusitu da, Antoine Poidebardek egindako argazki eta prospekzioetan oinarrituta.
Antoine Poidebard (1878-1955) jesuita frantziarra airetiko arkeologiaren aitzindaria izan zen. Lehen Mundu Gerran hegazkin biplano bat pilotatzen aritu ondoren, 1920ko hamarkadan, egungo Siria, Irak eta Jordaniaren gainean hegan egin zuen arrasto arkeologikoen bila. Airetik ehunka argazki atera eta 116 egitura erromatar identifikatu zituen, ustez aipatutako goitik beherako defentsa lerroa osatzen zutenak. Lurra hartuta, egitura horietako batzuetan prospekzioak egin zituen, eta K.o. II. eta III. mendeetako datazioak lortu zituen, ustezko gotorlekuak Erromatar Inperioaren garaikoak zirela baieztatuz. Lan horien guztien emaitza 1934an argitaratu zuen La Trace de Rome dans le desert de Syrie ("Erromako aztarna Siriako desertuan barrena") izenburuko lanean.
Gerra Hotz betean, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, CIAko satelite espioiek eremu horretako milaka argazki atera zituzten. Satelite espioien munduko lehen programa abiatu zuten AEBetatik, Corona sateliteei esker, lehenik, eta Hexagon sateliteak erabiliz aurrerago. Hala, erresoluzio handiko irudiak lortu zituzten. Dokumentu horiek desklasifikatuta, irudiok arkeologoen esku daude orain. New Hampshireko (AEB) Dartmouth unibertsitateko ikerlari talde batek, Jesse Casana arkeologoa buru, argazkiak aztertu ditu, eta, orain arteko hipotesia guztiz aldatu du, Antiquity aldizkarian argitaratutako emaitzen arabera.
Inperioko ekialdeko probintzien eta Erromaren menpe ez zeuden lurraldeen arteko harremanak estutzea eta merkataritza bermatzea zen egitura horien helburua. Muga ixtea baino, irekitzea zen asmoa
Kontrako hipotesia
Arkeologoek beste 396 egitura identifikatu ahal izan dituzte CIAren argazkietan, gaur egun airetik ikusi ezin daitezkeenak, azken bospasei hamarkadetan gehienak estalita geratu baitira eraikin berrien eta nekazal ustiapenen ondorioz. Eta egitura horiek ez dute iparraldetik hegoalderako lerroa osatzen, Poidebardek esan bezala; identifikatu berri dituzten egiturak Tigris ibaiaren arroraino iristen dira, mendebaldetik ekialderako bidea eginez.
Oraindik lan asko dago egiteko, argazkietan ikusten diren egitura guztiak garai hartakoak direla baieztatzeko indusketak in situ egin beharko baitituzte. Baina, bitartean, Jesse Casanaren hitzetan: “Egitura horien banaketak iradoki digu ez zutela mugako harresi modura funtzionatzen, ez zirela persiarren eta nomaden erasoak geldiarazteko dorre eta gotorlekuak. Egin ditugun aurkikuntzek beste hipotesi batera garamatzate: eraikin horiek eskualdeen arteko merkataritza, komunikazio eta garraio sistema baten parte ziren, karabanatan oinarritua”. Eraikinek, besteak beste, bidaiariei ostatu hartzeko eta hornitzeko aukera ematen zieten, baita ganbeluak eta ganadua hidratatzeko ura ere.
Horrenbestez, Inperioko ekialdeko probintzien eta Erromaren menpe ez zeuden lurraldeen arteko harremanak estutzea eta merkataritza bermatzea zen egitura horien helburua. Muga ixtea baino, irekitzea zen asmoa. Hala, Gerra Hotzeko espioitza lanek Erromatar Inperioaren muga uste baino baketsuagoa zela erakutsi dute.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]
Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]
Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]
AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.
Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]
Urruña, 1750eko martxoaren 1a. Herriko hainbat emakumek kaleak hartu zituzten Frantziako Gobernuak ezarritako tabakoaren gaineko zergaren aurka protesta egiteko. Gobernuak matxinada itzaltzeko armada bidaltzea erabaki zuen, zehazki, Arloneko destakamentu bat. Militarrek... [+]
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]