Bikain bertsionatutako klasiko bat

Argazkia: E. Moreno Esquibel
Argazkia: E. Moreno Esquibel

OLBEk antolatutako Gounod-en Romeo et Juliette opera.
Bakarlariak: Nadine Sierra, Javier Camarena, Andrzej Filonczyk, Marko Mimica, Anna Alàs Jové, Fernando Latorre, Alejandro del Cerro, Ixaro Mentxaka.
Noiz: Urriaren 21ean.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.

--------------------------------------------------------

Romeo eta Julietaren istorioa klasiko unibertsala da, modaz inoiz pasatzen ez dena eta denek ezagutzen dutena. Opera batean islatzeko istorio ezin hobea. Bitxiena da hain libreto eder eta ezaguna duen opera bat, eta gainera Gounoden aberastasun melodikoaren musika duena, ez dela gehien antzeztutako horietakoa. Halaxe da, zoritxarrez.
Baina zortea izan dugu eta OLBEren 72 denboraldiaren hasierarako opera-errepertorioko harribitxi honekin egin dugu topo. Batez ere bikote protagonistaren kualitateetan oinarritzen den harribitxia, zalantzarik gabe Bilbon arrakasta handia izan duena.

Opera honek ezingo luke funtzionatu aparteko distira ez duten bi bakarlarirekin. Porrot egingo luke. Baina OLBEk bikote bikaina aurkeztu du, ez soilik bakarlari bakoitza halakoa delako, baizik eta bien arteko elkarrekintza bereziki elektrizatzailea izan zelako.

Romeo OLBEko entzuleen artean oso ezaguna eta oso miretsia den Javier Camarena tenore mexikarrak interpretatu zuen, ahots tinbre bereziki ederra du, eta naturaltasun handiko emisioa. Horrek aukera ematen dio bere interpretazioei naturaltasun eta sinesgarritasun berezia emateko. Izugarrizko freskotasuna eman zion Romeori. Bere agudo, garbi eta errazek entzuleak maitemindu zituzten.

Nadine Sierra soprano apartak eman zion bizia Julietari. Lehen aldiz aritu zen OLBEn eta erabateko arrakasta lortu zuen. Eta oso merezia. Bere ahotsaren nagusitasuna eta biribiltasuna erakutsi zituen. Bere adierazkortasun erraztasunari esker, abeslariak aura berezi bat eman zion pertsonaiari. Je veux vivre edo Air du poison bezalako arietan ahozabalik utzi gintuen. Publikoak abeslaria txalotu zuen antzezpenaren amaieran gutxitan bezala.

Gainerako bakarlariak oso maila onean aritu ziren, baina, zalantzarik gabe, Anna Alàsen aktuazioa nabarmendu beharko litzateke. Stefano pertsonariari bizia eman zion mezzoa da, ahots bikainarekin, tinbre ederrekoa, eta interpretazio-grazia bereziarekin. Que fais-tu blanche tourterelle oso momentu txalogarria izan zen.

Giorgia Guerrak diseinatutako ekoizpena atsegina izan zen, oro har, eta irtenbide eszeniko eraginkor eta azkenaldian nahiko ohikoa dena prestatu zuen: hiru panel handiren gaineko proiekzioak eta une dramatikoaren arabera komenigarritzat erabiltzen zen erdiko bloke mugikor bat (dorrea, logela, kapera...). Irudien segida erakargarria izan zen estetikoki (beirate gotikoak, plano arkitektonikoak...), eta osotasuna ondo konbinatu zen obran zehar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika klasikoa
Pierre Boulez: matematikaren eta abangoardiaren artean

Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.

Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]


Abeslari sorta ederra

FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.

[+]


Ravel jaio zela 150 urte
Eta zuk, egin duzu inoiz Boleroarekin?

Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


Etorkizuneko izarrak

Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.

[+]


2024-12-20
Benetako gozoki musikala

Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta  I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Gabriel Fauré: Requiem bat baino askoz gehiago

Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]


Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Gure pianista unibertsala

Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]


Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


Eguneraketa berriak daude