Euskal kulturaren transmisioarekin jarraitzeko, eta euskal nortasunaz hausnartzeko Argentinako nafar etxeetara bidaiatu dute Ortzadar Euskal Folklore Elkarteko kideek, eta bizitakoa Nafar Haziak dokumentalean jaso dute. Bertan izan da Izaskun Barber de Carlos (Iruñea, 1989), Nafar haziak dokumentaleko zuzendaria eta gidoilaria, eta Ortzadarreko kidea. Iruñeko Golem aretoetan estreinatu dute dokumentala.
“Ikastolan euskal dantzak ikasten hasi nintzen, eta hamasei urterekin Ortzadarren sartu nintzen. Kanpoan ikasten aritu naizen arren, beti nolabaiteko lotura izan dut dantzarekin, folklorearekiko maitasun berezia dudalako. Aktiboki ez dut dantzan jarraitzen, baina entzuten dudanean zerbait dantzatu beharra sentitzen dut. Adin horretan, ikus-entzunezkoetan hasi nintzen, txikitatik gustuko ditudalako kamerak. Garai horretan baliabide gutxiago izan arren, kuadrillako bideoak egiten nituen. Urteetan ikasten joan naiz, hala nola Bartzelonan, eta ordutik horretan lan egin dut”.
Dagoeneko aretoetan dago dokumentala; nola sentitzen zara?
Profesionalki izugarrizko esperientzia izan da. Lehenengo aldiz pantaila handian ikusi nuenean emozionalki nahiko pauso handia eta polita izan zen. Urte osoan egindako lana, oso leku gorenean ikusten duzunean hitzik gabe geratzen zara; emozio eta momentu berezi bat da.
Etxean estreinatu duzue; berezia da?
Bai. Ikus-entzunezkoetan lan egin dut, baina sekula ez nuen pentsatu telebistarako dokumental bat egitea. Ideia etorri zenean beldurrez eta jakin-minez hartu nuen, baina ez nuen espero Golem aretoetan ematea. Nafarroako Gobernuari proposamena egin genionean, eta baiezkoa jaso genuenean, ez nuen sinesten. Horregatik, jendea eserita ikusi arte ez nuen sinetsi estreinaldia.
Esperientzia berria izanik, nola sentitu zara bidean? Oztopo handiak izan dituzu?
Asko inprobisatu behar izan dugu. Taldea oso sendoa zen eta oso ongi asmatu nuen Rut Etxarte kidetzat hartuta. Banekien oso ongi egingo genuela lan elkarrekin, lehenago ere egin izan dugulako. Dena ongi prestatuta joan ginen Argentinara, baina oztopoak izan ditugu denborarekin eta baliabide teknikoekin. Horrez gain, Argentinan geundelarik galdera berriak sortu ziren, eta beste batzuk ezin izan genituen egin. Inprobisatu behar izan genuen pixka bat. Iruñera itzuli ginenean, hasierako ideia moldatu eta ideia berri bat sortu behar izan genuen.
Zerk eragin zuen gidoi aldaketa?
Nafarroako Gobernuak urtero nafar etxeetako zenbait lagun gonbidatzen ditu udako eskoletara, eta denek sanferminak aprobetxatzen dituzte Iruñean geratzeko. Sanferminetan etorri zirenean, luze eta zabal galdetzeko baliatu genuen. Baina Angertinan geundelarik beraien etxeetan, denbora gehiago genuenez eta eroso sentitu zirenez, emozioak errazago azaldu zizkiguten. Horrek guretzat ezezagunak ziren ate asko ireki zituen.
Adibidez?
Ohartu ginen, emozioei dagokienez, zein garrantzitsua den egunerokoan nafartasuna bizitzea eta nafar etxeak mantentzea, nahiz eta nafar sustrairik ez izan.
Nolakoak dira nafar etxeak?
Oso ezberdinak euren artean. Adibidez, Buenos Airesekoa oso handia da. Ia gehienek frontoia daukate, eta han aritzen dira palan eta trinketean. Oso garrantzitsua da beraientzat, elkartzeko espazio bat delako. Gehienak nahiko zaharkituta daude, ez dutelako diru asko. Gainera, geroz eta nafar gutxiago doa Argentinara, eta kostatzen zaie jendea erakartzea eta geratzea. Horregatik, kirolaren bidez jendea erakartzen saiatzen dira. Horrez gain, euskara eta txistu klaseak ematen dituzte nafar etxe batzuetan. Batez ere, elkarrekin egoteko eta entseatzeko espazioak dira.
Etxe guztietan dago folklorea?
Folklorea etxeen esentzia edo oinarri sendoa da, eta hortik aurrera zenbait ekintza daude. Ortzadarren eta nafar etxeen arteko lotura ere folklorea da. Mantentzen saiatzen dira, Ortzadarrek egindako bideoak Youtuben ikusita.
Zerk piztu zizun txikitan folklorearekiko harreman berezia?
Poza ematen zidan jendaurrean dantzatzeak. Gainera, zer-nolako harremanak sortzen diren gustuko dut. Oso polita iruditzen zitzaidan, harremanak sendotzen zirelako, oso adin desberdinetako jendea geundelako, elkarrekin bidaiatzen genuelako, eta Euskal Herriko jende asko ezagutzen genuelako. Harremanen, elkarlanaren eta kulturaren transmisioaren parte garrantzitsu bat da.
Dokumentala trukaketa horren adibidea da?
Bai, Ortzadar taldeko kideak joaten ziren tailerrak ematera; hala nola dantza, jantzigintza eta gastronomia tailerrak. Informazio gehiena internetetik hartzen zutenez, baliabide falta handia zuten, eta gauza asko asmatu behar izan zituzten.
Identitateaz, nortasunaz, kulturaz eta beste mintzatu zarete; hausnarketarako bide bat da dokumentala?
Hausnarketarako bide izateko sortu genuen. Azkenean, nortasunarekin eta identitatearekin gertatzen den bezala, bakoitzak kultura eta folklorea bere modura bizi ditu. Dokumentalean agertzen dena errealitatea da; ez dugu asmatu. Guretzat hausnarketa prozesu bat izan da jakitea hain urrun dauden bi herrialdek kultura berdin bizi dutela.
Dokumentalean, askotan errepikatzen da distantzia handia dagoela. Eragin handia dauka emozionalki?
Pisu handia dauka emozionalki, batzuk Nafarroan ez egon arren, nafarrak sentitzen direlako. Zaila denez Nafarroara etortzeko aukera izatea, asko zain egoten dira.
Folkloreaz gain, sanferminak ere hor daude.
Iruñean egongo balira bezala bizi dituzte. Data konkretu batzuk dituzte parranda egiteko, Buenos Aireseko etxean Iruñeko Udalak emandako bi erraldoi dituzte, hamaiketakoa egiten dute, eta peñak mantentzen dituzte. Guk bizi dugun bezala bizi dute nafartasuna Argentinan; hortaz, nafarrak direnez, guk bizi ditugun bezala bizi dituzte sanferminak.
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.
Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]
ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.
Euskarazko ikus-entzunezkoen egoera kaskarrak kezkatuta dauka Katixa Agirre, hizkuntzaren normalizazioan ezinbesteko tresna direla uste baitu. Ahul ikusten du euskal literatura sistema ere, irakurlego txikia duela eta. Hizkuntza gutxituen arazoak denak.
Denbora laburrean plano aldaketa asko dituzten marrazki bizidunek, alegia erritmo azkarreko hiperestimulazio audiobisualak eragin negatiboa du umeen arretan, hainbat ariketa mental egiteko gaitasunean eta autoerregulatzeko ahalmenean, ikerketa batek ondorioztatu duenez.
Musikariaren lana musika sortzea eta jotzea da. Baina soilik hori? Irudiak eta sustapenak gero eta pisu gehiago dute alor gehienetan, eta musikariak ere ez dabiltza zurrunbilo horretatik aparte. Bideoklipa bilakatu da abesti edo disko bat kaleratzeko euskarri (ia) ezinbestekoa... [+]
Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]
Donostiako Kursaal aretoan egindako ekitaldi batean aurkeztu du EITBk ostiralean Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko plataforma. Makusi.eus webgunean ikusgai dago jada, eta app ere ere eskuragarri dago. Doako haurrentzako euskarazko lehen plataforma... [+]
Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]
Mundualdi honen soinu-banda osatzen duten abesti gehien-gehienek propio filmatutako irudiak izan ohi dituzte: bideoklipak. Musikariengandik oso gertu, ikus-entzunezko egileen belaunaldi gazteago batek lan horretan aurkitu du zineman edo telebistan ez duen hori: trebatzeko... [+]
Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]
Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]