Zure arreta harrapatu nahiko nuke, irakurle; artikulua dastatzeko gogoa piztu. Ezinezko helburua? Egun, irakurketaren bidez norbaiten arreta harrapatzea gero eta zailagoa omen da. Irakurtzea ez omen dator bat egungo estimulazioaren intentsitate eta abiadurarekin; ez omen du bat egiten irudi, bideo, albiste eta iragarkien tsunamiarekin, zapping etengabearekin… Hala al da? Sarritan entzuten dira arretaren krisiari buruzko aipamenak. Literatura edota filosofiako hainbat irakasle lagunek, besteak beste, testu luzeen irakurketa gero eta zailagoa egiten zaiela aipatzen didate. Errendimendurako exijentzia hipermodernoak, ordea, ez du horretarako abagunerik ematen: gero eta gauza gehiago egin behar dira gero eta epe laburragoan. Multitaskingaren leloa. Egun, bada gelditzeko eta itxaroteko zailtasun berezia, egonezin handia. Ulermenak behar duen tartea hartzea gero eta jasanezinagoa egiten zaigu: iritzia arin eta konpultsiboki emateko beharra daukagu. Baina bizitzako hainbat kontutan, itxarotea baino ez dago: egunsentia eta ilunabarra ikusteko, seme-alaba baten jaiotzarako… Itxarotea baino ez.
Zure arreta harrapatu nahiko nuke, irakurle; artikulua dastatzeko gogoa piztu. Ezinezko helburua?
Egungo gizartean arreta mantentzeko ditugun zailtasunak aintzat hartuta, analisi interesgarria egiten du Biffo Berardik. Haren ustez, kapitalismo digitalak ez du gure arretarik lortzen, ez dagoelako gure desirarekin lotuta: ez dauka arretarekin zerikusirik, etengabeko estimulazioarekin baizik. Ustezko arreta merkantzia huts bilakatu da Google, Facebook edota Amazonen moduko enpresentzat, eta gure datuak lortzeko ekonomia dugu gudu-zelai: horixe da kapitalismo digitalaren helburu nagusia.
Aisialdiko proletario bilakatu gara; datuak eskuratzeko irrikan dauden enpresentzako langileak gara. Gure denbora librean eskuratutakoa ustiatzen dute, beste garai batzuetan urrearekin, ikatzarekin, gasarekin edo petrolioarekin egiten zuten moduan. Datuen estraktibismoa erabakigarria da egungo bizimodua ulertzeko. Horretaz hitz egiten du Yves Cittonek Arretaren ekologia liburuan. Kapitalismo digitalari ere aurre egiteko, arreta beste nonbait jartzen ahalegindu beharko genuke? Arretaren ikuspegi soziala aztertzen du aipatutako idazleak, eta arretaren ekonomiaz hitz egin beharrean, arreta ekologia gisa ulertzea aldarrikatzen du: datuak ustiatu beharrean, elkar zaintzea. Arreta, finean, gure artean eta munduarekin erlazionatzeko modu bat da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]