Enegarren industria enpresaren itxiera

Urdulizek XX. mendean industrializazio sakona jasan zuen, eta Euskal Herriko herri askotan gertatu den bezala, herri itxura erabat eraldatu zuen: herri berria eraiki zen, industria gune nagusiaren ondoan, eta baserri herria txiki utzi zen. 1944. urtean Bizkaiko Babcock & Wilcox enpresa handiaren lehiakidea izango zen Mecánica de la Peña S.A. sortu zen.

Enpresa horren ibilbidea industria sektoreko askoren antzekoa izan da: garai fordistako loraldia, hazkundea eta nazioarteko hedapena; 1980ko hamarkadan krisia eta lehenengo ordainketa etendura 1986. urtean. Ordutik aurrera, bazkide berrien bilaketa, Tubacexekin porrot egindako bateratzea eta nazioarteko enpresa bati, Kvaerner-i, saltzea. Bidean, aktibo baliotsuenak ere saldu zituen, hala nola Mecaner automozioko matrizegintza, Fiat-en osagaien dibisioari. 1999. urtean Mecánica de la Peña enpresak beste ordainketen etendura bat egin zuen, eta bere lekuan Fiat enpresaren menpean zegoen Mecanerrek jarraitu zuen lanean, lanpostuak erdira murriztuta. Jabeen fusioak zirela eta, gaur egun arte Stellantis taldearen menpekoa da. Udaren bukaeran, multinazionalak publikoki adierazi du Urdulizko lantegia itxiko duela eta 148 langile kaleratu. Bide luzea, bihurgune anitzekoa, eta oraindik azken orria idatzi barik daukana.

Estrategia zaharrak erabiltzen ari dira itxiera oso merkea lortzeko. Multinazionalaren egoitzan lantegi (edo eskumeneko enpresa) batean gehiago ez inbertitzea adosten da. Teknologia eta makineria zaharkituz doa, lehiakortasuna galduz. Gero, lan karga beste filial edo lantokietara birbideratzen da, eta arazo ekonomiko artifizialak sortarazi. Itxiera iruzurtiak egiteko hamaika bide daude, baina sarritan, prozesu horien bitartez, langileak etsipenera eramaten dituzte, kaleratzeak oso merke ordainduta. Urteak daramatzagu murgilduta desindustrializazio prozesu sakon batean.

Ez dugu gure lurraldeko industria-sarearen etorkizuna multinazionalen esku utzi behar, merkatua edo produktibitatea aitzakiatzat hartuta

Itxiera horiei aurre egiteko, ezinbestekoa da langileen antolakuntza, sindikalismo proaktibo baten bitartez, helburua lan baldintzak hobetzea duena, bai, baina, horrez gain, langile kontrola buruan duena, finkatuta dagoen lurraldeari lotuta. Aldeak alde, Argentinako Enpresa Berreskuratuen Mugimendua burura datorkit, batez ere lantegi horien kasuan, auzo eta herriekiko egiten zuten lana azpimarratzekoa baita. Hori izan baitzen enpresa okupatu horien biziraupenaren gakoa.

Bestetik, sarritan aipatzen dira 4.0 Industria eta antzekoak, baina langileentzat errealitatea da gure lurraldean daukagun industria sarea gero eta ahulagoa dela. Irabaziak mugagabe handitzea da kapitalismoaren oinarrizko legea. Horri gehitu beharko genioke autogintza sektorean enpresa askoren etorkizunaren inguruan itzal iluna zabaldu dela. Orain arte hartutako bidea jarraitzekotan, ordainean, enpresa industrialen jario itxiera, kaleratzeak eta desindustrializazioa izango dugu. Horren aurrean, bilatu behar duguna da industria pisua nola mantendu; autogestioaren bidez langileek protagonismoa berreskuratuta eta erronka ekologikoei aurre egiteko gai den industria sarea bultzatuta, irtenbide teknokratikoak gaindituz eta pairatzen dugun eredu kapitalista alde batera utziz.

Mecaner enpresaren etorkizuna ezin dugu Stellantis multinazionalaren esku utzi. Ez dugu gure lurraldeko industria-sarearen etorkizuna multinazionalen esku utzi behar, merkatua edo produktibitatea aitzakiatzat hartuta; izan ere, aski ezaguna denez, aitzakia horiek beti izaten dute tranpa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude