2019ko iraultza popularrari esker lortu zuten 30 urtez presidente izandako Omar al-Baxir boteretik haizatzea. Armadaren laguntzaz bota zuten presidente ohia, baina trantsizio demokratikoaren alde segitu zuten borrokan, herritarrek soilik osaturiko gobernu baten sorrera helburu gisa harturik. Ondotik etorriko ziren estatu-kolpe berriek erakutsiko zieten dorpea ukanen zutela bidea. Duela sei hilabete hasitako gerrak desagerrarazi die esperantza oro. Nazioarteak begiratzen ez duen gerra odoltsu eta konplexu baten erdian dira sudandarrak apirilaren 15az geroztik.
Gerra guztiek ez dute aipamen bera jasotzen. Guztietan dira erbesteratuak, kolpatuak, hildakoak, bortxatuak eta betikoz minduak, baina guztiei ez zaie arreta bera jartzen. Adibiderik argiena dugu Ukrainako gerra, eta beste muturrean Sudanekoa. Egipto, Libia, Txad, Hego Sudan, Etiopia eta Eritrea estatuek inguratzen dute munduko hogei herri pobreenetan sailkaturiko Sudan. Pobreziari gerra gehitu zitzaien orain duela sei hilabete, eta bake akordiorik lortu ezinean, mendebaldetarron belarriek entzuten ez dituzten bonba eta tiro hotsez puntuaturik dituzte beraien egun eta gauak.
Sei hilabetez gerrak hildako 5.000 sudandar, lau milioi desplazatu, “ehunka mila” gosetean eta milaka kolpaturik, torturaturik edota bortxaturik. Nazio Batuen Erakundearen zifrak dira eta alarma piztu zuen arazo humanitarioen ardura duen idazkari nagusi Martin Griffiths-ek: “Zabalduz doan gatazka horrek –eta ondorioztaturiko gosete, eritasun eta lekualdaketek– herri osoa desagerrarazi dezakete”. Desagerpen hori are probableagoa da klima larrialdiaren arloan munduko seigarren herri zaurgarriena delako eta muturreko fenomeno meteorologikoei aurre egin beharrean direlako gainera. Eta are probableagoa da, nazioartearen lehentasunetarik urrun delako Afrikako herri pobrearen errealitatea. Ondokoa deitoratzen du Errefuxiatuen Norvegiako Kontseiluko William Carterrek: “Sudaneko egoerari ez zaio begiratzen. Ez da inorantzia, apatia da”.
Baina zerk zapartarazi zuen gerra 2023ko apirilaren 15ean? Nolaz arerio bihurtu ziren 2021az geroztik Trantsiziorako Kontseilu Subiranoan elkarren ondoan egondako Abdel Fatah al-Burhan estatuburu eta armadaburua eta Hemetti izendaturiko Mohamed Hamdan Dagalo presidenteordea? Zer diote 1989az geroztik boterean zen Omar al-Baxir-en aurka 2019an karrikara ateratako milaka eta milaka sudandarrek? Zer diote matxinadan zehar bakea eta demokrazia goraipatzen eta trantsizioa hitz ematen zebiltzan al-Burhanek eta Dagalok gerra zibila abiarazi izanaz? Galdera potoloak –are potologoak nazioarteko komunikabideetan aipatzen ez den gerra bat denean–.
Sudandarren artean itxaropen haizea nagusi zen 2019ko apirilaren 11n al-Baxir boteretik kendu eta gobernu demokratikoa osatzeko aukera irabazi zutenean. Iraultza popularraren lehen lerroan egondako FFC Askatasunaren eta Aldaketaren Indarrak gobernu zibila zuen xede eta karrikan segitu zuen, armadaren errepresioak eragindako dozenaka hil pairatuz. Trantsiziorako Kontseilu Militarrak RSF Azkar Laguntzeko Indarra talde paramilitarraren laguntzaz –bi horien artean dago orain gerra– erreprimituriko ekainareko 3ko “Khartumeko masakrea“ dute guztiek gogoan.
Azkenean, uztailaren 17ko akordioan onartu zuten boterea hiru urtez militarren esku ere gelditzea, ondotik hauteskundeen bidez gobernu zibil bat osatzeko konpromiso argiarekin. Trantsizioko lehen hogeita bat hilabeteetan militarrek zuten Kontseilu Subiranoa gidatuko eta ondotik herritarrek. Kontseilua hamaika lagunek osatu zuten, zehazki, bost zibilek, bost militarrek eta bi aldeek aukeratutako beste zibil batek, txandakatuta. Baina horra non gidaritzak eskuz aldatu baino hilabete lehenago, 2021eko urriaren 25ean estu-kolpe berri bat burutu zuen al-Burhanek, adostutakoa zangopilatuz eta botere guztiak bereganatuz. Berehala dozenaka mila sudandar atera ziren Khartumeko karriketara. Trantsizioaren aldeko karta aurkeztu zuten 2022ko otsailaren 27an erresistentziarako herritar komiteek. Azkenean, zeozer adostu zuten bi aldeek, baina Askatasunaren eta Aldaketaren Indarraren eta herritarren babes anitzez gutxiagorekin eta armadari botere gehiago utzita: “[Indar armatuak] Nazioaren segurtasun balbula dira; bat eginda eutsi, eta beren lurra babestuko dute”, Al-Burhanen hitzetan. 2022ko abenduaren 5eko akordioak zekarren argiki bide-orria eta ondoko aldaketa zekarren agiriak: armada eta al-Baxir diktadore ohiaren erregimenaren jarraitzaileak –Dagalo hurbila eta adiskidea du al-Baxirrek– gai politikoetatik “erabat desagerraraztea”. Baina horrelakorik ez dute nahi ez militarrek ezta al-Baxirren lagunek ere.
Boterean gelditu nahi dute eta horren erakusle dugu gerra: al-Burhan armadaburuak eta Azkar Laguntzeko Indarrak taldeko Dagalok biek nahi lukete gorenean gelditu. Gainera, akordioak aipatzen duen talde paramilitarraren eta armadaren bateratzeari buruzko ezinek eta desadostasunek piztu zuten bien arteko gerra.
Dagalok lortu du Sudaneko armada bezain boteretsua den talde armatuaren osaketa, eta dagoeneko bere kontrolpean ditu Khartum hiriburuaren hiru laurdenak eta Sudaneko armadaren kokapen andana du setiaturik. Al-Burhanek hiriburua utzi behar izan zuen, Port Sudan hirian kokatuz bere kuartel nagusia. Apirilaz geroztik hamar bat su-eten izan dira, guztiak hauskorrak eta gaurko egunean oraindik ez da armak uzteko nahikeriarik sendi. Saudi Arabiak eta AEBek edo Afrika Ekialdeko Blokeak begiztaturik egin izan dituzte orain arteko negoziaketak. Gerra hasi zenetik sei hilabete pasa direla, Sudan erabat bitan zatiturik da eta hainbat adituren arabera, litekeena da al-Burhanek gobernu berri baten osaketa deklaratzea Sudan ekialdetik, Port-Sudanetik, eta Dagalok gauza bera egitea hegoaldetik eta azkenean herria berriz bitan zatitzeko bidea irekitzea.
Gaur gaurkoz, gobernu zibilaren osaketaren 2019ko itxaropena desagerturik dute sudandarrek, gerran dabiltzanek bakea baino gehiago boterea dutelako helburu, eta gainera, inguruko herriek ere nahiago dutelako militar bat solaskide, ez eta demokraziaren gauzapenean dabilen gobernu zibil bat –kutsakorra izan daitekeelako askatasun gosea...–.
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Israel Katz da Defentsa ministro berria, orain arte Atzerri ministro izandakoa. Erabakiak israeldarren kexua eragin du eta milaka dira karriketara atera. Israelgo Gobernuko oposizioko ordezkariek prentsaurreko bateratua eskainiko dute azaroaren 6 honetan. Bizkitartean, Israelen... [+]
“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Kontatu –ezta iradoki ere– ez digutenez, imajinatu egin beharko dugu. Gertatu, halatsu gertatuko zelako, gutxi gora behera.