Eva Adamen saihetsetik sortu omen zela dio tradizio judeo-kristauak, baina judutarrek sumertarren hainbat mito bereganatu ostean egindako hizkuntz interpretazio misogino baten ondorio da kontakizun hori.
Babilonia, K.a. 597. Nabukodonosor II.a erregeak bultzatuta, Judeako erresumako goi klaseko kide asko Babiloniara erbesteratu ziren. Handik hamaika urtera, K.a. 586. urtean, Nabukodonosorrek Jerusalem hartu zuen, eta orduan deportazioaren bigarren fasea, askoz masiboagoa, hasi zen; milaka judutar eraman zituzten Babiloniara.
Judutarrek Mesopotamia ezagutzen zuten lehenago ere, Arbrahamen garaitik, baina erbestealdi horretan sakonago ezagutu zuten, besteak beste, sumertarren garaian taxututako erlijioa.
Sumertar mitologian Me izeneko figurak zeuden, gure munduaren oreka zaintzeaz arduratzen ziren jainkoen kreazioak. Me horiek hainbat arte, lanbide eta gaitasun barne hartzen zituzten, eta horietako bat zen Ti.
Hizkuntza gehienetan bezala, polisemia ere bazen sumertarren hizkuntzan, eta Ti horren adibide bat da: “bizitza emateko boterea” eta “saihetsa” esan nahi du. Ez dakigu berdin esaten ziren, baina idazketa kuneiformean behintzat zeinu berdinen bidez idazten ziren biak.
Hizkuntza gehienetan bezala, polisemia ere bazen sumertarren hizkuntzan, eta Ti horren adibide bat da: “bizitza emateko boterea” eta “saihetsa” esan nahi du
Esan bezala, Babiloniako egonaldi behartuan, judutarrek Mesopotamiako erlijioa ezagutzeko aukera izan zuten eta sumertarren hainbat mito bereganatu eta judaismoan txertatu zituzten: Joben liburuak, Pentateukoak eta Salomonen Kantuen Kantak hor dute jatorria, eta Moises pertsonaiak Akadeko Sargonen antza handia du.
Gizakiaren kreazioa ere mesopotamiarrei hartu zieten: sumertarren arabera, Enki jainkoak gizonak eta emakumeak batera sortu zituen, baldintza berdinetan, Ti-aren bidez. Hau da, “bizitza emateko boterearen” bidez.
Judutarrek, ordea, “saihets” moduan itzuli zuten Ti. Hainbat adituk zalantzan jartzen dute itzulpen akats hutsa izan ote zen. Tora oso modu zorrotzean idatzita dago, irizpide zehatzei jarraiki, eta halako akatsak egitea arraroa omen zen. Gainera, Toran lehenago eta Biblian ondoren, gizonaren saihetsetik sortu zen emakumea eta ez alderantziz –bigarren aukerak, biologikoki behintzat, logika handixeagoa izan arren–.
Nahita edo nahi gabe egindako itzulpen oker hori medio, Eva Adamen saihetsetik sortu omen zen, eta horrek tradizio judeo-kristauaren muturreko misoginia justifikatu du mende luzez.
Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte.
Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]
Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Judea, K.o II. mendea. Erromatar probintziako giro nahasi betean, Gadalias eta Saulosen kontrako epaiketa egin zuten, iruzurra eta zerga-saihestea leporatuta. Epaiketaren berri grekeraz idatzitako 133 lerroko papiro batean jaso zuten (argazkian). Dokumentu nabateoa zela... [+]
Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Japonia, VIII. mendea. Nara Aro betean furoshiki terminoa erabiltzen hasi ziren, baina Edo Arora arte (XVII-XIX. mendeak) ez zen hedatu. Furoshiki objektuak ohialetan biltzeko artea da, baina bere etimologiak garbi uzten du bere jatorria: furo hitzak bainua esan nahi du eta... [+]
Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.
Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]