Phos

  • Erakusketa-aretora sartzen gara artista baten estudiora sartuko bagina bezala, sortze-espazio kuttun baten hesi ikusezinak hautsita. Hanka puntetan sartzen gara, gure arropekin zaratarik egin gabe, eta isil-isilik, leku horretara sartzeko baimenik ote dugun geure buruari galdegiten. Ilunpetan, gure begiak iluntasunera ohitzen diren neurrira, forma eskultoriko handiak antzematen ditugu, espazioan sakabanatuta, tente eta tinko. Julia Spínolaren Persona, foto, kopia erakusketara sartu berri gara.

Argazkia: Nuria Gonzalez
Argazkia: Nuria Gonzalez

Spínolaren gorputz eskultorikoek –guztira hamar bat– han hemenka zipriztintzen dute espazioa, aretoan nagusitzen den grisari pintzelada marroixkak gehituta. Beraien artetik igarota eta puntu ezberdinetatik ikusita, koreografia entseatu baten parte diren piezak dirudite: sendoak, irmoak, erabatekoak. Lehen begirada batean kolore marroixka nabarmentzen zait, eta piezen materialari dagokionez pista bat ematen dit horrek. Eskulturen forma ezezagunak eta horien azalera zimurtsu distiratsuak, eskultura horiek zer ote diren eta nola eginak dauden galdetzera naramate. Erakusketa honetan hutsetik hasten naizen sentsazioa daukat, lengoaia berri horretara egokitu beharrean ikusten dut neure burua.

Julia Spínola (Madril, 1978) eskulturan aritzen da batik bat, marrazkia eta serigrafia bezalako teknikak lantzen baditu ere. Gure testuinguruan artista ezaguna da, sortzaile askoren erreferentea eta bere lan metodologiaren oihartzunak gure gertuko artistengan soma ditzakegu. 2020ko uztailean, Artiatx espazioak Spínolaren Rojamente erakusketarekin ireki zituen ateak, eta Eremuakeko jardunaldietan ere parte hartu zuen Madrilgo artistak. Oraingo honetan, Gasteizko Artium-ek bakarkako erakusketa eskaini dio, non azken hamarkadako hainbat lan dauden ikusgai, ekoizpen berriko beste zenbait piezekin batera. Gerta liteke museora gerturatzen denak hainbat pieza lehenagotik errekonozitzea, baina egia da piezen instalazioak, horien artean sortzen diren erlazioak eta elkarrizketak, irakurketa berriak sortarazten dizkiola bisitariari.

Argazkia: Nuria Gonzalez

Literalki ilunpetan ikusten den erakusketa da, hau da, ez dago argi artifizialik artelanak argiztatzen, eta piezei ez zaie egozten museoek eska ohi duten homogeneotasuna. Aitzitik, sabaian kokatzen diren lauzpabost idi-begietatik sartzen den argi naturala da espazioa argiztatzen duen argi-iturri bakarra, urtaroaren, eguneko orduaren eta eguraldiaren arabera guztiz aldakorra, jakina. Faktore horrek ematen dio espazioari eta bertan dauden piezei ezohiko geruza bat, eta gure begiradari ere esfortzu bat exijitzen dio. Argi ezaren eraginez, hasieran obrak itxuragabeak eta lausotuak ikusten dira, forma bihurritu identifikaezinak. Artelanetara nabarmen gerturatu beharra dago azaleko ñabarduren jabe izateko eta zuntz begetalez egindako formen akaberari erreparatzeko. Orduan konturatuko gara tonalitate marroi, gris eta arroseko hostopilak diruditela aurrean ditugun eskulturak.

2018. urtean, Spínolak Madrilgo CA2M zentroan egin zuen erakusketari Lubricán izena eman zion; termino horrek, zehazki, egunak gauari paso ematen dioenean, eta alderantziz, gauak egunari paso ematen dioenean sortzen den argi atmosferari egiten dio erreferentzia. Argitasun horrek objektuekiko dugun pertzepzioa guztiz eraldatzen digu, eta hor dago artistaren ikerketaren interesguneetako bat, Artiumeko erakusketan ere presente dagoena.

Le Corbusier arkitektoak bere eraikuntzetarako, espazioen antolaketarako eta altzarien diseinurako Modulor izeneko neurketa sistema bat asmatu zuen: gizonaren neurri eta proportzioetara moldatuta zegoen neurgailua. Spínolaren erakusketan pertsonaren presentzialtasun bat nabari da, pertsonen tamainara egindako eskulturak baitaude. Silex itxura duen landare fibrazko eskultura batek piztu dit atentzioa, tamaina handikoa da eta puztua dirudi. Orain 4.000 urte aurkitu zuten harrizko silex baten transferentzia bolumetrikoa egin du artistak. Operazio bera antzeman daiteke Rizo (2023) artelanean, ile kizkur bat abiapuntu hartuta, tamaina handitu eta hiru dimentsioetara ekarri duen eskultura. Azken hori espazio zentraletik kanporatuago dagoen gelatxoan dago zintzilik, tentsioan, iluntasunak janda, apenas da forma lausotu bat. Gerora irakurri dudanez, 1,27m eta 1,55m tarteko eskulturak egin ditu artistak, pertsonen altueraren parekoak, hots, gorputzek errekonozitzen dituen formak eta tamainak dira.

Argazkia: Nuria Gonzalez

Artistaren lan metodologiari dagokionez, testu eta erreferentzia pusketez jositako bilduma batetik abiatzen da sarri, bere irakurraldietan, idatzietan edo hitzaldietan, han eta hemen, jasotzen dituen aipu eta ideien bilduma da. Pasarte horien erantzunak, hausnarketak edo deribak dira bere eskulturetan islatzen dituenak, koaderno batean hartzen diren apunteak bailiran. Beraz, erakusketa hau pusketez osatutako koreografia bezala irakurri daiteke, hortik izenburua bera, zatikatua, ideien segida bati jarraika: Persona, foto, kopia. Ideia horri eutsita heldu naiz Frase (objeto). BOCA (2013-2018) instalazioa ikustera. Zoruan, kafe baten isurian kokatzen diren objektuak aurkitzen ditugu (zapata bat, arroz aleak, loreontzi huts bat…), hasierarik eta bukaerarik ez duen ibilbidea da, bukatzen ez den esaldi horren formalizazioa edo hasita dagoen partitura baten musika zatia. Badaude continium batean gertatzen diren bizipenak, akumulazioaz, pilakatez, pusketez.. Hor koka dezakegu erakusketa hau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


2024-06-21 | Sustatu
AA irudien lehiaketa batean tranpa, benetako argazkia aurkeztuta

Interneten oinarria duen argazkigintza lehiaketa batean, 1839 Color Photography Awards delakoan, tranpa gertatu da. Kategoria berezia sortu zuten 2024ko ediziorako, Adimen Artifizialeko irudiak aurkeztekoa, eta irabazleak tranpa egin zuen, argazki erreala aurkeztuta irabazi zuen... [+]


Paleolitoko labar-arteak askotariko funtzioak zituela baieztatu dute Euskal Herriko kobazuloetan

Euskal Herriko kobazuloetan Madeleine aldiko (duela 18.500 eta 13.500 mila urte bitartekoak) labar-artea metodo konputazionalak konbinatuz aztertuta, ezaugarri espazialen eta ikonografikoen arabera bereizi dituzte irudiak, eta ondorioztatu dute lau multzotan bana daitezkeela. [+]


Koldobika Jauregi eskultorea zendu da, 64 urterekin

Askotariko diziplina artistikoetan aritua, sona handikoa bai Euskal Herrian eta bai nazioartean, sortzez Alkizakoa zen semea igande honetan hil da bihotzekoak jota. Ur-Mara museoaren sortzaileetako bat izan zen, Thoreau espazioaren sorreran ere aritu zen eta Dantza filmean egin... [+]


Larrahe jainko baskoiari eskainitako aldare bat aurkitu dute Larunben
I. mendeko harrizko pieza bat da, eta Baskoieraren idatzizko beste lekukotasun bat. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlariek egin dute aurkikuntza, Arriaundi mendiko aztarnategian.

2024-06-12 | Julen Azpitarte
Dada Baroisa jaio zela 150 urte
Dada zamalkatu zuen amazona

Beste hainbat emakume artistaren gisara, Elsa von Freytag-Loringhoven (1874-1927) abangoardien historia ofizialetik erabat ezabatu zuten, bere jardun artistikoaren muina, sutsua bezain berritzailea izan arren.


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
"Emakumeen haria" ekitaldia Villabonan, ekainaren 7an
Testigantzak, murala eta bertso saioa, oihal fabriketako emakumeen lana eta bertsoarekiko lotura ezagutzeko

Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]


Nestor Basterretxea jaio zela 100 urte: munduari leihotik begira, baina leihoak itxita

Gaur 100 urte beteko zituen Nestor Basterretxeak (Bermeo, 1924 - Hondarribia, 2014). Hamaika lanetan nabarmendu zen, eta hamaika bider mintzatu zen ARGIArekin. Pasarte interesgarri batzuk ekarri ditugu hona.


Eguneraketa berriak daude