Badakit batzuek gorrotatzen dutela garraio kolektiboa, nahiago dutela beraien autoa gidatuz mugitzea, baina nik plazer hartzen dut autobus edo tren bat hartu behar dudanean.
Iruñerriko autobusean ibiltzea, billabesan, beti gustatu izan zait. Bidaia batek irauten duen epean –10-15 minutu, gehienez 20–, mundu oso bat hedatzen da begien aitzinean: askotariko jendea, askotariko aurpegierak eta hizkerak, denetariko adinak eta jiteak, portaerak eta aldarteak, eta haur txikien bizitasun nekaezina, batera eta bestera begiratzen tematurik ea helduren batek kasu egiten dien… Eta egungo joera unibertsala: nor bere mugikorrari so, edo autobusaz haragoko norbaitekin ele-melean (musika huts bihurtuta, hizkuntza ulertzerik ez dudanean).
Hirian barna billabesan joateak jende ezezagun eta askotarikoarekin lotzen nau, arinki bada ere, eta horrek jendeago bihurtzen nau, pertsonago, eta, gainera, jakin-mina asetzen dit giza izaerari buruz.
Hirian barna billabesan joateak jende ezezagun eta askotarikoarekin lotzen nau, arinki bada ere, eta horrek jendeago bihurtzen nau, eta gainera, jakin-mina asetzen dit giza izaerari buruz
Autobus bat laborategi soziologiko bikaina baita. Bertan hauteman daiteke, supermerkatuan bezala, nola jokatzen dugun bizitzan, nola moldatzen garen besteekin: ordena gordetzen dugun autobusera igotzean (Iruñerrian fama dugu: ilararik ez, eta geralekura azken iristen direnak lehenak sartzen dira ibilgailura); noren ondoan esertzen garen (emakumeak emakumeen ondoan, edo gazteak gazteekin…); pasabidearen ondoko eserlekuan jartzen garen, leihatilaren aldekoa hutsik utzita (nolabait adierazi nahian inor ez dugula nahi ondoan?), edo ausartzen garen hala jokatzen duenari tokia guri egiteko eskatzen…
Berez, autobusean joateko erabaki hutsak asko dio gutaz: jende frankok baitezpada hartzen du autobusa –ikasleek, etorkin-emakume-langileek, adineko jendeak…–, baina garraio kolektiboaren defendatzaile teoriko anitzek ez dute inoiz autobusa hartzen. Ezta esperimentu gisa ere.
Eta kanpoaldera, jendeari eta paisaiari, begiratzeaz gain, autobusez bidaiatzean badugu aukera barnerantz ere so egiteko, geure baitara. Norberaren kontraesanak arakatzeko, gure uste eta iritzietan ustelak eta urreak begiztatzeko: distantzia neurtzeko, adibidez, adimenaren arragoan jasotako ideia berdinzaleen eta gure gorputza habia duten arbuio-izu-mesfidantzen artean, jakiteko tartea luze edo labur doan, harrotzen gaituen ideologiatik gorputzean hezurmamitutako konbentzimenduetara.
Hori guztia billabesan, merke samar.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]