Izaera sistemikoa aitortu ezinean

  • Aurten berrogei urte Frantziako banlieue edo auzo popularretakoek “Berdintasunaren Aldeko eta Arrazakeriaren Aurkako Martxa” burutu zutela Marseillatik Parisera arte. Aldarrikapenen artean zuten polizien gehiegikerien bukaera. Orduz geroztik testigantzak, ikerketak, bideo-grabaketak biderkatu besterik ez dira egin, ordukoa berresteko: arrazakeria arazo sakona da Frantziako Polizian. Frantzian beltz ala arabiar batek zuri batek baino 20 aldiz kontrol gehiago izango ditu. Nahel Merzouk, Alhoussein Camara, Mohamed Bendriss dira, besteak beste, aurten poliziek tiroz hildako hiru gazte arrazializatu hobengabe. Panoramari begira jarri gatzaizkio ulertu nahian zergatik ez zaion arazoari benetako konponbide politikorik ematen.

Nahel Merzouk gazte arrazializatua hil zuen tiroz Frantziako Poliziak 2023ko ekainaren 27an. Hilketa salatzeko martxa burutu zuten milaka lagunek. Valerie Dubois
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Polizia eta arrazakeria Frantzian” izenburua du Frantziako Gobernuak gorderik atxikitako dokumentuak. Arrazakeriaren aurkako ministerioarteko delegazioko batzar zientifikoak 2021eko uztailean idatzitakoa da, baina isilean atxikitzea erabaki zuten gobernukideek. Aurtengo udan osoki plazaratu zuen L´Humanité komunikabide ezkertiarrak, Charlie Hebdo-k txosten horren aipamena eginik. “Hilabetetako lana biltzen du. Polizia, ikerle eta elkarteetako arduradun batzuk onartu dute errepublikaren oinarrian dagoen gai minbera horretaz mintzatzea. Guztia zakarrontzira bota behar genuen? Ezin onartuzkoa da”, dio haserre ikerleen artean den Smain Laacher soziologoak. Argi du: “Moralki eta politikoki, akatsa izan da txostena publikatu ez izana”.
AEBetako Poliziak George Floyd afroamerikarra ito izanak haserrea mundu mailara zabaldu zuen 2020ko maiatzean. Orduan erabaki zuen Laacherrek soa Frantziako Polizian jartzea, argitzeko ea hor ere arrazakeria sistemikoaz hitz egin zitekeen –“Egun argiz izandako hilketa horrek arrazakeria sistematikoaren berri eman dio mundu osoari”, adierazi zuen Joe Biden presidenteak Floyden hilketaren biharamunean–.

Eranskinak kendurik, zazpi orriko dokumentua da eta 21 elkarrizketa ditu oinarrian. Poliziaren esparruko eragile esanguratsu andana entzun dituzte, tartean, DGPN Polizia Nazionaleko Zuzendaritza Orokorreko ikuskaria zein Polizia eskoletako hainbat arduradun. Txostenak bere horretan arrazakeria sistemikorik ez dagoela baldin badio ere, arrazakeriaren presentzia baieztatzen du: “polizia arrazistak” badaudela eta oro har, polizien formazioan eta segipenean arrazakeria saihesteko lanketa nahikorik ez dela bideratzen.

Genealogia historiko bat dago: [esklabotza garaiako] milizak, Aljeriarrak torturatu eta ito izana, eskuin muturreko sindikatuen onartzea...”
Françoise Verges

Txostena gorderik atxikitzeaz gain, oinarrian dagoen batzar zientifikoa desegin zuen gobernuak aurtengo urtarrilean. “Inolako azalpenik gabe bideraturiko desegite horrekin, gobernuak argi eta garbi erakutsi digu edozein eztabaidari eta kritikari uko egiten diola. Koldarkeria intelektualaren adibide bikaina”, Laacheren hitzetan.

Alta, arazoa hor dagoela geroz eta nabarmenagoa da. Bideo grabaketek argira ekarritako jarrera bortitz arrazistak; polizien arteko Whatsapp taldeetako adierazpen arrazistak; eskuin-muturreko Alliance Polizia-sindikatuaren emaitza esanguratsuak –botoen %49,45 eskuratu zuen abenduan, Unsa Police sindikatuarekin batera osatu hautagaitzarekin–; banlieue edo auzo popularretakoek pairaturiko itxuraren araberako kontrolen frogak… guztiak bat datoz baieztatzeko arrazakeria arazo larria dagoela Frantziako Polizian. Funtsean, uztailean Yougov-ek egindako inkestaren arabera hamar herritarretatik zazpik uste dute hori horrela dela. Nazio Batuen Erakundeak abisua luzatu zion Pariseri ekainaren 30ean: “Bada garaia polizien artean dagoen arrazakeria eta diskriminazio arazo sakonei begiratzeko”. Nazio Batuetako giza eskubideen goi-komisaria Ravina Shamdasanik piztu zuen alarma. Berehala gogorki kritikaturikoa izan zen eta “oinarririk gabekotzat” jo zituen gobernuak bere adierazpenak.

Polizia kontrolak Justiziaren aitzinera

Kontrol diskriminatzaileak bukatzeko neurriak eskatu zizkioten 2021eko urtarrilean sei eragilek Frantziako Gobernuari. Tartean daude Amnesty International edo Human Rights Watch Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta auzoetako hainbat elkarte. Erantzunik ez ukanik, Justiziaren aitzinera eraman dute arazoa. Ez da lehen aldia, eta ikusirik gobernukideen jarrera ez da azkena ere izango.

Azken urteetan begi-bistakoa izaten ari da Polizia-sindikatuek Gobernuarengan duten boterea. Mobilizazioen bidez indar harremana beren alde daukate eta gobernukideek nekez egin dezakete polizia-sindikatuen aurka. Argazkia: Le Bonhomme Libre

Banlieue-etako lekukotasunetatik administrazioko bulegoetako ikerketetaraino badaude itxuraren araberako kontrolen frogak. Frantziako presidenteak izendaturiko Eskubideen Defendatzaileak ere plazaratu zuen datu kezkagarria 2017an: Frantziako Estatuan gazte beltz ala arabiar batek zuri batek baino hogei aldiz aukera gehiago du Poliziaren kontroletan geldiarazteko. Amnesty Internationalek argi du: “Diskriminazio-ezaren printzipioa bermatzen duen segipen zorrotzik ez dagoenez, poliziak eskumen zabalegiak ditu eta horrek ematen die kontrol diskriminatzaile horiek egiteko aukera”.

Jadanik 1992an txosten batek zioen “ezin ukatuzkoa” zela Poliziaren “eguneroko” arrazakeria. Urte horretako Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioak eskaturiko ikerketan irakurri daitezke baieztapen horiek. Txostenean “kultura arrazista” terminoa erabiltzen dute. Ondokoa ere nabarmentzen dute: “Hierarkian goian direnen pasibotasunak, edo konplizitateak, ahalbideturikoa da”.

Hain zuzen, 30 urte pasa badira ere, begien ixte horrek bere horretan segitzen du. Gainera, Polizia-sindikatuek gobernuari begira duten eragina ikusirik, pasibotasun edo konplizitate hori esparru politikoan ere sendi da. “Gobernuek ongi tratatu nahi dute Polizia, horregatik ia ez dute gai minberatsu horiei buruz hitz egiten”, zioen 2020an Carole Reynaud-Paligor historialariak France 24 telebistan. France TV-k ekoizturiko Police: quand les syndicats font la loi (“Polizia: sindikatuek legea egiten dutenean”) dokumentalak aurkezten digu Polizia-sindikatuen menpeko eta manuko dela Barne ministerioa. Arrazakeriaren arazoa mahai gainean ez jartzeko erabakia hobeki ulertzen da hori jakinda.

Oroit gara zer nolako erantzuna ukan zuen 2020ko ekainean Barne ministro Bernard Castanerrek, erabaki zituenean itotzeko teknikaren debekua eta “frogaturiko arrazakeria” kasuen zigortzea: gauean berean sindikatuekin batu behar izan zuen; protestarako eta desobedientziarako deia luzatu zieten sindikatuek poliziei, eskuburdinak lurrera botaz ekintza sinbolikoak burutu zituzten ezker eta eskuin; eta azkenean, Barne ministro kargua kendu zitzaion.

Adierazpen horiek egin zituen bideo-grabaketa bati esker ezaguturiko indarkeria eta arrazakeria kasu baten biharamunean: kontrol batean ageri dira hiru polizia Cédric Chouviat itotzen, errepikaturiko “itotzen ari naiz” abisuei kasurik egin gabe. Biharamunean hil zen ospitalean 42 urtekoa. Baina berdin dio: gehiegi hitz egin zuen Castanerrek, Polizia-sindikatuek gustuko ez duten adierazpena egin zuelako. Aulkia hartu zion Gerard Darmanin berehala lerrokatu zen: “Pertsonalki, Polizia-bortizkeria hitza entzuten dudanean itotzen naiz. Bai Poliziak indarkeria bideratzen du, baina indarkeria legitimoa da”.

Polizia-sindikatuen boterea

Segurtasunaren Beauvau deitu jardunaldiak martxan zirela jaso zuten “Polizia eta arrazakeria Frantzian” txostena gobernukideek. “Segurtasunaren politika publikoa modernizatzeko” antolatu zituen Emmanuel Macronek hausnarketa horiek, beti ere “polizien, jendarmeen eta frantses guztien mesedetara”. 2021eko otsailetik irailera zazpi mahai-inguru bideratu zituen: polizia eta herritarren arteko harremanak; Poliziaren eta Jendarmeriaren segipena; Polizia eta Justiziaren arteko harremana; kontratazioa eta formazioa; arrisku psikosoziologikoen aurrean poliziaren babesa; ordenuaren mantenua; barne-kontrola; baldintza materialak eta bideo grabaketak.

Ez zen hitz egin Polizia-indarkeriaz –alta, auzo popularretatik atera eta hirien erdiguneetan ere begibistako bihurtu zaigu, batez ere Jaka Horien mugimenduaz geroztik– ezta arrazakeriaz ere. Are gehiago, poliziei babes osoa berresteko unea izan zen. “Konfiantza osoa” bideratu zien Jean Castex Lehen ministroak: “Nire uste sakonez, barne segurtasun indarren gehiengo handiak du egunero lan bereziki zaila egiten eta hori arauak zorrozki errespetatuz”. Hots, “Polizia eta arrazakeria Frantzian” txostenak zekarrenak ez zuen lekurik hor.

Polizia-indarkeria eta arrazakeria barnebiltzen dituen Michel Zecler rap-ekoizleak pairatutakoari Macronek emandako erantzuna izan zen Segurtasunaren Beauvau-a. 2020ko azaroaren 21ean lantokira zihoala, hiru poliziek geldiarazi, sei minutu luzez jipoitu eta irain arrazistez estali zuten. Bideozaintzarako kamara batek grabaturiko irudiei esker jakin zen egia –polizien bertsioaren arabera “indarkeria” eta “oldarraldia” burutu zituelako jipoituak–. Azaroaren 30ean aitortu zuen Barne ministro Darmaninek: “Baliteke aspaldikoak diren arazo estruktural batzuk egotea”. Baina hori baino gehiago ezin zezakeen erran, eta are gutiago egin. Castanerrek berandu ikasi zuen, baina ondorengoek badakite.

Argi gelditu zaigu uda honetan, Nahel Merzouk 17 urteko frantses-aljeriarraren heriotzarekin. Hor ere pertsona batek unea filmatu izanari esker plazaratu zitzaigun egia: kontrol batean, tiroz hil zuten gaztea ekainaren 27an. Lehen adierazpenean “ezin barkatuzkotzat” eta “ezin ulertuzkotzat” jo zuen gertatutakoa Macronek eta hildakoaren hurbilekoei “sostengua” eta “atxikimendua” bideratu zizkien. Baina, Polizia-sindikatuak haserreturik, berehala kokatu zen berriz beren aldean, biktimarentzako urrikimendu oro haizatu eta poliziak itsuki sostengatu zituen.

Alliance eta Unsa sindikatuek zabalduriko agiri ofizialak herritar, eragile sozial, eta hautetsi andanaren kexua eta harridura eragin bazituen ere, presidenteak bere horretan segitu zuen. Gerra zibilerako deia zirudien polizien mezuak: “kaltekorren” eta “basatien tropelen” [banlieue-etako matxinatuak] aurkako “gudurako” deia luzatu zuten.

Bederatzi gau iraun zuten matxinadek. Gobernuak errepresiora mugatu zuen erantzuna: 40.000 polizia eta jendarme mobilizaturik –2005eko matxinada gogoangarrietan baino hiru aldiz gehiago– eta 4.000 atxiloketa zortzi egunez, erdia baino gehiago epaiturik eta 1.800 kartzelara kondenaturik. Arreta gurasoengan jarri zuten gobernukideek, atxiloturiko umeen gurasoak zigortzeko bidea irekiz –laguntza sozialak moztu ala "bi urteko zigorra eta 30.000 euroko isuna"–. Orduz geroztik, hirigintzako politikari dagokionez, ez da ezer berri planteatu. Ezta arrazakeriari eta indarkeriari dagokienez ere.

Auzo popularretako “basatien tropelen” aurkako “gudurako” deia luzatu dute polizia-sindikatu nagusiek

Egun horietan hamar salaketa jarri ziren IGPN polizien inspektoretzan, eta ikusteke dago zer nolako erantzuna emanen zaien. Kasu larrienei dagokienez, hildako bat, herritar bat koma egoeran eta hamarnaka kolpatu eragin zituen errepresioak. Poliziak LBD bola jaurtigailuz buruan kolpaturiko eta ondotik jipoituriko Hedi R.-ren kasua dugu gehien aipaturikoa. Bideozaintzarako kamara bateko irudiek eta lekukoen testigantzek polizien bertsioa gezurtaturik, lau polizia galdekatu zituzten. Hiru kontrol judizialpean aske eta laugarrena, LBD bola jaurtitzailea, preso sartzeko erabakiak Polizia-sindikatuen haserrea piztu zuen eta berriz abiatu zuten protesta mugimendua: lan uzteak edota zerbitzu minimoak errepikatu zituzten ehunka poliziek. Sindikatuekin bildu behar izan zuen Barne ministroak uztaila bukaeran, eta satisfos atera ziren bileratik: “Entzun nahi genuena erran digu ministroak. Gurekin lerrokaturik da”, Alliance-ko bozeramailearen hitzetan. Azkenean, aske utzi zuten laugarrena ere, kontrol judizial pean.

Metatuz doazen gehiegikeriak

Nahelen hilketa izan da matxinaden detonagailua. Baina beste bat izan zitekeen, berdin-berdin. Hogei egun lehenago, 19 urte zituen Alhoussein Camara ginearra hil zuen tiroz Poliziak. Iaz 39 herritar hil zituen Frantziako Poliziak, eta aitzineko urtean 52. Eta gerora ere bide beretik jarraitzeko arriskua dago, ikusirik oinarrian diren arazoei ez zaiela begiratzen: hiritik bazter, ghetto batzuetan metaturik mantentzea migratzaileen alaba-semeak; lan mundutik baztertuak izatea; polizien kontrol diskriminatzaile errepikakorrak jasatea; zerbitzu publikoak auzo horietatik ia desagerrarazi izana; komunikabideetan zabalduriko gaizkilearen eta basatiaren estigmak pairatu beharra, eta abar.

Politologo dekolonial Françoise Vergesek dio iraganean dagoela gaitz horren oinarria: “Errotik arrazista den zeozer dago Frantziako Poliziaren erakundean. Genealogia historiko bat ageri da [esklabotza garaiko] landaketetako miliza armatuetatik hasi eta Polizia kolonial, kolaboratzaile, faxista eta antisemitaraino. Aljeriarrak torturatu, hil eta ito zituen, eskuin muturreko sindikatuak onartu ditu. Bere formakuntza militarista eta gizonkerian oinarritua da”. Poliziek ezinbesteko zeregina zuten esklabotzak eta kolonialismoak berekin zekarten menpekotasuna bermatzeko. Hor dugu adibidez, XIX. eta XX. mendeetako Indigenaren Kodea, kolonizatuei bideraturiko zigor-erregimen berezia.

Berdintasunaren Aldeko eta Arrazakeriaren Aurkako Martxa burutu zuten 1983an Marseillatik hasi eta Parisera arte. 100.000 lagun batu ziren hiriburuan. Ordungo aldarriek gaurkotasun handia dute oraindik. Argazkia: Brahim Chanchabi

Orduz geroztik, auzo popularretako errealitatea ere dugu genealogia horren parte. Bigarren Mundu Gerraren biharamunean, lan-indarra lortzeko immigrazio-politika bat bultzatu zuen Frantziako Estatuak –milaka eta milaka langile ekarraraziz Aljeriatik, Marokotik, Tunisiatik, Italiatik, Portugaletik eta Espainiatik–. 1960ko hamarkadatik aitzina, hiri bazterretan eraiki zituzten dorreak, bertan aterpetzeko asmoz. Laster agertu zen hirigintza eredu horrek ez zuela kohesio soziala bermatzen eta kaltegarri ere zitzaiela bertakoei. Sarcellite neologismoarekin izendatzen hasi ziren bizileku horiek dakarten depresio eta asperdura izaera –Sarcelle banlieue-ko batek hitz hori erabili zuen elkarrizketa batean, bere gaizki-izatea izendatzeko–. 1979an izan zen auzo horietako lehen matxinada, Poliziaren gehiegikeri batek pizturik. 1983ko martxoaren 28an gose greba abiatu zuten Minguettes deitu Lyoneko auzo popularreko gazte batzuek. Ondokoa zioen beren agiriak: “Ekintza hau dator [Polizia] indarkeria berrien ondorioz, eta batez ere etorkin jatorria duten gazteentzako gogortuz doan giroari erantzuteko: arrazismoaren suspertze nabarmena, langabezia, gure auzoen hondatzea, Lyon metropoli-eremuan etxebizitza berriak lortzeko ezintasuna eta beste”. Berdintasunaren Aldeko eta Arrazakeriaren Aurkako Martxarekin eman zioten jarraipena grebari: urriaren 15ean 30 lagun abiatu ziren Marseillatik eta 100.000 iritsi ziren Parisera abenduaren 3an. Orduz geroztik 40 urte pasa badira ere, gaurkotasun handiegia izaten segitzen du garaiko irakurketak.

Erreportajeari osagarri, Quartier General komunikabideak Michel Kokoreff soziologoari egindako elkarrizketa (CC bidez gurera ekarria): "Polizia-sindikatuekilako kogestio batean dabil botere politikoa".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako polizia
Kanak gazte bat hil du Frantziako Poliziak, maiatzaz geroztik protestetan hildako zortzigarrena

Frantziako Estatuaren aurkako protestak aitzina doaz Kanaky irlan eta errepresioak ere ez dauka etenik. Uztailaren 10ean tiroz hil du errepide blokeoan zegoen Rock Victorin Wamytan gaztea. Independentisten artean ezaguna den familia batekoa da gaztea: 1998ko Noumeako Bake... [+]


Aske utzi dituzte Lapurdin atxilotutako sei gazteak

Frantziako Poliziak sei gazte atxilotu zituen asteazken goizean, Urruñan, Hendaian eta Baionan. Uztailaren 14an erretreten erreformaren aurkako istiluen parte hartu eta "istiluak" eragitea eragotzi diete.


ARRAZAKERIA FRANTZIAKO POLIZIAN
Michel Kokoreff: “Polizia-sindikatuekilako kogestio batean dabil botere politikoa”

Historia errepikatu zaigu 2023ko [Frantziako auzo popularretako] matxinadekin. 2005ean bezala, Poliziarekin izandako topaketa hilgarri bat izan dute txinparta. Bi haserre erakustaldi horien arteko antzekotasunak begi-bistakoak izan arren, osagai berriak ere agertu dira. COVID-19... [+]


16 urteko gazte bat hil da Paris inguruko Elancourt hirian, Poliziaren auto batek uzkailirik

Bertsio ofizialaren arabera, motocross batean zebilen eta Polizia ikustearekin "ihes egin" du gazteak, eta paretik zetorren beste polizia auto baten aurka hartu du kolpea. Bi inkesta abiatu ditu  Frantziako Poliziaren Ikuskaritza Nagusiak: bata, gazteari... [+]


Frantziako Poliziak ezingo ditu drone bidez “migratzaileak kontrolatu” Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan

Ekainaren 28az geroztik, Frantziako Poliziak baimenduta zuen migratzaileak kontrolatzeko droneak erabiltzea Bidasoa ibaiaren inguruan. Migratzaileen defentsarako hiru elkartek, ordea, helegitea aurkeztu zuten berehala, eta Paueko Administrazio Auzitegiak gailuak erabiltzea... [+]


Frantziako istiluen biharamuna: epaiketak, zigorrak eta mendeku gosea

Epaiketa eta zigor bidez eskarmentatu nahi ditu Frantziako Gobernuak istiluetan atxilotutako pertsonak, 3.600 inguru. Prozesu judiziala azkartu eta “defentsarako eskubide eza” salatu dute abokatuek. Jada, 380 pertsona baino gehiagok jaso dute sententzia.


2023-07-05 | ARGIA
Marseillako protestetan beste gazte bat hil da, Poliziaren pilotakada jaso ostean

Nahelen hilketaren harira piztu diren protestetan, larunbatetik igandera 27 urteko gazte bat hil da Marseillan, motoan zihoala Poliziaren gomazko pilota batek bularraldean jo ostean. Gaztea ziurrenik horren ondorioz hil dela onartu du Fiskaltzak eta ikerketa zabalik da... [+]


Nahelekin autoan zihoan lagunak hitz egin du: “Ez ginen poliziarengandik ihes egiten saiatu”

Gertatutakoaren berri eman du hirugarren bidaiariak. Polizia kontrolean gelditu bezain laster agenteek jarrera oldarkorra izan zutela salatu du, eta urduritasunaren erdian autoa automatikoa zelako egin zuela aurrera adierazi du.


Adingabe bat tiroz hil du Frantziako Poliziak Nanterren eta istiluak zabaldu dira

Kontrol batetik autoan ihes egin ostean tirokatuta hil du asteartean poliziak gazte bat. Protestak eragin ditu egunean bertan eta gutxienez 31 pertsona atxilotu dituzte.


2023-06-05 | ARGIA
Polizia antiterroristak herritar bat atxilotu du Baionan

SDAT polizia judizialak goizaldean burutu du atxiloketa, eta Tolosara (Okzitania) eraman dute atxilotua. Poliziak hamabost pertsona atxilotu ditu Frantziako hamar tokitan operazio berean, baina ez du azaldu zer leporatzen dieten atxilotuei. Polizia operazioa salatzeko... [+]


Frantziako Poliziaren teknika berria: manifestariak produktu ikusezin batekin markatu, ondoren atxilotzeko

Martxoaren 26an bi pertsona atxilotu zituzten Sainte-Solinen, bezperan izandako manifestazioan PMC produktuarekin markatuak izan ondoren. Lehen aldia da Frantzian produktu hori manifestarien aurka erabiltzen dutena, eta atxilotuek beren kasuen berri eman dute hedabideetan.


Hilzorian dago Uraska erraldoien aurkako manifestari bat Frantzian

Ureztatze urtegien aurka Sainte-Soline (Frantzia) herrian larunbatean izandako manifestazioetan Poliziak jaurtitako granada batek buruan jo du gizonezkoa. "Bizi iragarpen larria" duela adierazi du Fiskaltzak egindako txostenak. Guztira, 200 manifestari eta 29 jendarme... [+]


2022-11-02 | Jon Torner Zabala
2024ko Joko Olinpikoak: Baionako festak, kolokan?

Litekeena da 2024an Baionako festak beste data batean egin behar izatea, eta bertan behera geratzeko arriskua ere badago, bertan egon beharko luketen polizia gehienak Pariseko Joko Olinpikoetan izango direlako.


Eguneraketa berriak daude