Yasuni: Ez da teleberrien eta komunikabie erraldoien berri printzipala izan baina… Joan den abuztuaren 20an Ekuadorko Errepublikako herriak (17,8 milioi biztanle) baietz borobila (%59 alde) eman zion kontsulta konstituzional batean, hauteskunde presidentzialekin batera, Yasuni Biosferaren Erreserban (1989an izendatua) petrolio gehiago ez erauzteari. Kontutan hartzen badugu Ekuadorko sistema ekonomikoan petrolioa dela, nekazal produktuekin batera, egungo ekonomiaren atal nagusia, erabaki hori oso esanguratsua dugu. Nola Ekuadorren? Iparretik hegoaldera Andeetako mendi eta sumendien lerroak bitan banatzen duen herrialdean, herri indigenak populazio osoaren %7 dira (kitxuak, shuar edo jibaroak, waoraniak, awak, chachiak eta abar…), eta 2008ko konstituzio berrian euren eskubideak babestuta agertzen dira. Konstituzio eredugarri horretan, lehengo aldiz mundu osoan, naturaren eskubideak ere jasotzen dira.
Duela hamar urte, Rafael Correa presidenteak herri indigena eta gizarte mugimenduetatik sortutako Yasuni ITT nazioarteko iniziatiba bertan behera utzi zuen, nazioarteko komunitatearen dirulaguntza eskasengatik, eta petrolioa erauzteko baimena eman zuen. Ekuadorko herri mugimendu eta komunitate indigenak ez ziren ados, eta orain onartutako kontsulta konstituzionalerako lanak hasi zituzten.
Hor dugu irakaspen nagusia: borondate politiko sendoa, mobilizazio forma berriak, eta aliantza zabalak alderdi politikoen eskema klasikoetatik kanpo, formula irabazle bihurtu dira
Yasunidos: 2013 eta 2023 bitartean Yasuniren aldeko kanpaina emankorra ez da gelditu, nahiz eta estatuaren instituzioetatik, Polizia zein botere judizial eta legegiletik, edota elite ekonomikoengandik erasoak etengabeak izan. Eta nire ustez hor dugu irakaspen nagusia: borondate politiko sendoa, erakuntza eta mobilizazio forma berriak, eta aliantza zabalak alderdi politikoen eskema klasikoetatik kanpo, formula irabazle bihurtu dira. Yasunidosen lan ikaragarria hamarkada honetan garaipenaren gakoa izan da. Herri eta gizarte mugimenduen “mugimendu” ireki bat osatu dute, euren hitzetan: “Ideologia kapitalistak eta antropogenikoak ekarritako krisi ekosozialari eta aldaketa klimatikoari erantzuteko, bizitzaren defentsan bere forma guztietan eta parte hartze aktiboa sustatuz, erdiko ardatz politiko moduan”. Eta oztopo eta kolpe latzen gainetik (errepresioa, mehatxuak, isunak, fake eta kontrakanpainak) helburua lortu dute. Orain, munduko bazter guztietatik eredu energetikoaren aldaketarako urrats garrantzitsu hau ezagutu eta jarraitu behar dugu.
Yasunizatu! Nnimmo Bassey, Nigeriako aktibista ekosozialistari aspaldian irakurri genion Yasuni ez zela Amazoniako eremu bat soilik. Handik sortutako ekimena petrolio lurpean uzteko planeta osoan aplikagarri eta eredugarria zela. Hala bedi!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]