Polo anitzeko globalizazioa

Abuztuaren amaieran BRICS akronimoaren baitan batzen diren herrialdeak (Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika) gailurra egin zuten Johanesburgon. Bertan hartutako erabakien artean 2024an elkartea beste sei herrialdetara zabaltzeko ekimena izan da entzutetsuena. Saudi Arabia, Argentina, Egipto, Arabiar Emirerri Batuak, Etiopia eta Iran 2024an batzen direnean, hamaika kideko taldeak munduko biztanlegoaren %46 eta Barne Produktu Gordinaren %37 ordezkatuko du.

Hedapen hori etorkizuneko hedapen gehigarrien hasiera izan daiteke eta blokearen beste fase bat irudikatzen du. Elkarteko herrialde indartsuenak diren Txinak eta Errusiak Mendebaldeko hegemonia politikoaren eta ekonomikoaren aurrean benetako alternatiba eraginkorra eraiki nahi dute, Hegoalde Globalaren lider gisa aurkeztuta. Munduko eredu orekatuagoa eta bidezkoagoa lortzeko ahalegin moduan aurkezten dute blokearen hedapena. Kontuan hartu behar da gaurko gobernantza globala 1945eko botere banaketaren eta harreman ekonomikoen isla dela eta egungo egoera oso bestelakoa dela.

Nazioarteko sistema multipolarra aldarrikatzearekin bat II. Mundu Gerraren irabazleen neurrira sortutako Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Bankua edo Nazio Batuen Erakundea (NBE) bezalako instituzioen erreforma da BRICSen agendan dagoen helburu nagusienetarikoa. Norabide horretan Shanghain egoitza duen eta lehen aipatutakoen alternatiba izan nahi duen Garapenerako Banku Berria –GBB– sortu zuten kideek. Banku horrek bide xumea izan du, izan ere, garapen proiektuetan 33 mila milioi dolar eskas finantzatu ditu orain arte. Eta etorkizunerako perspektibak ere ez dira oso onak, izan ere, Errusiaren aurkako zigorrek zaildu egingo dute GBBaren ibilbidea.

G7 taldearen kohesio mailatik oso urrun egongo da BRICSen foroa. Komunean duten lotura Mendebaldearen aurkako jarrera da, baina kohesio estrategikoa eraikitzea zaila izango dute

BRICSen agendako beste puntu garrantzitsua da estatuen arteko merkataritza harremanen desdolarizazioan sakontzea. Esan gabe doa estrategia horren balizko arrakasta dolarrarentzat eta AEBetako ekonomiarentzat benetako eztanda izango litzatekeela.

Mendebaldeak bultzatutako G7 –BPG handiena duten zazpi herrialdeek osatutakoa– bezalako foroaren ibilbide makurrak, G20 taldearen azken bileraren porrotak eta NBEren operatibitate ezak BRICS blokeari Hegoalde Globalaren lidergoa bereganatzeko bidea errazten diote.

Nolanahi ere, BRICS blokea ez da homogeneoa, interes ugari daude partaideen artean eta sarritan interes horiek kontrajarriak dira. Hedapen berriak egoera hori areagotu egingo du, zalantzarik gabe. G7 taldearen kohesio mailatik oso urrun egongo da hamaika estatu kideen foroa, esate baterako. Komunean duten lotura, batez ere, Mendebaldearen aurkako jarrera da. Baina kohesio estrategikoa eraikitzea zaila izango dute, kontuan hartuta bertan Txina eta India bezalako herrialde etsaituak badirela, edota oso AEB zaleak diren Saudi Arabia edo Emirerriek Errusia edo Txinarekin adostu beharko dutela.

BRICS blokearen aro berriak mundu multipolarraren hasiera irudika lezake, baina ikusteko dago bide horrek nahikoa indar izango ote duen egungo AEBen hegemonia eta instituzio multilateral ofizialak zalantzan jartzeko. Hedatuko den BRICSeko estatu gehienetan sistema autokratikoak izatea ez da aitzakia foro honek gaur egun sakoneko erreforma eskatzen duen Nazio Batuen eredua aldatzeko tresna baliagarri gisa irudikatzeko. Izan ere, munduko eredu politikoa eta ekonomikoa bidegabea izateaz harago, seguritate, pobrezia edota larrialdi klimatikoa bezalako premiazko arazoei aurre egiteko disfuntzionala da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude