BASERRIA (H)UZ(S)TEN
Oskar Gaztelu
Erein, 2023
--------------------------------------------------------
Hitz gutxi batzuekin kontaezina kontatzeko aukera ematen omen dio poesiak Oskar Gazteluri (Larrabetzu, 1964). Orain arte saiakeragintzan aritua izan arren, berriki argitaratu du larrabetzuarrak bere lehen poema-bilduma. Ernestina de Champourcín 32. Poesia Saria irabazita plazaratu du Baserria (h)uz(s)ten (Erein, 2023) liburua, 22 poema eta hamaika hausnarketa biltzen dituena. Izenburuak berak adierazi legez bilduman gailentzen den irudia utzitako eta hustutako baserriarena da: baserria, ordea, etxe landatar soil izatetik haratago doa lerrootan.
Galbidean diren bizimodu eta usadioei, belaunaldi helduenarekin batera desagertzear den ezagutzari, bizitza eta heriotzaren arteko harremanari, naturan diren askotariko zikloei, gauzek eta espazioek gordetzen duten memoriari eta galerak dakartzan bakardade eta hutsminari begira jartzen gaitu Gazteluk ondutako nolabaiteko paisaia poetikoak, lorategiz, euri samurrez eta aspaldiko altxorrez betetako kutxaz edertutakoak: "Noizean behin, soseguz, / neure barruko / baserri txikira sartzen naiz, / neure haurtzaroko baserrira. / Ezin dut esan zoriontsu ginenik, / baina gogoko dut / leku berean urteen oihartzuna entzutea (…)".
Baina sozialtzat har genitzakeen hausnarketa gaien iturri izateaz gain, ahots poetiko pertsonala elikatzen duen jaiotetxea ere bada baserria Gaztelurentzat. Zentzu horretan, bereziki azpimarragarria da amaren heriotzak eta horren osteko doluak bilduman duten garrantzia. Ama hizpide duten edota amari zuzendutako poemek kutsu hunkigarriz blaitzen dute liburua: absentziak presentziak baino leku gehiago hartzen ei baitu espazioan. Apirila poema dugu, tartean, aipatutakoaren adierazle: "'Nik ez dakit hemen egongo naizen, baina udaberria / etorriko da', esaten zuen. / Udaberria hemen dago./ Loreak haren zain, / ea belar txarretatik norbaitek libratzen dituen. / Aurten amak ez du nire hori hartuko".
Kasu batzuetan gogoeta gaien eta poetikotasunaren arteko oreka fintzeke dela esan genezakeen arren, esateko latz direnak adierazteko moduen bilaketa doia dira poemok: baserriak utzi arren beheko suek piztuta iraun dezaten saiakera moduko bat.
Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024
-----------------------------------------------------------
Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]