Bazterrak mugitu erotikak iraultzeko

  • Zer dira erotikak? Zein leku dute bazterretako erotikek iruditegian? Nola landu erotika eskola eta institutuetan? Galdera horiei eta beste askori erantzun diete Eider Goiburu, Mentxu Arrieta eta Elena Urkok. Sexualitatean adituak dira hirurak, eta bazterretako erotikez mintzatu dira Hezkidetza eta Pedagogia Feministen II. Kongresuan, Donostian.

Argazkia: Hezkidetza eta Pedagogia Feministen II. Kongresua.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Angelu askotatik landu daiteke sexualitatea. Nola ulertzen duten erotika abiapuntu hartuta, erotiken iruditegi sozialaz, erreferenteez eta sexu heziketaz mintzatu dira solaskideak. Prozesu pedagogiko feministen premia nabarmendu dute, Sorginlorek eta Ikertzek antolaturiko kongresuan.

Gorputz disidenteen errepresentazioaren bueltan lan egiten du Urkok. Sexu hezitzailea da eskoletan eta BDSM eskolan aritzen da. Horrez gain, Bartzelonako mugimendu transfeministan eta post-pornoan aritu da. Urkok estimuluekin lotzen du erotika; hau da, harentzat erotika da irudi, usain edo egoera bat plazera edo eszitazioa produzitzen duena. Definizioa zabaltzeko, nabarmendu du plazera ere bizitzako beste eremuetara zabaldu daitekeela; emozionala, psikologikoa eta intelektuala, besteak beste: “Gerta liteke gaur bezalako espazio batean plazer intelektuala sentitzea eta jardunaldi hau espazio erotiko bihurtzea”.

Feminista, pedagogian doktorea, gizarte psikologoa, sexu hezitzailea, irakaslea, formatzailea, ikertzailea eta aholkularia da Goiburu. Gaur egun, batez ere esku-hartzeen eta arlo akademikoaren arteko zubi lanak egiten ditu. Haren ustez, erotikek harreman zuzena daukate plazerarekin eta desioarekin: “Plazerarekin konektatzeko dauzkagun modu anitz eta aldakorrak dira erotikak”.

Gaineratu du sistemak soilik zilegitasuna ematen diola erotika konkretu bati: “Erotika hegemonikoetan sozializatzen hasi arren, aldi berean gutako askok esperientzia disidenteak ditugu. Hegemonia deseraikitzen goazen heinean norbanako erotikak sortzen dira”.

Mentxu Arrieta: "Kontrolaren eta errepresioaren bidez gure sexualitatea ukatzen ari dira, errealitate batzuk ezkutatzen, ez aipatzen eta ukatzen dituztelako"

Psikologia sozialean doktorea, sexologian aditua eta aktorea da, besteak beste, Arrieta. Horrez gain, gazteek desgaitasunen inguruan dituzten sinesmenak eta jarrerak aztertu ditu. Haren ustez, sistema zisheteropatriarkal, binario eta sexistaren ondorioz kolektibo “handi bat” eredu hegemoniko horretatik kanpo geratzen da: “Sinetsarazten digute gorputz lodiek, orbainak eta ildoak dituzten gorputzek eta dibertsitate funtzionala daukaten gorputzek ez daukatela lekurik sisteman”.

Desgaitasunen bat duten pertsonen erotika bazter batean geratu dela dio, espazio publikoetatik eta pribatuetatik kanpo: “Kontrolaren eta errepresioaren bidez gure sexualitatea ukatzen ari dira, errealitate batzuk ezkutatzen, ez aipatzen eta ukatzen dituztelako”.

Gaineratu du desgaitasunen bat duten pertsonen sexualitatea ukatzea eskubide sexualak ukatzea dela: “Derrigorrezko gorputz gaitasunak eta derrigorrezko heterosexualitateak elkarri laguntzen diote dibertsitate funtzionala dugun pertsonon eskubide eta plazer sexualen ukazioan”.

Medikuntzaren ikuspegitik arautik at dauden gorputzak patologizatu direla salatu dute Arrietak eta Urkok. Horren ondorioz, Urkok azpimarratu du medikuntzaren arabera gorputz transak eta desgaituak “modifikatu” egin behar direla: “Historikoki gure gorputzak arbuiatu dituztenez, esaten digute gure gorputzek ez dutela balio. Nola hurbilduko gara sexualitatera esaten badigute gure gorputzak ez direla zilegi?”.

Iruditegi berriak
Iruditegi hegemonikoaren kontra errealitate disidenteak ikusaraztea garrantzitsua dela azpimarratu du Arrietak: “Iruditegi narratiboa aldatu behar dugu iruditegi soziala aldatzeko”. Gaineratu du desgaitasunen bat duten pertsonen infantilizazioak sexualitaterako zilegitasuna kentzen diela: “Plazera sentitzeko, sexualitatea bizitzeko, desiratzeko eta desiratuak izateko eskubidea dugu”. Hala ere, desiratua izateko eskubidea “gutxi batzuentzat” egina dagoela dio: “Sinetsarazten digute ez garela maitasunaren eta plazeraren merezidun”.

Elena Urko: "Zaila da ikusten ez dena desiratzea; horregatik, gure esku dago erabakitzea zer erakusten dugun eta zer ez"

Bat egin du horrekin Urkok, eta gaineratu du pertsona sexu genero disidenteen eta desgaitasuna duten pertsonen arteko aliantzak oso garrantzitsuak direla: “Munstro gisa irudikatu gaituzte, ezkutatu beharreko zerbait izango bagina bezala; perbertsoak eta desbiatuak garela zabaltzen dute”.

Edukiak noren begiradatik sortzen diren, eragin handia dauka sortzen den iruditegian; horregatik, porno eduki sortzailea den heinean ardura “handia” duela esan du Urkok: “Zaila da ikusten ez dena desiratzea; horregatik, gure esku dago erabakitzea zer erakusten dugun eta zer ez”. Gaineratu du aztertu beharko luketela zein praktika sexuali ematen dieten zilegitasuna eta zeintzuei ez eta zergatik.

Hala ere, uste du eduki sortzaile berriei esker azken hogei urteetan asko aldatu dela iruditegia, eta gero eta erreferente gehiago daudela. Pornografian ere gorputz eta identitate “pila bat” ikusarazten ari direla uste du: “Ikuspegi etikoa duen pornoa daukagu; gainera, horrelako orrialdeetan ez bazara errepresentatua sentitzen, elkarrekin filmatzera gonbidatzen zaitugu eta denon artean erabakitzen dugu zer filmatu”.

Sexu heziketarako zenbait baliabide aipatu ditu azkar batean; hala nola Sex School –sexu heziketa–; Sexus –sexualitateen inguruko informazioa eta aholkularitza– eta Sida Studi  –sexu heziketa feminista–. Goiburuk salatu du euskal baliabideen gabezia “handia” dagoela: “Bazterretako erotiketatik post-porno euskalduna egin beharko genuke”.

Prozesuzko esku-hartzeen premia
Sexu heziketa geletara eramateko bideez ere mintzatu dira. Esku-hartze gehienak ikastetxeetan egiten ditu Goiburuk eta bi lan ildo nagusi daudela uste du. Alde batetik, solaskideek bezala, uste du erreferentzialtasuna “beharrezkoa” dela: “Beste erreferentzialtasunak bilatu behar ditugu edo orain arte dagoena erreproduzitzen jarraituko dugu”. Bestetik, aipatu du sexu fantasiek sistematik datozen arauak hausten laguntzen dutela: “Hala ere, sexu fantasiak eskola batera eramatea ez da orokorra”.

Hiruki Larroxak deituta beste eragile eta hezitzaileekin batera lanean bizi dituzten egoerez hausnartzeko prozesu bat egin du Goiburuk. Bertan, ondorioztatu dute “jauzkariak” edo “suhiltzaileak” sentitzen direla: “Ez dago prozesu ikuspegirik. Indarkeria arazo bat dagoenean deitzen digute ahalik eta azkarren konpontzeko, eta hor sexu fantasiek eta erreferentzialtasunak ez daukate lekurik”.

Eider Goiburu: "Indarkeria arazo bat dagoenean deitzen digute ahalik eta azkarren konpontzeko, eta hor sexu fantasiek eta erreferentzialtasunak ez daukate lekurik"

Esku-hartzeak bat-batekoak izateaz gain, lau, sei edo zortzi ordukoak izaten direnez zaila da espazio seguruak sortzea: “Gorputza eta intimitatea erdigunean jartzea eskatzen ari gara, eta horretarako espazio seguruak behar ditugu. Gaur egun ikastetxeak ez dira espazio seguruak, esan dezakeguna epaitu edo gure kontra erabili dezaketelako”. Horretarako, erotikak pedagogia feministetatik landu behar direla azpimarratu du eta prozesuzko esku-hartzeak egin.

Nabarmendu du intersekzionalitatea kontuan hartu behar dela, eta gorputz edo identitate normatiboak izan arren, hezitzaileek errefentzialitatea nola zabaldu dezaketen ere aztertu du jardunaldietan: “Askotan sortzen zaigun zalantza da ea zilegitasunik dugun gai batzuen inguruan hitz egiteko, gu horren subjektu politiko izan gabe”, esan du Goiburuk. Bere ustez, ez da zilegitasun kontua, ardura kontua baizik: “Nire ardura da ahots guztiak jaso eta lekua uztea beraiek espazioa hartzeko eta gai horiek mahai gainean jartzeko”.

Horri lotuta, hezitzaileek autokritika egin beharko luketela uste du, adinkeriaz jokatu ohi dutelako. Adibiderako, ikasle batek esku-hartze batean bisexuala zela esan zuenean hezitzaileak izandako jarrera salatu du: “Hezitzaileak esan zion fase bat zela. Iruzkin horrek, bifoboa izateaz gain, adinkeriaz jokatzen ari zela adierazten du. Ez dut uste bere adineko norbaiten bizipenak horrela jarriko lituzkeenik kolokan”. Horregatik, haur eta nerabeen subjektu politiko izaera aitortu behar dela aldarrikatu du: “Beraiek dira haien bizipenetatik gehien dakitenak eta gai dira ulertzeko, hausnartzeko eta pentsatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexualitatea
Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
“Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa”

Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]


Sexu erromanikoa

Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


2024-09-10 | Sustatu
Kaixomaitia.eus irail amaieran itxiko da, ez badu inork erreleboa hartzen

Irail amaieran itxiko da Kaixomaitia.eus, harremanak aurkitzeko euskarazko webgunea, 17 urteko jardunaren ondoren. Hala jakinarazi du mezu batean bere sortzaileak, urteotan baliabide hau kudeatzen hainbeste lan egin duen Iñigo Arandia Galarragak. Mezuan aipatzen du... [+]


2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


Prep, GIBaren aurkako beste hesi bat

Estrategia eta neurri ugari daude GIB birusari aurre egiteko; horien artean Prep esposizio aurreko profilaxia. Birusarekiko esposizio arrisku handia dutenek eskatu dezakete.


Munillaren adierazpen homofoboek kritika erauntsia eragin dute berriro

Jose Ignacio Munilla gotzainak enegarren aldiz erakutsi du bere homofobia, homosexualitatea “sendatzeko” terapiak defendatuz. Valentzian irakasle bat harrapatu dute ikasleekin birmoldaketa homosexualeko terapiak egiten, eta Donostiako apezpiku ohia bere alde atera... [+]


Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


Gorputz hotsak
“Erotikan ere, ez dugu lortzen produkziotik ateratzea”

Desiraren, genero identitatearen eta erotikaren ikuspegia zabaltzeaz mintzatu da Igor Nabarro sexologoa. Nerabezaroan muineko lesio bat izan zuen, eta hori dela-eta zalantzan jarri zituen maskulinitatea eta sexualitatea. Salatu du istripuaren ostean ez zuela inongo heziketa... [+]


2024-07-02 | ARGIA
Lesbianismoaz eta ultraeskuinaz mintzo den ‘Lesvia’ dokumentalak irabazi du Zinegoakeko sari nagusia

Epaimahaiaren esanetan, dokumentala beharrezkoa da "bizikidetzari espazioa emateko", eta era berean, ez ahazteko urte luzez lesbianismoak ez duela ikusgarritasunik izan. Filminen dago ikusgai.


LGTBIQ+ pertsonen harrotasun eguna agintariek beraien intereserako baliatzea salatu du Ehgamek

Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak (Ehgam) urtero bezala kalera aterako dela adierazi du, “Gure gorputz ez-bitar, trans, bollera, marika, bisexual eta disidenteez harro gaudela nahi dugu esan. Gure luma, gure bizitza-eredu ez-heterozuzenak eta gure... [+]


Queertopiak: babeslekuak, inguruan eragiteko moduak

'Queertopia' da aurtengo Zinegoak jaialdiaren izenburua. Queertopiek erakusten dute posible dela errealitate ezberdinak harremanetan jartzeko espazioak sortzea. Alaitz Arenzana jaialdiko zuzendariarekin eta Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin duela 21 urte Bilbon... [+]


Gorputz hotsak
“Baimenik eskatu gabe interbentzio kirurgiko ugari egin zizkidaten”

Aktibista intersexa* eta DJa da Marikarmen Free (Baena, Espainia,1984). 2003. urtean sistema psikiatrikoaren kontrako borrokan hasi zen, eta gaur egun bide beretik doa Insania kolektibokoekin. Martxoan, Iruñeko Katakraken egindako “Zapalkuntza psikiatrikoa eta... [+]


Errezilgo jaietan izandako eraso homofobo bat salatu dute

Errezilgo Udalak jakinarazi duenez, aurpegia estalirik eta jarrera “oso bortitza” zuen gizon talde batek bikote baten etxeari eraso egin eta bikotea iraindu zuen. Udalak erasoa gaitzetsi du.


Eguneraketa berriak daude